Jarraipen berezia
E. JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA
Your browser doesn’t support HTML5 video
- 21:00etan desaktibatu abisu horia EAE zein Iparraldean, bai eta Nafarroan indarrean ziren abisuak ere.
- 20.000 tximista eta euri-jasa gogorrak izan dira bart Nafarroan, "aurrekaririk gabeko" jarduera elektrikoa.
- 145 litro ur jaso dira metro kuadroko Iruñean, 24 orduan. Nafarroako beste hainbat estaziok ere 100 litro baino gehiago jaso dituzte atzotik. 15:00ak arte 136 litro zenbatu dituzte Olaben, 134 Etxaurin, 131 Zabaldikan, 121 Allotzen, 108 Ilundainen, 104 Aireportu/Berueten eta 101 Izaltzun.
- EAEn, Araban, azken 24 orduetan 41 litro pilatu dira eta Gipuzkoan, Ordizian, 46.
Amaitu dira EAEn nahiz Nafarroan indarrean ziren abisu guztiak:
#AbisuHoria #euria #ekaitza #ItsasUholdea
— Euskalmet (@Euskalmet) September 2, 2023
¿¿ Amaitu da Abisu Horia zaparrada handiengatik
¿¿ Amaitu da Abisu Horia kostaldeko inpaktuagatik .
¿¿ Finalizado Aviso Amarillo por chubascos intensos
¿¿ Finalizado Aviso Amarillo por impacto en costa.
02/09 21:30 #AEMET informa de que ya no hay avisos vigentes en Navarra https://t.co/mObwL4VwWk
— AEMET_Navarra (@AEMET_Navarra) September 2, 2023
BIDEOA | Ekaitz gogorrak igarota, atertzera egin du Iruñean.
BIDEOA: Euriteak Nafarroa osora zabaldu dira egunean zehar, nahiz eta arratsaldean baretzera egin duen.
BIDEOA | Dana denboraleagatik alertan daude Espainiako Estatuko erkidego guztiak, Kanaria uharteak eta Ceuta izan ezik
BIDEOA | Denboraleak triskantza eragin du Oiongo mahastietan:
Goi geruzetako depresioak Nafarroan jo du gogorren, Aemeten arabera.
Las lluvias en la tarde del sábado siguen concentrándose sobre todo en el nordeste, donde en muchos puntos han superado los 50 o 100 l/m² en 24 horas. El "top-ten" de precipitación se sitúa, por ahora, en Navarra. pic.twitter.com/JB4yMszGIh
— AEMET (@AEMET_Esp) September 2, 2023
Nafarroako Gobernuaren estazio meteorologiko automatikoen behin-behineko datuen arabera, Iruñeko estazioek 145 litro ur jaso dute metro kuadroko, 24 orduan. Errekor historikoa 150 litrokoa da.
Burlatan, berritzen ari diren fatxada bat erori da, eta Deikaztelun, Vega jauregiko upategiko horma bat, Nafarroako Larrialdietako Irrati Boluntarioek txio honetan jaso dutenez:
En #Burlada se ha desprendido una fachada en rehabilitación y en #Dicastillo una pared de la bodega del Palacio de la Vega. pic.twitter.com/cG3R2Ib79Q
— Radiovoluntarios Emergencias NAVARRA (@Remer_NavarraPC) September 2, 2023
Ostiral iluntzean hasitako goi geruzetako depresioak prezipitazio errekor batzuk utzi ditu 24 orduan Nafarroan. Ilundaingo estazioak metro koadroko 83,7 litro jaso zituen atzoko egun plubiometrikoan, urteko errekorra markatuz. Azken errekorra 1999ko irailaren 13an jaso zen, 80,5 litroak gaindituz.
Iruñean, metro koadroko 130 litro jaso dira atzotik, 1961eko uztailaren 24ko 115,5 litroak edo 1989ko abuztuaren 4ko eta 4ko 126,4 litroak gaindituz.
Antzeko erregistro bakarra dago historiko osoan, 1975eko urriaren 17ko eta 18ko 150 litroak dira.
Nafarroako beste hainbat estaziok ere 100 litro baino gehiago jaso dituzte atzotik. 15:00ak arte 136 litro zenbatu dituzte Olaben, 134 Etxaurin, 131 Zabaldikan, 121 Allotzen, 108 Ilundainen, 104 Aireportu/Berueten eta 101 Izaltzun
Marka guztiak hausten ari da euria Nafarroan: Ilundaingo estazioak 83,7 mm neurtu zituen atzoko egun plubiometrikoan, eta errekorra egin zuen 1999ko irailaren 13ko 80,5 mm-ak gaindituz. Beste estazio batzuek, Zubirikoak edo Zaraitzuko Espartzak, adibidez, hileko errekorra egin dute.
La DANA deja ya algunos récords de precipitación en 24 horas. La estación de Ilundain, con 83,7 mm en el día pluviométrico de ayer, marca efeméride anual superando a los 80,5 mm del 13 de septiembre de 1999. Otras estaciones como Zubiri o Esparza de Salazar marcan récord mensual. pic.twitter.com/Bu2f2t5pvv
— AEMET_Navarra (@AEMET_Navarra) September 2, 2023
Etengabeko euriteen ondorioz, Iruñeko Igeriketa Klubeko pasabideak itxi egin dituzte, badaezpada. Prezipitazio historikoak izaten ari dira: ostiral iluntzetik gaurko 15:00etara arte metro koadroko 130,2 litro jaso dira eta euria egiten jarraitzen du.
Debido a las continuas lluvias se han cerrado las pasarelas del Club Natación por precaución. pic.twitter.com/wKKjVUGHpc
— Policia Municipal Udaltzaingoa 092 (@PamplonaIrunaPM) September 2, 2023
3 kilometroko auto-pilaketak daude A-8 errepidean, Mendaron, auto-istripu batengatik
#Istripua #Ap8 Km 60 #Mendaro-n Irungo norantzan, errei bat itxita, #Autopilaketak
— Trafiko (@trafikoaEJGV) September 2, 2023
Accidente en la Ap-8 Pk 60 Mendaro sentido Irun, un carril cortado, retenciones
¿¿ 011#Trafikoa pic.twitter.com/wKy4WFwl85
Datozen orduetan euria egiten jarraituko du, baina arratsalde amaieran atertzera egingo du denean, Euskalmeten arabera.
¿#AbisuHoria #Orain #Ahora #euria #ekaitza
— Euskalmet (@Euskalmet) September 2, 2023
¿Datozen orduetan euria egiten jarraituko du, baina arratsalde amaieran atertzera egingo du denean.
¿Durante las próximas horas seguirá lloviendo, pero de cara al final de la tarde remitirá en todas las zonas. pic.twitter.com/Cd3LYevH5a
BIDEOA | Euri-jasa bortitzek uholdeak eragin dituzte Donostiako Antigua auzoan
BIDEOA | Arazo ugari izan dira bart Nafarroan, euriteengatik
¿#AbisuHoria #euria #ekaitza
— Euskalmet (@Euskalmet) September 2, 2023
¿Goizeko 6etatik eguerdira bitartean pilatutako euria. Ekialdeko hainbat lekutan 40 l/m² jaso dira jada.
¿Precipitación acumulada desde las 6 de la mañana hasta el mediodía. En algunos puntos del este se han acumulado ya 40 l/m². pic.twitter.com/9FYcVtux6G
#Etxauri https://t.co/PGyPJbBdT0 pic.twitter.com/moBKIIBgW5
— Iker Satrustegi (@IkerSatrustegi) September 2, 2023
Iruña orain. pic.twitter.com/6rkBWoNhKr
— alfredodomeñoibarrola (@alfredodomeno) September 2, 2023
Iruñerrian, metro karratuko 100 eta 120 litro artean pilatu dira 24 ordu baino gutxiagoan, inoiz erregistratu den ur kopururik handienetako bat.
Aemet Estatuko Meteorologia Agentziaren datuen arabera, ostiralean 62 litro erregistratu ziren Iruñean, bi ordu pasatxoan, "aurrekaririk gabeko" jarduera elektrikoarekin.
Lizarraldean eta Pirinioetan ere ur kantitate handia jasotzen ari dira. Zenbait estaziotan ekaina-uztaila-abuztua hiruhilekoan erregistratutako guztia baino gehiago erortzen ari da.
Aemetek aurreikusi duenez, oraindik ordu batzuk falta dira Foru Erkidego osoan prezipitazioak eteteko baina arratsalde erdi aldera egoera baretzen hasiko da.
Euria dela eta ura sartu da Donostiako lokal batean eta suhiltzaileak lanean ari dira:
Euria dela eta ura sartu da lokal batean. Lanean gaude. #irterateknikoa #suhiltzaileak
— Donostiako Suhiltzaileak (@BomberosDonosti) September 2, 2023
Debido a la lluvia ha entrado agua en un local. Estamos trabajando. #salidatécnica #bomberos #donostia pic.twitter.com/Hyhz7bhFSl
Kontuz gidatzeko gomendatzen du SOS Deiak zerbitzuak
¿ Kontuz ibili¿¿¿ Ur putzu ugari daude galtzadetan ¿
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) September 2, 2023
¿¿ Adi egon, oinezkoak zein gidariak ¿¿
———
¿ ¡Mucha precaución! ¿ Balsas de agua en calzadas ¿
¿¿¿¿ ¡Atención peatones y quienes vais a conducir!
¿¿ @ertzaintzaEJGV @Euskalmet @udaltzaingoak @trafikoaEJGV pic.twitter.com/DfNtGnLkFf
¿ La secuencia del satélite es para guardar y utilizar en clases de dinámica atmosférica... Llegada de #vaguada con convección profunda en su zona delantera y posterior aislamiento y extensión de tormentas. pic.twitter.com/Xk8SdShSIb
— Arnaitz Fernández (@Armeteo) September 2, 2023
Así está ahora mismo la salida de Uterga a la autovía pic.twitter.com/s65TJ73pYU
— Eva Chourraut (@evachourraut) September 2, 2023
Menorcatik Hondarribira zetorren hegaldi bat Loiura bideratu behar izan dute.
Egoera konplikatua Gipuzkoako errepideetan, udako itzulera operazio betean, euriarengatik. Ur-putzu handiak sortu dira, euri jasa etengabeekin gidatzea zaila izateaz gain. Trafiko Sailak autoa ez hartzea gomendatzen du.
15 mm 10 minutuan Ordizian eta 27 mm ordubetean Zaldibian, goizeko euri-errekorrak Gipuzkoan
Suhiltzaileek esku hartu behar izan dute Iruñeko alde zaharrean, denboralearen ondorioz askatzen hasia zen balkoi batean fatxada egonkortzeko lanak egiteko.
Intervenimos la mañana del #sábado en el casco viejo de #Pamplona para realizar labores de saneamiento de fachada en un balcón que había comenzado a desprenderse por efecto del temporal#ParqueCordovilla pic.twitter.com/x6Xe9s1fJZ
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) September 2, 2023
BIDEOA | Ekaitz elektrikoa Mañerun
BIDEOA | 20.000 tximista baino gehiago izan dituzte bart Nafarroan
BIDEOA | Kazkabarra bart Noainen:
BIDEOA | Kazkabarra bart Noainen:
Dana Nafarroatik igarotzeak ez du gorabehera handirik utzi gauean Nafarroan, baina Aemetek alerta aktibatuta mantentzen du, goizean zehar 50/100 mm-ko prezipitazio pilaketak egon daitezkeelako.
Nafarroa erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan alerta laranja dago, eta Kantauri isurialdean horia.
Ostiralean metro koadroko 60 litro pilatu ziren Iruñean, eta gauerdira arte 20.000 tximista baino gehiago izan ziren Foru Erkidegoan.
Nafarroako Gobernuko Larrialdi Zerbitzuak jaso dizuten dei gehienak etxeetan ura sartu izanagatik izan dira.
SOS Nafarroak ibilgailurik ez hartzeko gomendatu du, eta hartu behar izanez gero, arreta berezia eskatu du eurite handiak direla eta: "Kontu handiz ibili, batez ere tuneletako irteeretan eta aurreratzeetan, saihestu alferrikako joan-etorriak eta, bidaiatu behar baduzu, ahal dela bide nagusiak erabili".
Tximista bat Donostiako etxebizitza bat jotzen (@mikelgasca-ren bideoa)
Rayo caido sobre una vivienda en Intxaurrondo (Donostia) By Mikel Gasca@aquilatierratve @donosti_city @TiempoDonosti@eguraldiaETB @AEMET_PaisVasco @Euskalmet@tiempobrasero @jacobpetrus_tve @diariovasco@donosti_tik pic.twitter.com/1Nlxco7pZJ
— Mikel Gasca (@mikelgasca) September 2, 2023
Zuhaitz bat erori da Lizarran, ikastolako paretaren kontra:
Intervenimos la mañana del #sábado en #Estella, tras recibir aviso de la #PolicíaMunicipal, para retirar una rama de gran tamaño que se había quedado apoyada en el muro de la Ikastola #ParqueEstella pic.twitter.com/6lUqj6wKvf
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) September 2, 2023
Atzoko 18:00etatik argirik gabe daude Debako herriguneko beheko partean, Gudarien Plazan dagoen generadorean ura sartu zelako marea bizien ondorioz. 11:00etarako konpontzea espero dute agintariek.
Pasai Donibanen uholdeak izan ziren atzo. Bideoan, Camara Jatetxea atzo 19:00etan, iraileko marea biziak medio.
— Felipe Uriarte (@FelipeUriarteC) September 1, 2023
Gipuzkoako kostaldera iritsi dira ekaitzak
¿#AbisuHoria #euria #ekaitza #Kapildui
— Euskalmet (@Euskalmet) September 2, 2023
¿ Goierrin eta Tolosaldean gogotik ari du.
¿ Llueve de forma intensa en Goierri y Tolosaldea.
¿ Ordizia: 15.2 l/m² 10 min
¿ Agauntza (Ataun): 16.9 l/m² 20 min
¿ Alegia: 11 l/m² 10 min
¿ Amundarain (Zaldibia): 27.6 l/m² 1h pic.twitter.com/WzgAbFEqFU
ARGAZKIAK | Denboralea Euskal Herrian
Gipuzkoan sartu berri dira zaparrak. Ataunen 7 litro pilatu dira 10 minutuan.
¿#AbisuHoria #euria #ekaitza #Kapildui
— Euskalmet (@Euskalmet) September 2, 2023
¿ Zaparrada handiak Gipuzkoara iritsi dira.
¿ Los chubascos intensos llegan a Gipuzkoa.
¿ Agauntza (Ataun): 7.6 mm/10 min pic.twitter.com/T9JNrizAyE
DANA bat sortu da Iberiar penintsularen gainean eta hori dela eta, abisu horia edo laranja ezarri dute larunbat honetarako autonomia erkidego guztietan, Kanariar Uharteetan izan ezik, Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) jakinarazi duenez.
Zaparrada oso handiak eta haize indartsua izaten ari dira Araba ekialdean goizean goizetik:
¿#AbisuHoria #euria #ekaitza #Kapildui
— Euskalmet (@Euskalmet) September 2, 2023
¿ Zaparrada oso handiak eta haize indartsua Araba ekialdean.
¿ Chubascos muy fuertes en el este de Álava, con rachas fuertes de viento.
¿ Iturrieta (Agurain): 12.1 mm/10 min
¿ Kanpezu: 10.4 mm/10 min
¿ Iturrieta: 102 km/h pic.twitter.com/lYlTDoKjE5
Ekaitzek 20.000 tximista baino gehiago eragin dituzte ostiral iluntzetik gauerdira arte Nafarroakoa Foru Erkidegoan eta eremu mugakideetan eta euria egin du galanki, hainbat gunetan.
Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) bere sare sozialetan azaldu duenez, 4.000 izpi inguru erori dira lurrera, eta prezipitazio pilaketei dagokienez, bi ordu pasatxoan 40 eta 66 mm artean erregistratu dira estazio batzuetan.
Prezipitazioek arazoak eragin dituzte hainbat eremutan, besteak beste, Iruñeko auzo batzuetan eta Udaltzaingoak esku-hartu behar izan du Milagrosa, Mendebaldea eta Arrotxapeko kaleetan trafikoa mozteko.