Zuzenean
Natxo Velez | EITB Media
- Telmo Iruretak gizonezko aktore berri onenaren saria irabazi du "La cosagración de la primavera" filmean egindako lanagatik, eta Alauda Ruiz de Azuak ("Cinco lobitos") zuzendari berri onenarena.
- Uniko bilbotar ekoiztetxeak animaziozko film labur eta film luze onenen sariak irabazi ditu, "Loop" eta "Unicorn Wars" lanekin, hurrenez hurren.
- "As bestas"ek film, zuzendari eta jatorrizko gidoi onenen sariak eraman ditu.
"As bestas"ek irabazi du film onenaren Goya saria. Besteak beste, Ibon Cormenzana bizkaitarrak, filmaren koproduktoreetako batek, jaso du saria.
Laia Costak irabazi du emakumezko aktore onenaren saria "Cinco lobitos" filmean egindako lanagatik
Laia Costa (Efe)
"Labordeta, un hombre sin más" Gaizka Urrestiren filmak dokumental onenaren saria irabazi du
"Irati"k bost izendapen zituen, baina esku hutsik itzuliko da Sevillatik. Fantasiazko istorioa otsailaren 24an iritsiko da zinema aretoetara.
'Irati' (Efe)
Alauda Ruiz de Azuak ("Cinco lobitos") zuzendaritza berri onenaren saria irabazi du.
ELKARRIZKETA: Alauda Ruiz de Azua: "Naturaltasun, organikotasun eta benetakotasun handiaren bila egiten dut lan"
Eskerrak eman dizkio familiari, "kulturarako, musikarako eta liburuetarako maitasunean" hezi dutelako, baita Cesar bikotekideari "eskua inoiz ez askatzeagatik" eta Daniel semeari, "irakatsi didalako inoiz ez dela berandu gogotsua izateko".
Film labur dokumental onenaren Goya saria irabazi du "Maldita: A love song to Sarajevo" pelikula ederrak, "eskertza eta maitasun gutuna bestelakoak direnentzat.
Amaia Remirez zuzendariarekin hitz egin genuen:
Eskertze hitzaldian, Raul de la Fuentek Fermin Muguruza kidea hartu du gogoan. Muguruza ere izendatuta zegoen Goya sarietan, animaziozko film labur onenaren atalean ("Black Is Beltza 2: Ainhoa"), eta espainiar ultraeskuinak haren aurka egin du egunotan.
Valeria Sorollak ("La consagración de la primavera") ezin izan du berdindu Telmo Irureta pelikulako kideak gizonezkoen atalean lortu duena. Laura Galanek ("Cerdita") irabazi du emakumezko aktore berri onenaren saria.
Juliette Binochek Nazioarteko Goya saria irabazi du Isabel Coixeten eskutik
Nerea Torrijosek ez du lortu bere bigarren Goya saria, "Irati" filmaren jantziekin egindako lanagatik.
Lan horren zertzelada batzuk eman zizkigun:
Susi Sanchezek ("Cinco lobitos") antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria irabazi du.
"Emakumeok asko dugu emateko, eta buruz buru aritu nahi dugu zuekin, kideok", esan du saria jasotzeok orduan.
Susi Sanchez ('Cinco lobitos'). Efe.
Aitor Berenguer bizkaitarrak bere bigarren Goya saria irabazi du, soinu onenaren atalean, "As bestas" filmean egindako lanagatik
Telmo Iruretari Elena Irureta izebak eman dio Goya saria.
Esker onez igo da agertokira. "Oso pozik eta apur bat blokeatuta nago", esan du. Fernando Franco zuzendariari eskerrak eman dizkio.
"Oso onak zarete eta oso ondo egiten duzue", esan die Valeria Sorolla eta Emma Suarez lankideei.
David pertsonaiari ere eskerrak eman dizkio, urritasunak dituzten pertsonen sexurako askatasunaren ikurra baita. "Gu ere existitzen gara, eta larrua jotzen dugu", esan du.
"Topa egin dezagun denetarik gorputzak erakutsiko dituen zinema inklusiboagoaren alde", bukatu du.
"Irati"k ez du irabazi efektu berezi onenen Goya saria. "Modelo 77"rentzat izan da.
Luis Zaherak ("As bestas") kiniela bete du, eta faborito nagusia zela berretsi du. Antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria irabazi du.
Ramon Barea ere hautagaia zen sail horretan.
Ramon Barea (Efe)
Clara Lago eta Antonio de la Torre galaren aurkezleek Turkia, Siria eta Kurdistango lurrikararen biktimak eta Ukrainako gerra hartu dituzte gogoan.
"Madarikatuak gerrak eta beroriek eragiten dituztenak", esan du De la Torrek Anguita ahotan hartuta.
Goya sarien gala Carlos Saura zena omenduta abiatu dute. Atzo zendu zen, Ohorezko Goya saria jasotzeko bezperan. Carmen Maura aktoreak txeraz gogoratu du zuzendari eta argazkilari aragoiarra.
Gainera, familiak zuzendaria zenak diktatutako ohar bat irakurri du.
Carlos Saura (Efe)
Lehengo sariak eta euskal film eta hautagaiak: antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Ramon Barea), makillaje eta ile-apainketa (ez dago euskal ordezkaririk), efektu bereziak ("Irati"), antzeztaldeko emakumezko aktore onena (Susi Sanchez "Cinco lobitos"engatik), gizonezko aktore berri onena (Mikel Bustamante "Cinco lobitos"egatik eta Telmo Irureta "La consagración de la primavera"gatik").
Protagonista gehiago, galara sartzen. "Black is Beltza 2: Ainhoa" animaziozko film onenaren Goya saria irabaz lezakeen filmaren lantaldea barruan dago.
'Black is Beltza' (Efe)
Goizean, izendatutako batzuekin hitz egin dugu EITBk Sevillan antolatu duen ekitaldian
Gala 22:00etan hasiko da, eta antzeztaldeko gizonezko aktore onenarena izango da lehen saria.
Ramon Barea bilbotarrak irabaz lezake golardoa, lehen izendapena izan duen horretan. Horri eta beste zenbait konturi buruz hitz egin genuen berarekin:
Ordubete baino gutxiago falta da Goyen gala hasteko.
IKUSI EUSKAL IZENDATUEN ZERRENDA
Mikel Gurrea donostiar zuzendaria galara iritsi da. Zuzendari berri onenaren sarirako izendatuta dago, "Suro" filmagatik.
Mikel Gurrea, nominado a Mejor Dirección Novel, trabajó en su ópera prima Suro con trabajadores del corcho que no habían interpretado antes. La película está inspirada en su propia experiencia cuando trabajó de temporero un verano en la saca del corcho.#Goya2023 pic.twitter.com/Eczvt8gPP3
— Premios Goya (@PremiosGoya) February 11, 2023
Gonbidatuak hasi dira Sevillako Biltzar eta Erakusketa Jauregira iristen, esaterako, Ivan Miñambres ekoizle bizkaitarra. Bi saritarako izendatuta dago, "Unicorn Wars" film luzeagatik eta "Loop" film laburragatik.
Ivan Miñambres (Efe)