Jarraipen berezia
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
- Sari potoloa, 05490a, Bilbon, Azkoitian (Gipuzkoa), Iruñean eta Cordovillan (Nafarroa) jausi da.
- Bigarren sariaren zati bat, 04074, Bilbon eta Mungian egokitu da. Bizkaiko hiriburuko administrazioak 18,5 milioi banatu ditu. Mungian, Uri tabernan saldu dituzte dezimoak.
- Beste bosgarren sari batek, 43696ak, 10,8 milioi euro utzi ditu Galdakaon.
- Hirugarren bosgarren sariaren zati bat, 88509a, Iruñera joan da. Osasuna futbol taldeak zenbaki horren 2.500 partizipazio saldu ditu webgunearen bidez.
- Beste bosgarren sari batek, 38454ak, 1,3 milioi banatu ditu Santurtzin, Portugaleten (Bizkaia) eta Donostian. Bestalde, 36142 bosgarren sariaren zati bat Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan saldu dute.
Amaitu da 2022ko Gabonetako Loteriaren zozketa.
Horrela banatuta daude Gabonetako Loteriaren sari handiak:
Loteria
Grafikoa: EITB Media
04074 bigarren sariaren 45 serie saltzeko prest zituen Bilboko Ledesma kaleko administrazioak 15 bakarrik saldu ditu azkenean (besteak itzuli egin zituen). 18,5 milioi banatu ditu guztira.
Bilboko loteria saltzaileak 2. saria ospatzen.
Azken bi sari horiek Hego Euskal Herritik kanpo saldu dira.
Azken sari handia irten berri da. Bigarren laugarren saria 25296 zenbakiari egokitu zaio.
87092a, azken bosgarren saria.
Bilbon eta Donostian saldu dute 36142 bosgarren sariaren serie bana.
Bikoteka datoz gaur sariak. Elkarrekin segidan bi bosgarren sari irten dira: 79138 eta 36142.
Beste bosgarren sari bat: 24492. Hego Euskal Herritik kanpo saldu dute.
Osasuna futbol taldeak 88509 bosgarren sariaren 2500 partizipazio saldu ditu webgunearen bitartez. 750.000 euro banatu dituzte.
¿ El nº 88.509 de la Lotería de Navidad, quinto premio, ha sido vendido en nuestra página web.
— C. A. OSASUNA (@Osasuna) December 22, 2022
¡Enhorabuena a todos los rojillos premiados! pic.twitter.com/YIG5RedM35
Ia berehala irten da hirugarren saria: 45250. Madrilera joan da oso-osorik.
38454a, bosgarren sari bat, Santurtzin, Portugaleten eta Donostian saldu dute.
Beste bosgarren sari bat atera da: 38454.
Bilboko Ormaechea loteria administrazioak sari potoloaren (05490) serie bat saldu du.
Antza, saridunak familia bereko kideak dira. Hiru belaunaldi daramatzate zenbaki bera jokatzen.
Sari potoloa, 05490, oso banatuta egon da aurten. Serie oso bat saldu dute Bilboko Ormaetxea saltoki ezagunean, eta dezimo bana Azkoitian (Gipuzkoa) eta Iruñean.
Azkenean irten da sari potoloa: 05490.
Minutu bat geroago atera da beste sari handi bat: hirugarren bosgarren saria (88509). Iruñeko 9. loteria administrazioan zenbaki horren 178 serie saldu dituzte.
Laugarren saria: 54289. Dezimo bakoitzak 20.000 euroko saria du.
Bigarren sariaren (04074) zati bat salgai izan duen Bilboko Ledesma kaleko loteria administrazioko nagusiak esan du ez dakiela zenbat dezimo saldu dituen. Izan ere, Maribel Pecharromanen hitzetan, "saltzeko zaila izan da, eta dezimo batzuk itzuli ditugu".
Bilboko Ledesma kaleko loteria saltzailea. Argazkia: EFE
Bigarren sariaren (04074) zati bat Bilboko Ledesma kaleko loteria administrazioan eta Mungiako Lauaxeta Olerkaria kalekoan saldu dute. 45 serie izan dira bakoitzean, 56 milioi euro.
Mungian, dezimo guztiak Uri tabernako erabiltzaileen artean banatu dituzte.
Atera da bigarren bosgarren saria: 43696. Galdakaon saldu dute.
Bigarren saria ere atera da, minutu eskasera: 4074. Bizkaian saldu dute zati bat. Dezimo bakoitzak 125.000 euro jasoko ditu.
Zozketa hasi eta ordubete eta 24 minutura atera da lehen sari handia. Bosgarren bat: 62391.
Bigarren taula ere bete dute. Hirugarrenaren sariak kantatzen hasiko dira orain.
Niko Cuenca ekonomilariari eskatu diogu zuotako askok buruan izango duzuen zalantzari erantzutea:
Gabonetako zozketako sari nagusia 36 aldiz egokitu da EAEn; eta lau aldiz, Nafarroan. Bizkaia izan da sarituena, 19 bider suertatu baita. Gipuzkoan 14 urtetan saldu dute; eta azkenik, Araba, hiru aldiz soilik.
28 zenbakiak sari dauka!!! Serieko 1.000 euro egokitu zaizkio, dezimoko 100 euro.
Aurtengo zozketak utziko dizkigun argazkiak hemen bilduko ditugu:
Lehen ohola kantatzen amaitu dute. Sari nagusien arrastorik ez, momentuz.
Gabonetako loteriaren salmenta igo egin da aurten Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Guztira, 164,9 milioi saldu dituzte, iaz baino % 4,89 gehiago, Estatuko Apostu eta Loterien Espainiako Erakundeak jakinarazi berri duenez. Nafarroan ere hazi dira salmentak, 37,7 milioiraino (2021ean baino % 5,38 gehiago).
Lurraldeka, Bizkaia da denen buru, 102,7 milioi euro saldu baituzte (% 6,18 gehiago). Ondoren dator Gipuzkoa, 43,9 milioirekin (% 1,7 gehiago). Araban, 18,2 milioi bildu dituzte, 2021ean baino % 5,4 gehiago.
Sari nagusirik ez da atera oraingoz. San Ildefonsoko aurreko bi haurrek sari txikiak baino ez dituzte kantatu. Dezimo bakoitzeko 100 euro dira.
Taula gainera igo dira sariak kantatuko dituzten San Ildefonsoko haurrak.
Gabonetako loteriarekin lotutako iruzurrez ohartarazi du FACUA-Consumidores en Accion elkarteak.
Behin saria egokituta, zergak ordaintzea saihestuko digutela izan ohi da maula ohikoena.
40.000 eurotik gorako saridunek irabazitakoaren % 20 eman beharko diote Ogasunari. Hartara, adibidez, sari potoloaren irabazleak 328.000 euro poltsikoratuko ditu.
40.000 euro baino gutxiagoko sarietan ez da zergarik ordaindu behar.
Zortzi minutu baino ez dira geratzen dena abiatzeko. Gabonetako loteriaren zozketa zuzenean jarrai dezakezu eitb.eus-en.
Xuban Diez Izagirre EHUko irakasle eta Matematikan doktoreari galdetu diogu sari nagusia irabazteko ditugun aukerez. Argitu digunez, 2,5 kilo arroz dituen poltsa batean ale jakin bat ateratzeko probabilitatea bera da. Hona azalpena:
Non kobratu dezakegu saria egokitzen bazaigu?
Berrikuntza gisa, iaz bezala, 2.000 euroz azpiko sariak Bizum bidez eskuratu ahalko ditugu, edota loteria saltokietan.
2.500 euro baino gehiagoko sariei dagokienez, finantza entitate batera jo beharko dugu.
EAEko herritar bakoitzak, batez beste, 77 euro gastatu ditu Gabonetako loterian. Nafarroan, apur bat beherago dago batezbestekoa, 57 euroan.
Aurten 2.520 milioi euro banatuko dituzte saritan, iaz baino 112 gehiago. Hauek dira sari nagusiak:
- Lehen saria, potoloa. Dezimo bakoitzeko 400.000 eurokoa.
- Bigarren sariak 125.000 euro banatuko ditu dezimo bakoitzeko.
- Hirugarren sariaren irabazleak 50.000 euro poltsikoratuko ditu erositako dezimoaren truke.
- Halaber, bi laugarren sari (20.000 euro, dezimo bakoitzeko) eta zortzi bosgarren sari (6.000 euro, boleto bakoitzeko) ere badaude.
Heldu da zoriarekin dugun urteroko hitzordua. Madrilgo Errege Antzokiak ateak zabaldu berri ditu, bertan egingo baitute zozketa.
Bertaratu den publikoaren artean, asko eta asko mozorratuta joan dira:
Madrilgo Errege Antzokian bildutako batzuk. Argazkia EFE
Zozketa jarraitzeko prest dira bertaratutakoak. Argazkia: EFE