Jarraipen berezia
IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA
- Guardian EAJk hartu du alkatetza, PPk gobernatzen uzteko eskatu arren jeltzaleei. Gernikan, berriz, Gorroño berrautatu dute alkate, bosgarren aldiz.
- Gasteizko alkatetza estreinatu du Etxebarriak (PSE-EE) eta hirugarren agitaldiari ekin diote Goiak (EAJ) eta Aburtok (EAJ)
- Nafarroan, PSNk EH Bilduri ezarritako betoak UPNren hainbat alkatetza ahalbidetu ditu, tartean, Iruñekoa.
PP: PPk Bastidako aginte-makila lortu du, eta Daniel Garcia izendatu dute alkate. Bestalde, 300 bat biztanle dituen Mañueta udalerrian ere PPko alkate bat izango dute. Informazio guztia, hemen.
PSE-EE: PSE-EEk Gasteizko alkatetza lortu du, eta Arabako hiriburuko lehenengo emakumezko alkate bihurtu da Maider Etxeberria sozialista. Halaber, feudo sozialista nagusiei eutsi die PSEk: besteak beste, Ermuan, Irunen, Portugaleten eta Eibarren PSE-EEk aginduko du. Informazio guztia, hemen.
EH Bildu: EH Bilduk ez ditu Gasteiz eta Iruñea eskuratu, azkenean, baina Euskal Herriko udal garrantzitsu asko geratu dira koalizio independentistaren esku, zerrenda bozkatuena izateagatik kasu batzutan eta Elkarrekin Podemosen zein tokian tokiko plataforma independenteen babesarekin beste batzuetan. Informazio guztia, hemen.
EAJ: EAJk berriro aginduko du Durangon, baina Gernikako eta Bermeoko alkatetzak galdu ditu, besteak beste. Jeltzaleek Bilboko eta Donostiako alkatetzei eutsi diete, baina Gasteiz sozialisten esku utzi dute sozialistekin ituna berretsi ostean. Era berean, Euskadiko herririk jendetsuenak mantenduko ditu EAJk. Irakurri, hemen:
Daniel Garcia popularra Bastidako alkate izendatu dute, EAJk Alkatetzarako hautagairik ez aurkezteko ABBk emandako agindua onartu ostean. Nolanahi ere, herri horretako hiru zinegotzi jeltzaleek gogor kritikatu dute erabakia, eta aitoru dute "inpotentzia eta nazka" eragiten diela. Alderdia utziko dutela iragarri dute.
Jose Antonio Santano sozialista Irungo alkate izendatu dute, seigarren aldiz. Xabier Iridoy EAJko hautagaiak ez du hautagaitza aurkeztu, aurreikusita zegoen bezala.
Azken 8 urteotan jeltzaleak agintean egon ondoren, EH Bilduren eskuetara igaro da Tolosako Alkatetza. Andu Martinez de Rituerto da gaurtik herri horretako alkate berria, M28ko udal hauteskundeetan gehiengo osoa lortuta.
EH Bilduren esku jarraituko du Tafallako Alkatetzak, Xabier Alcuaz buru dela. Iniciativa por Tafalla, Geroa Bai eta Zurekin Tafalla taldeen babesa jaso du koalizio independentistak.
EAJren eta PSE-EEren botoen baturari esker, Eric Galvez hautagai jeltzaleak Legazpiko Alkatetza eskuratu du. EH Bildu izan zen zerrendarik bozkatuena M28an.
Raul Garcia jeltzalea Guardia alkate berrautatu dute, EH Bilduren botoekin
Alazne Txurruka jeltzaleak eskuratu du aginte-makila Deban, Elkarrekin Orain Deba plataformaren babesari esker.
Azkenean, EAJk ez du hautagairik aurkeztu Bastidako alkatetzarako, eta, ondorioz, PPko Daniel Garciaren esku geratu da aginte-makila. EH Bilduk bere babesa eskaini zien jeltzaleei, popularren agintaldia ekiditeko, baina aukera horrek ez du aurrera egin.
Iñigo Hernando, EH Bilduko hautagaia, Galdakaoko alkatea berrautatu dute bigarren agintaldi baterako, Usansolo Herria eta Auzoak talde independenteen babesa lortu ondoren.
Jose Maria Gorroño, Guztiontzako Herria plataformaren hautagaia, bosgarren aldiz hautatu dute Gernikako alkate, EAJko zinegotzien aldeko botoei esker. Aginte-makila hartu berritan jakinarazi du hilabete barru dimisioa emango duela eta bere anaiaren esku geratuko dela kargua.
EAJren esku jarraituko du Alkatetzak Azkoitian. Ana Azkoitia izango da alkate berria eta gutxiengoan gobernatuko du. Bere alderdikideen eta PSE-EEko zinegotziaren botoak jaso ditu.
UPNren esku jarraituko du Iruñeko Udalak, Cristina Ibarrola alderdi horretako hautagaia alkate izendatu ondoren. 27tik 11 boto eskuratu ditu. PSNk txurian bozkatu du.
Ander Aldazabal EH Bilduko hautagaia aukeratu dute Lekeitioko alkate, azken zortzi urteotan aginte-makila EAJren esku egon eta gero.
Juan Maria Aburtok hirugarren aldiz hartu du Bilboko aginte makila, PSE-EEren babesarekin
EH Bilduko Teo Alberro aukeratu dute Pasaiako alkate, Elkarrekinen babesarekin
Mikel Oteiza EH Bilduren hautagaia Atarrabiako alkate izendatu dute berriro. Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan gehiengo osoa lortu zuen koalizioak.
Abotsanitz plataformako Igor Enparan da gaurtik Hondarribiako alkate berria. M28ko bozketan lehen indarra izan zen Abotsanitz, eta EH Bilduren babesa izan du Alkatetza eskuratzeko.
Aizpea Otaegi EH Bilduko hautagaia berrautatu dute Errenteriako alkate. Azken legealdian gobernukide izan duen Elkarrekinen babesa jaso du, oraingoan ere.
EAJk ez du aurkeztuko alkatetzarako hautagaia Oionen, eta, ondorioz, EH Bilduko Jose Manuel Villanueva izango da alkate. 12:00etan da osoko bilkura.
UPNren esku geratu da Lizarrako Alkatetza. Marta Ruiz de Alda erregionalistak altxatu du aginte-makila, bere alderdikideen eta PPren botoekin. EH Bilduk Geroa Bairen eta Zurekin Nafarroaren babesa bazuen arren, gehiengoa osatzeko PSN alderdiarena ere behar zuen, baina ez du hori lortu.
Hirugarren aldiz hartu du Donostiako aginte makila Eneko Goia jeltzaleak
Txerra Molinuevo jeltzalea berrautatu dute Amurrioko alkate, PSE-EEko ordezkarien babesarekin
Unai Diago Zalla Baiko hautagaia, Zallako alkate izendatu dute, EH Bilduren babesarekin
EH Bilduk eskuratu du Bermeoko Alkatetza, Guzan herri plataformarekin babesa jaso ondoren. Asier Larrauri koalizio independentistako hautagaia izango da alkate berria.
Esther Villanueva PSNko hautagaia izendatu dute Martzillako alkate
Berriobeitin EH Bilduk eskuratu du Alkatetza, Plazaola plataformaren babesarekin
PSNko Alejandro Lopez Olejuela aukeratu dute Orkoiengo alkate, UPNren eta Juntos por Orkoien taldearen babesarekin
Teo Alberro EH Bilduko hautagaia da gaurtik Pasaiako alkate berria, Elkarrekin koalizioarekin akordioa lortu eta gero
EH Bilduko Pruden Otegi izendatu dute Aiarako alkate, Aiara Batuz herri plataformaren babesarekin
Urdulizen EH Bilduko Itziar Iratzagorria izendatu dute alkate, Elkarrekinen babesarekin
EAJ Zigoitiako Alkatetzan jarraituko du, PPren babesarekin. Javier Gorbeña berrautatu dute alkate.
EH Bilduk berreskuratu du Andoaingo Udala, Elkarrekinen babesari esker.
EAJko Miren Meabek hartu du Kuartangoko alkate-makila, PPren botoekin
Guruzne Carrasson EH Bilduko hautagaia, Sopelako alkate berria
Zarautzen Xabier Txurruka jeltzalea izango da alkate beste lau urtez
Mireia Elkoroiribe jeltzaleak Durangoko Udaleko alkate-makila hartu duen unea:
EAJk Durangoko alkatetza berreskuratu du PSE-EEren eta PPren babesarekin. Mireia Elkoroiribe jeltzaleak hartu du aginte-makila
Laudioko Alkatetza EH Bilduren eskutara igaro da, Omnia herri plataformaren babesari esker. Azken legealdian aginte-makila EAJk izan du.
Jon Iraola sozialista berrautatu dute Eibarko alkate. Ez du gehiengorik lortu, baina Alkatetzari eutsi dio.
Maider Etxebarria (PSE-EE) Gasteizko lehen emakumezko alkatea da gaurtik, EAJren eta PPren babesari esker. M28ko udal eta foru hauteskundeak irabazi zituen Rocio Vitero EH Bilduko hautagaiak ez du lortu alkate izateko gehiengo nahikoa.
Tokiko erakundeen gobernagarritasunaren inguruko argibideak eta alderdiek alkatetza lortzeko gakoak azaldu ditu Maite Mayo EITBko Politika arloburuak.
Udalen osaketara begira, zalantza ia guztiak argituta daude. Nolanahi ere, badira oraindik aginte makila noren esku geratuko den argitu ez duten udalerriak. Hauek dira, zalantza nagusiak:
Gasteiz, Eibar, Durango, Sopela edota Kuartango izango dira goiztiarrenak. Udalerri horietan 09:00etarako daude deituta udalak eratzeko bilkurak.
EAE:
Udal eta foru hauteskundeetan EH Bildu izan zen EAEko udaletan ordezkari gehien lortu zituen indarra, 1050 zinegotzi guztira. EAJk 981 eskuratu zituen, PSE-EEk 207, PPk 71 eta Elkarrekinek 46.
Nafarroa:
M28ko hauteskundeetan EH Bilduk lortu zituen udal ordezkari gehien —345 zinegotzi— Foru Erkidegoean. UPNk 246 eskuratu zituen, PSNk 227, Geroa Baik 45, PPk 36, Zurekin Nafarroak 21 eta Voxek 1.
272ko udalerritako alkateak ez ezik, 346 kontzejutako presidenteak ere aukeratuko dira gaur.
Hego Euskal Herriko herri eta hirietako udalak osatuko dira gaur. M28ko hauteskundeetan lortutako gehiengoei edota bozken ondoren adostutako itunei esker, alkate-makila nork hartuko duen erabakita dagoe herri gehientsuenetan. Nolanahi ere, badira oraindik osaketa nola geratuko den erabakitzeke daude udalerriak.