Zuzenean

Denboralea

Uholde arriskuak behera egin du, ibaien emaria zaintzen jarraituko duten arren

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

- Elur denboralea baretzen doa. Dena dela, Foru Erkidegoa alertapean egongo da 17:00ak arte. EAEko barnealdean, bestalde, gaur ez ezik, bihar eta etzi ere elurragatik abisu horia egongo da indarrean.

- Errepide sare nagusia zabalik dago. Bigarren mailako errepide sareko zazpi mendate daude itxita EAEn.

- Gogotik egin du elurra Iruñean, Iruñerrian eta Nafarroa iparraldean, baina ari dira apurka-apurka bere onera etortzen.

Actualizar

EAEko eta Nafarroako ibaien maila berdean dago.

Prezipitazio iraunkorrengatik abisu horian jarraitzen dugu, baina iragarpenaren arabera, gutxi botako du. Egunaren amaierara arte, metro koadroko 10-30 litro pilatu daitezke Kantauri isurialdean, eta 2-10 litro, gainerakoan.

Badirudi, hortaz, elurra urtzeak ez duela uholde arriskua handituko.

Bidasoa ibaia Hondarribia parean. Argazkia: Amaia Esponda.

Guztira, EAEko bigarren mailako zazpi mendate daude itxita:

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak nabarmendu duenez, elurtearen ostetik, Arabako hiriburua "nolabaiteko normaltasuna" berreskuratzen ari da. Espero diren euriteez galdetuta, Ullibarriko urtegia % 60ra dagoela gogorarazi du, eta beraz, badagoela "tartea".

Nolanahi ere, zuhur ibiltzeko gomendatu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan: "Elurrak ez du aparteko trabarik sortu, baina zuhurtziarako, lasaitasunerako eta kontuz ibiltzeko deia egin nahi dut; hiria ez dago ohi bezala".

Urtaran, en una imagen de archivo.

Euri eta elur denboraleak baretzera egingo badu ere, San Sebastian egunez aterkiak beharko dira oraindik ere. Danborradarako eguraldi iragarpenaren arabera, gauerdian eta goizaldean euri apur bat egin dezake, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Dena dela, gauean baliteke berriro zertxobait bustitzea. Halaber, tenperatura maximoek koska pare bat egingo dute behera.

Gaur eta biharko iragarpena. EITB Media

Euskalmeten iragarpenaren arabera, bihartik aurrera atertzera egingo du, eta tarteka baino ez du egingo. Negu giroarekin jarraituko dugu datozen egunetan, eta hotza izango da protagonista. Barnealdean 0 ºC-koak izango dira hotzenak (are gehiago, hortik behera espero dute Iruñean, -3 ºC) eta 4-5 ºC-koak, kostaldean. Maximoei dagokienez, termometroek ez dituzte 5 ºC-ak gaindituko barnealdean, eta 10 ºC behera, kostaldean.

Gasteiz, izoztuta. EFE

Elurra dela eta, Villavesak (Iruñerriko udal autobus zerbitzua) atzerapenez ibili dira goizean, baina dagoeneko normaltasunez ari dira. Salbuespen bakarra L23-Olloki linea da, udalerriaren sarrera arte baitoaz autobusak.

Auto bat Iruñeko kale edurtu batetik.

Iruñeko Udaltzaingoaren arabera, "normaltasuna" da nagusi hiriburuko kaleetan. Zapaldu ahala, elurra urtzen ari da, eta arriskutsu dago oraindik. Kontuz ibiltzeko gomendatu dute:

Iruñeko irudiak, goizaldeko elurtearen ostean:

Gaztelu plaza, zuri-zuri. EFE

Elurra tarteko, zaila izan da Iruñeko kaleetatik ibiltzea. EFE

Goizaldean eta 08:00ak arte, elurrak eragin ditu EAEko gorabehera gehienak (51):

Amaitu da EAEko barnealdean elurragatik ezarritako alerta laranja. Dena dela, abisu horiak egongo dira indarrean euriteengatik (egun osoan), itsasaldeko arriskuagatik (12:00ak arte) eta elurragatik (18:00ak arte).

Kantauri isurialdean, metro koadroko 40-60 litro pila daitezke, eta 10-20 gainerakoan. EFE

Horrela itzartu da Gasteiz::

Elur denboraleak atzerapenak eragin ditu Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen La Union autobus zerbitzuan. AP-68an gogotik ari du elurra, eta horrek errepide horretako zirkulazioan arazoak eragin ditu.

Halaber, Bilbo eta Bordele (Frantzia) arteko ibilbidea egiten duen autobusa hainbat ordutako atzerapenarekin dabil, Frantziako errepideetako egoera tarteko.

Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak ordubete aurreratu du (17:00ak arte) Nafarroan —erdialdean eta Kantauri isurialdean— elurteengatik ezarritako alerta laranja. Pirinioak gauerdira arte egongo dira alertapean.

Elur kota 300 metroan dago, baina eguerdirako 700 metrora igoko da, eta 1.400-1.600ra, egunaren amaieran. Lizarran 1-8 ºC-ren artean mugituko dira termometroak; Iruñean, -1-6 ºC-tan, eta Tuteran, 2-10 ºC.

Gorriti, elurtuta. Argazkia: EFE

Elurtea tarteko, aparkatzeko eremu mugatua (eremu urdina) bertan behera geratu da Iruñean.

Nafarroan, istripua izan da N-240 errepidean, Gasteiz eta Iruñea lotzen dituenean, eta erabat itxita dago 6. kilometrotik aurrera. Elurragatik NA718a zarratu dute, Zudaire eta Olazagutia artean. Halaber, NA7510etik, Aralarko San Migeletik, ezin dira ibilgailuak ibili. Pirinioetako hainbat mendate ere itxita daude.

EAEko hainbat mendate itxita daude elurragatik, gehienak Araban: Aiurdin, Bernedo, Gasteizko mendatea, Herrera, Opakua, Urduña eta Zaldiaran.

Gipuzkoan, Udana dago zarratuta, eta Bizkaian, Lekoizgane eta Bizkaiko Behatokia.

Horrez gain, autoek kateak behar dituzte zortzi mendatetan.

Atzo ez bezala, mardul bota du bart Iruñean eta 10 zentimetroko geruza pilatu da leku askotan. Elurra kentzeko makinak lanean ari dira, baina zirkulatzeko arazoak daude, eta erne ibiltzeko gomendatu dute.

Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen Leitzarango autobidea, A-15a, itxita dago bi noranzkoetan Elduain (Gipuzkoa) parean, 147. kilometrotik aurrera. 

Bizkaiko hiriburutik 20:30ean, 01:00etan eta 02:00etan abiatu behar diren Bilbo-Madril lineako autobusen zerbitzua bertan behera utzi dute. Halaber, Gasteiztik, 19:00etan, 19:30ean eta 20:00etan, ez dira errepidera aterako. Era berean, Bilbo-Burgos ibilbidea egiten duten 13:20ko eta 18:00etako bidaiak bertan behera geratu dira.

Arrigorriagan (Bizkaia) dagoen Beteluriko estazio meteorologikoan 35,4 litro metro karratuko prezipitazioak izan dira, Sodupe-Cadaguan 35,4 l/m2-koak eta Laudion 35,1 l/m2-koak. Mendebaldeko haize-bolada maximoei dagokienez, Donostiako Santa Klaran eman dira, 110,4 kilometro ordukoak.

Madril eta Bilbo arteko ibilbidea egiten ari zen autobus batek orduak harrapaturik eman ditu Burgosen, elurra eta izotza dela eta. Ibilgailua zerbitzugune batean egon da, Villafria parean, autobidea itxita zegoelako, Bilboko bidaiari batek EITB Mediari azaldu dionez. Autobusa 16:00etan atera da Espainiako hiriburutik. Burgosko ordainleku zaharrean bi edo hiru kamioik guraizearena egin dute, eta horrek zirkulazioa galarazi du.

Leitzarango autobia (A-15) ibilgailu astunentzat itxita dago, bi noranzkoetan, 113. kilometroan, Irurtzunen.

Aiurdineko tunelean (Araba) matxuratuta geratu den kamioi batek auto-ilarak sortu ditu N-622 errepidean.

Leitzarango autobia (A-15) ibilgailu astunentzat ireki dute berriro, bi noranzkoetan, 139. kilometroan, Leitzan, itxita egon ondoren.

EAEko errepide sare nagusia irekita dago, baina kontuz ibiltzeko eskatu dute Etzegaraten eta A-15 autobian, noizbehinka itxi egin behar izan baitituzte.

Cadaguako korridorea guztiz zabaldu dute berriro, zuhaitza errepidetik kendu ondoren.

Gasteizko parkeetan bost zentimetroko elur-geruza pilatu da.

Elurtea Nafarroa eta Araba astintzen ari da batez ere, eta txingorra da protagonista nagusia Bizkaian eta Gipuzkoan.

Euskalmetek jakitera eman duenez, ostegunean, egunaren hasieran, barnealdean elurra egingo du. Eguna aurrera joan ahala elur-kota igo eta 1000 metrotik gora kokatuko da. Zaparradak, sarriago eta indar handiagoz iparraldean.

Euskal Autonomia Erkidegoko sare nagusian, N-622 Aiurdinen (Araba) da elurragatik arazo handienak dituen errepidea. Noranzko bakoitzean errei bakarra dago zabalik.

Bilboko Udalak etxerik gabeko pertsonentzako hainbat alojamendu-baliabide aktibatu ditu gaur gauerako eta datozen egunetarako, harik eta denboralea amaitu arte.

Barazar mendatea (Bizkaia) berriz zabaldu dute, eta Cadaguako korridorean errei bat ireki dute.

Nafarroako bigarren mailako errepide sarean, itxita daude NA-2012, Lau Borda-Irati, 7. kilometroan; NA-1740, Irurita-Eugi, Artesiagako mendatea, 5. kilometroan itxita; NA-138, Iruñea-Frantzia (Alduides), Urkiagako mendatea, 6. kilometroan; NA-7510, Aralarko San Migel, 4. kilometroan; NA-137, Burgi-Izaba-Frantzia, Belaguako mendatea, 47. kilometroan, Juan Pito salmenta eta NA-2011, Salazar-Frantzia, Larrauko mendatea, 7. kilometroan.

Leitzarango autobia (A-15) itxi dute gaur arratsaldean, bi noranzkoetan, 139. kilometroan, Leitzaan.

Cadaguako korridorea moztuta, Gueñesen zuhaitz bat erori ondoren.

A-15 autobia berriro ireki dute Irungo noranzkoan, baina itxita jarraitzen du Nafarroako noranzkoan.

Donostiako Udalak aztertu egingo ditu Kontxako badian egindako erreskatearen nondik norakoak. Arduragabekeria izan dela ondorioztatzen bada, aztertuko da araudiak jasotzen duen moduan erreskatea kobratu ala ez erreskate baliabideak mobilizatu izanagatik.

Dima eta Urkaregi (Bizkaia) eta Eitzaga eta Otsaurte (Gipuzkoa) kamioientzat itxita daude. Bestalde, Kurtzetako mendatean (Araba) kateak erabili behar dituzte ibilgailu mota guztiek; kateak beharrezkoak dira kamioientzat itxita dauden mendateetan, Diman izan ezik.

A-15 autobia bi noranzkoetan itxita, 156. kilometroaren eta Nafarroaren artean.

Sare nagusiko Barazar mendatea (Bizkaia) eta EAEko bigarren mailako beste bederatzi mendate itxi dituzte: Urduña, Bikosgana, Lekoizgana eta Urkiola Bizkaian, eta Altube, Aiurdin, Gasteizko mendatea, Herrera eta Opakua Araban.

Urkiolako mendatea itxi dute. Ertzaintzak zirkulazioa itxi behar izan du.

Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Pasealeku Berria eta Leizaola Pasealekua itxita egongo dira oinezkoentzat eta ibilgailuentzat ostiralera arte, olatuengatik ezarritako alerta laranja dela eta. Gainera, Urgull mendirako bidea ere itxita egongo da. Orixe ikastolara joateko bakarrik egongo da zabalik bide hori. Bestalde, Aiete, Cristina Enea, Miramar, Miramar, Serafin Baroja eta Oroimenaren Lorategia guneak zabalik daude, haizeagatik itxita egon eta gero.

Nafarroan ordu honetan ibilgailuentzat itxita dauden errepideak: Burgi-Izaba, Zaraitzu- Ipar Euskal Herria, Otxagabia-Irati, Artesiaga eta Aralarko San Miguelerako bidea Baraibarretik.

Arabako zati handi bat zuri esnatu da. Orokorrean, bizimodua normal egin ahal izan da, baina arazo batzuk sortu dira han-hemenka.

EAEn elurragatik itxita dauden mendateak: Altube, Arreta, Herrera, Gasteizko Mendatea, Lekoizgana, Opakua eta Urduña. Beste askotan ere arazoak daude, baina horietan ibilgailuen joan-etorria posible da, kateekin.


Antzuolan herriko sarrera oztopatu du kamioi batek. Lasarte-Orian, txingor zaparrada batek arazoak sortu ditu N-1 errepidean eta Donostian hiru pertsona Kontxako uretatik atera behar izan dituzte.

Durangon eta Abadiñon kaleraino egin du elurra. Bilbora ere iritsi dira maluta batzuk.

Jon Mujikak grabatutako irudi ikusgarriak, gaur gauean Lazkaomendi inguruan bota duen elurtea erakusten dutenak.

Josu Erkorekak azaldu duenez, arratsaldean eguraldiak okerrera egin du eta berriro ere elurra bota dezake 400 metroko altueran. Txingorra ere egin dezake edozein altueratan.

Hiru pertsona erreskatatu dituzte Donostiako badian, hipotermia zantzuekin. Antza, bainua hartzen ari zen gizonezko batek laguntza eskatu du, eta bi ertzain hura erreskatatzera sartu dira uretara. Azkenean, hirurek zailtasunak izan dituzte, eta suhiltzaleek atera behar izan dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak "pazientzia eta zuhurtzia" eskatu die gidariei, eta, ahal dela, ibilgailurik ez hartzeko ere bai, harik eta elur denboralea igaro arte. Aurreikuspenen arabera, bihar arratsaldean baretuko da egoera.

Biharko iragarpena: Bihar ere, Elurra, txingorra eta giro hotza izango dira protagonista. Elur kota 400 metro inguruan kokatuko bada ere, ekaitz-eremuetan 200 metrotara jaitsi liteke. Tarteka, goizean aterrune batzuk izango badira ere, zaparradak sarri botako ditu, batez ere, Kantauri isurialdean. Tarteka mardul botako du. Ezegonkortasunaren ondorioz, ekaitzak jo eta txingorra ere botako du, batez ere, kostaldean eta inguruko zonaldeetan.  Ipar-mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da eta hotz sentsazioa areagotu egingo du.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Nautiko inguruan igerian ari zen pertsona batek laguntza eskatu du. Larrialdi zerbitzuek atera dute uretatik. Oraingoz ez dakite onik dagoen.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azaldu duenez, elur denboraleak tregoa txiki bat emango digu eguerdian, baina giroa berriro makurtuko da arratsaldean.

Neguko Bidezaintza Plana Koordinatzeko Organoak bilera egin du goizean, eta horren ondotik mintzatu da Erkoreka. Gainera, zehaztu duenez, bihar eguerdian hego haizea sartuko da eta horrek elur maila igoaraziko du. Euria, baina, gogotik egingo du. Hori horrela, uholde arriskuak gora egingo du.

Jakoba Errekondo agronomoak eta adituak elurraren onurak eta kalteak zerrendatu ditu:

EAEn bigarren mailako zortzi mendate daude itxita: lau Araban, eta bina Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan sei dira, denak Pirinioetan.

Elurtea dela eta, Gasteizko Udalak lanean jarri ditu gaur 300 udal langiletik gora, elurra kentzeko 6 makina handi eta 15 makina txiki. Errepideak eta osasun zentro eta ikastetxeetako sarbideak garbitu dituzte.

Nafarroako erdialdea eta Kantauri isurialdea biharko 18:00ak arte egongo dira alertapean elurragatik; Pirinioetan egun osoan izango dute alerta laranja. Gaur bezala, Erribera da arriskupean ez dagoen eremu bakarra.

Ipar Euskal Herrian, abisu horia egongo da indarrean elurragatik (biharko 08:00ak arte).

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bihar arte (09:00) luzatu du elurragatik EAEko barnealdean ezarritako alerta naranja. Goizaldean 500 metrotan bota dezake, baina goizak aurrera egin ahala 600-800 metrora igoko da elur kota.

Gainerakoan, muturreko meteorologiagatik honako abisuak egongo dira indarrean:

Elurrak eragin ditu arazo gehien EAEko errepideetan. Dena dela, ur putzuak eta luiziak tarteko, gorabeherak sortu dira:

Kapildui radarrak erakusten duen bezala, txingor ekaitza dago uneotan Gipuzkoa barnealdean, eta elurra ari du Arabako hego-ekialdean:

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gauerditik 09:00ak arte, elurra eta izotza tarteko, 116 gorabehera izan dira errepideetan: 42, Bizkaian; 39, Araban eta 35 Gipuzkoan.

Gasteiz, elurtuta. EFE

Elurra dela eta, Sonia Diaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak "pazientzia eta zuhurtzia" eskatu die gidariei, baita Ertzaintzaren "jarraibideei jaramon egitea" ere. Ezinbestekoa ez bada ibilgailua ez hartzeko gomendatu du.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, denboralea ostegun arratsaldea baretuko dela iragarri du.

Sakanan (Nafarroa) mardul bota du elurra. Altsasun egon dira Euskadi Irratiko gure lankideak:

Gorka Urtaran Gasteizko alkateari elkarrizketa egin berri diote Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Nabarmendu duenez, elurtea gorabehera, "normaltasuna" da nagusi Arabako hiriburuan eta aparteko arazo barik hasi dute eguna.

Autobus elektriko bat, goizean, elurtutako kaleetan barrena. Argazkia: EFE

Nafarroan, errepide sare nagusia zabalik dago, baina elurragatik kontuz gidatzea aholkatu dute honako errepideetan: A-1a, A-10a, A-15a eta N-121-A.

Bigarren mailako errepideetan, Pirinioetako errepide ugari daude itxita: NA-2011 (Salazar-Frantzia), Larrauko mendatea, NA-2012a, NA-1740a (Artesiagako mendatea) eta NA-138a.

Horrez gain, kateak behar dira N-120an (Lizarra-Beasain) eta NA-7510ean (Aralarko mendatea).

Gipuzkoako errepideen egoera honakoa da:

Bizkaian, bi mendate daude itxita (Bikosgana eta Lekoizgana) eta kateak behar dira Diman, Areition eta Urkaregin.

Araban, bigarren mailako sarean, sei mendate daude itxita. Sare nagusia zabalik dago, elurra ari badu ere:

EAE alertapean dago elurragatik, baina beste fenomeno batzuengatik (euria, haizea eta olatuak) abisu horiak daude indarrean:

Gipuzkoan, gogotik bota du Debagoienan. Elurrak Lurraldebuseko autobus zerbitzuari eragin dio. Hainbat linea bertan behera geratu dira:

Ipar Euskal Herrian abisu horia dute elurragatik. A-64 autobidetik kontuz gidatzeko gomendioa eman dute:

Elurra ez ezik, txingorra ere egin du nonahi:

Elurra kentzeko makinak lanean ari badira ere, zenbait tokitan zaila da Gasteizko kaleetatik ibilgailuarekin ibiltzea. Oinezkoentzat ere arriskutsu dago.

Nafarroan ere bota du elurra. Besteak beste, Iruñean, Sakanan eta Bortzirietan lodi ari du.

Nieve en Pamplona. Foto: Peio Garaikoetxea

Nieve en Etxarri-Aranaz. Foto: Araceli Markotegi 

Radio Vitoriako gure lankideen eskutik, horrela dago Arabako hiriburua:

Bizkaian, gogotik ari du Durangaldean edo Arratian:

Elur denboraleak utzitako lehen argazkiak:

N-1a, Etzegarateko gaina, zabaldu dute berriro. Halere, kontuz ibiltzeko gomendioa eman dute, elurra ari baitu:

Neguko Bidezaintza Plana Koordinatzeko Organoa goizean bilduko da (11:30ean) Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko duen zentroan, Bilbon, elur denboraldeak utzitako egoera aztertu eta neurriak adosteko.

Gasteizen (525 metrora) gogotik bota du elurra:

Bigarren mailako errepideetan, honakoak daude itxita:

Araban, Herrera, Urduña, Opakua eta Gasteizko mendatea. Gainera, autoek kateak behar dituzte Bernedon, Barrerillan eta Gatzagako mendatean.

Gipuzkoan, Urraki, Andatzarrate eta Urrate. Kateak behar dira Aritxulegin eta Artikutzan, besteak beste.

Bizkaian, Biskogana eta Lekoizgana daude zarratuta. Gainera, kateekin ibili beharko gara Urkaregin, Diman eta Areition.

Gainerako errepideetan, kontuz gidatzeko gomendioa eman du Segurtasun Sailak, elurra ari baitu.

Errepideetan, Etzegarate izan ezik (N-1a, Gipuzkoa) Madrilgo noranzkoan, sare nagusia zabalik dago. Gainera, autoek kateak behar dituzte AP-15etik ibiltzeko (Gipuzkoa, Iruñeko noranzkoan) eta bidea itxita dute ibilgailu astunek.

Iragarpenak aurreikusi bezala, elurra iritsi da Euskal Herriko barnealdera. Goizaldean hasi da, eta ordutik mara-mara ari du txoko askotan. Hala, zuri-zuri esnatzen ari dira udalerri asko.

Kontsultatu datozen orduetarako eguraldiaren iragarpena.

EAEko Neguko Bidezaintza Planaren jarraipen batzordeak bilera berria egingo du bihar goizean, 11:30etik aurrera.

Herrera mendatea itxita dago kamioientzat. Altuben, ostera, noizbehinka elurra botatzen du, baina, oraingoz, ez dago arazorik.

Herrera (Araba). Irudia: EITB

Nafarroako Foru Erkidegoak eskura dituen elurra kentzeko makina guztiak jarri ditu bidean, 125 orotara.

Arabako Foru Aldundiak elurra kentzeko 21 makina eta 100 bat langile ditu, elurteari aurre egiteko.

Gasteizko Udalak elurra kentzeko zazpi makina prest ditu, Arabako hiriburuaren errepide nagusiak zabalik mantentzeko.

Etzegaraten (Gipuzkoa) elur maluta txikiak ikusten dira tarteka.

Lehen elurra Herreran (Araba) eta aurreneko malutak Urkiolan (Bizkaia), 700 metrotik gora.

Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 28 makina martxan jarri ditu dagoeneko.

Bizkaiak elurra kentzeko 17 makina martxan ditu 22:00ak arte, eta ordu horretatik aurrera 30 egongo dira prest.

Tenperaturak behera egingo du nabarmen, eta horrek elurra ekar dezake lurralde osoan; baita kostaldean ere. Era berean, kostaldean kazkabar erauntsiak izango dira.

13:00etan indarrean jarri dute Neguko Bidezaintza Plana Euskal Autonomia Erkidegoan.