Cargando...

Zuzenean

Greba feminista orokorra

Milaka pertsona arratsaldeko mobilizazioetan parte hartzen ari dira, zaintza eredu publiko bat aldarrikatzeko

O. A. | E.L. | EITB Media

Your browser doesn’t support HTML5 video

- Grebaren jarraipen datuak, Eusko Jaurlaritzaren arabera: Administrazio Orokorra: (% 13,28), Hezkuntza (% 37,9), Osasuna (gaueko txandan, % 0,26; goizeko txandan, % 5,60, eta % 5,9 arratsaldekoan), Segurtasuna (% 2,02), Justizia (% 13,2).

- Bost pertsona atxilotu dituzte Donostian, desordena publikoak eragitea leporatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren atean kateatu ondoren.

- Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu goizeko lehen orduan Michelingo lantegiaren atarian, Gasteizen, desordena publikoak egotzita. Epaiketaren zain, aske utzi dituzte.

Actualizar

Gipuzkoako Foru Aldundiaren sarreran kateatu ostean atxilotutako sei pertsonak (bost emakume eta adingabe bat) aske utzi dituzte arratsaldean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Argazkia: EFE

Milaka pertsonak manifestazioa egin dute arratsaldean Bilboko kaleetan, "feminizatu, prekarizatu eta arrazalizatuan" zaintza-eredu berri bat aldarrikatzeko sektore.

Argazkia: EFE

Bizkaiko Foru Aldundiak jarraipena % 6,5ean kokatu du, Gipuzkoakoak % 7an eta Arabakoak % 9,5ean.

Renfen, lanuzteak ez du eraginik izan, eta Gasteizko hiri-autobusetan (Tuvisa), lanuztearen jarraipena % 14koa izan da.

Metro Bilbaok adierazi du zerbitzuaren % 62 eskaini dela.

Trenbide (Bizkaia eta Gipuzkoa), metro (Bilboko 3. linea), funikular(Larreineta-Trapagaran) eta Gasteizko tranbia zerbitzuaren % 30 eskaini da. Bilboko tranbiak ohiko zerbitzuaren % 80,2an funtzionatu du; Bizkaibuseko autobusek % 84,4an, eta Gipuzkoako autobusek (Lurraldebus) % 74,53an.

Garraioetan, Euskotrenek jakinarazi du goizeko txandan errespetatu egin direla Eusko Jaurlaritzak agindutako gutxieneko zerbitzuak ( % 30), eta, kasu batzuetan, aise gainditu direla, hau da, pertsona gehiagok egin dutela lan. Goizeko txandan greban dauden langileen kopurua % 33,05ekoa izan da, Euskotrenen arabera.

Grebaren jarraipen datuak, Eusko Jaurlaritzaren azken datuen arabera: Administrazio Orokorra: (% 13,28), Hezkuntza (% 37,9), Osasuna (gaueko txandan, % 0,26; goizeko txandan, % 5,60, eta % 5,9 arratsaldekoan), Segurtasuna (% 2,02), Justizia (% 13,2).

Grebak jarraipen zabala izan du sektore feminizatuetan, hala nola garbiketa zerbitzuan eta Foru Erkidegoko eskola-jantokietan.

Foru Erkidegoan, industria-sektoreko grebaren jarraipena desberdina izan da, eta eragin handiagoa izan du Iruñeko industrialdeetan; Arazuri Orkoien industrialdean eta Berrikuntzaren Hirian piketeak egin dituzte.

ELA eta LAB sindikatuek adierazi dutenez, Nafarroan jarraipen handiena D ereduko eskoletan izan da. Itunpeko eskolen kasuan, jarraipena % 90etik gorakoa izan da.

Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera, arratsaldeko txanda zenbatzeke dagoela, Foru Administrazioko langileen % 12,14k eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko beharginen % 2,57k greba egin dute.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta greba deitu duten ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuek herritar guztiei eskatu diete gaur arratsaldeko manifestazioetan parte hartzeko. 17:30ean Bilbokoa abiatuko da, eta 18:00etan Iruñekoa, Donostiakoa eta Gasteizkoa.

Goizeko manifestazioa, Donostian. Argazkia: EFE

Bizkaian, grebak sektoreko enpresa handietan izan duen eragina nabarmendu dute, hala nola Igurco Gestion eta Grupo Caser konpainietan. Halaber, adierazi dute Labe Garaiak, Albiz, Vitalitas eta Muskizko zentroetan eta Sokorron gutxieneko zerbitzuek bakarrik lan egin dutela.

Gipuzkoan, Arrasateko Iturbide, Mutrikun, Soraluzen, Zumaiako San Jose, Zumarragako Argixao eta Errenteriako Sanmarkosene adinekoen egoitzetan eta Zarauzko eguneko egoitzan egindako grebaren jarraipena azpimarratu dute.

Araban, jarraipena esanguratsua izan da, baina lurraldez lurralde eta eskualdeka desberdina izan da; Agurain eta Legutio nabarmendu dira, besteak beste. Gasteizen, sektore sozio-sanitarioan, "gutxieneko zerbitzuak ezartzeak grebaren jarraipena baldintzatu du", deitzaileen arabera.

Gaur goizean Gasteizko Michelin lantegiaren atarian desordena publikoa egotzia atxilotu dituzten bi emakumeak aske utzi dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Michelin lantegia Gasteizen. Argazkia: EITB

Sei pertsona atxilotu dituzte Donostian, desordena publikoak eragitea leporatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren atean kateatu ondoren.

Hedabideak

EITB taldean grebaren jarraipena zabala izaten ari da, eta informatiboak bakarrik ari dira emititzen. Horrez gain, Gara, Berria, Hamaika Telebista, Argia aldizkaria, Hala Bedi Irratia, Pikara Magazine eta eskualdeetako Hitzak greban daude.

Udal mailan ere grebaren jarraipena zabala izaten ari da.

Gipuzkoan, lurraldeko ia udal guztiek "oso modu orokortuan" egin dute bat greba deialdiarekin: Irura, Anoeta, Mutriku, Aretxabaleta, Azpeitia, Ordizia, Oñati , Arrasat , Orio, Urretxu, Tolosa, Bergara eta Beasain. Halaber, Errenteria, Hernani, Idiazabal, Legazpi eta Donostian ere greba esanguratsua izan da eta kiroldegi guztiak itxita egon dira.

Bizkaiari dagokionez, Bilbon jarraipen zabala izan du grebak eta eskualde batzuetan lanuztea oso orokortua izan da, adibidez, Busturialdean ,Gernika-Lumon, Durangaldea eta Arratian eta baita ere Barakaldo eta Galdakaoko udaletan ere.

Araban ere jarraipena nabaritu da, lurralde eta eskualdeka desberdina izan bada ere. Agurain eta Legution, Gasteizeko udalean gizarte ongizate esparruan jarritako zerbitzu minimoak greba egitea asko baldintzatu du.

Osasungintza

Lehen Arretan grebak jarraipen zabalagoa izan du; anbulategi batzuk itxita egon dira eta zerbitzu batzuk ere itxita egon dira. Adibidez, Gazteizko Lakuabizkarrako Osasun Zetroan ez da odol erauzketarik egin.

Ospitaletan jarraipen txikiagoa izan da, gutxieneko zerbitzuek guztiz baldintzatzen baitute langileen greba eskubidea. Halan eta guztiz ere, Basurtuko Anatomia Patologikoan, teknikari guztiek graba egin dute, baita  reteneko zelari guztiak ere.

Greba feminista orokorraren jarraipena, sektorez sektore (Mugimendu feministaren 13:00etako datuak)

Hezkuntza

Eskola publikoetan langileen erdiak baino gehiagok greba egin du, eskolen arabera jarraipena ezberdina izan da eta EAEren kasuan, % 70etik gorakoa. Nafarroan D ereduko eskoletan izan duela jarraipenik handiena.

Haurreskoletan eta 0-3an % 75ekoa izan da jarraipena.

Bestetik, sukalde eta garbiketa jarraipena oso zabala izan da eta sukalde asko itxita egon dira.

Unibertsitate publikoetan ere babes zabal izan du, kanpusetan jarduera ia geratuta egon da.

Itunpeko ikastetxeetan, berriz, ikastoletan EAEn % 75etik gorako jarraipena izan du, Nafarroan % 90etik gorakoa eta EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetan apalagoa izan den arren ikastetxe gehienetan izan du eragina, lurralde eta eskualdeka desberdina izanik.

Grebaren jarraipen datuak, Eusko Jaurlaritzaren arabera:

Administrazio Orokorra: % 13,28

Hezkuntza: Ikastetxe publikoen %86aren gaineko informazioa jasota, irakasle funtzionarioen %39,1ek bat egin du grebarekin.

Osasuna: Osakidetzan greba deialdiaren jarraipena hau izan da: Gaueko txandan % 0,26koa eta goizeko txandan, % 5,60koa.

Segurtasuna: Sailean lan egiten duten langile guztien % 2,02ak egin du bat grebarekin

Justizia: Justizia sektoreko grebaren jarraipena % 11koa izan da, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken Sailak emandako datuen arabera.

Garbiñe Aranburuk (LAB) balorazio positiboa egin du grebaren jarraipenaz. Azaldu duenez, "gaurko eguna mugarri bat da, prozesu baten aurrean ulertu behar den mugarri bat". Aldi berean, azpimarratu du zaintza ereduaren eraldaketari bultzada "handia" emango diola greba honek.

ELAko Amaia Muñoak azpimarratu duenez, agerian gelditu da "zaintzaren eztabaida politikoa saihestezina" dela. "Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aldarri eta oihu masibo honi erantzun behar diote; politikak aldatzeko premiazkoa delako. Emakume eta gizonentzat, gizartearentzat, funtsezkoa da beste zaintza sistema bat eraikitzea: alde batetik, pertsona erdigunean jarriko duen zaintza sistema parekidea behar da; eta bestetik, publikoa, doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa izango dena", gaineratu du.

Bilboko mobilizazioaren testuinguruan, Naia Torrealdai mugimendu feministako kideak, Amaia Muñoa (ELA) eta Garbiñe Aranburuk greba feminista orokorraren lehen balorazioa egin dute.

Nahia Torrealdai Mugimendu feministako kidearen esanetan, gaurkoa "egun historikoa" da Euskal Herrian. Dena dela, gaurkoa ez dela ezeren amaiera, "hasiera" baizik. Halaber, elkartasun osoa adierazi die gaur atxilotu eta identifikatu dituzten feminista guztiei.

ARGAZKIAK: Bilbon 12:00etan Udaletxe aurretik abiatu da manifestazioa

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak greba eskubidearekiko errespetua adierazi du, baina uste du herritarrei eragindako "kalteak" eta mobilizazioak "orekatzeko" ahalegin bat egin beharko litzatekeela.

BIDEOA: Zaintzarako eskubidea aldarrikatzeko mobilizazioak egin dira goizean hiriburuetan

Greba feminista orokorraren eragina politikagintzan:

- EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk bat egin dute greba deialdiarekin eta "zerbitzu minimoak" bidali dituzte Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara.

Josu Estarrona eta Rebeka Ubera (EH Bildu) Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

- Nafarroako Parlamentuan ere antzeman da grebaren eragina. EH Bilduko ordezkariak ez dira osoko bilkurara joan, eta Zurekin Nafarroa eta UPN taldeetako ordezkariek erreferentzia egin diote.

- Bilboko Udalean Elkarrekin Podemos eta EH Bildu taldeetako zinegotziak ez dira gaurko osoko bilkurara agertu.

Abiatu dira eguerdiko lehen manifestazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan

12:00etan hasi da eguerdiko mobilizazioa Bilboko udaletxean. 30 minutu geroago, Donostiaren (Udaletxetik) eta Iruñearen (Diputaziotik) txanda izango da. Gasteizen, berriz, eguerdiko manifestazioa 13:00etan hasiko da.

Goizeko txandari dagokionez ere, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuek baldintzatu dute grebaren jarraipena Osakidetzan. Guztira, goizeko txandan jarraipena % 5,60koa izan da.

Lurraldeka: 
Araba: % 5,96 
Bizkaia: % 4,79 
Gipuzkoa: % 6,75 
 
Lan-kategoriei dagokienez: 
Sendagileak: % 3,30 
Erizainak: % 6,72 
Gainerako osasun-langileak: % 6,49 

Ezarritako gutxieneko zerbitzuek baldintzatu dute grebaren jarraipena Osakidetzan. Gaueko txandari dagokionez, jarraipena % 0,26koa izan da.

Lurraldez lurralde: 
Araba: % 0,56 
Bizkaia: % 0,20 
Gipuzkoa: % 0,17 
 
Lan kategoriei dagokienez: 
Sendagileak: % 0 
Erizainak: % 0,17 
Gainerako osasunlangileak: % 0,81 

Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta euskal gehiengo sindikalak zaintza eskubide kolektiboaren alde Hego Euskal Herrian ostegun honetan deitutako greba feminista orokorrak eguneko lehen orduetan izan duen "jarraipen zabala" nabarmendu dute.

- Sektore pribatua: Zerbitzu pribatuen sektorean, greba feminista orokorrak jarraipen desberdina izan du, eta intzidentzia handiagoa izan du Gipuzkoan eta Bizkaian.

Grebaren eragina, batez ere, administrazioaren azpikontratetan nabaritzen ari da, hala nola, Kiroldegietan, eskola-jantokietan, lorezaintzan, garbiketan eta abar.

Nafarroan, grebak jarraipen handia izan du sektore feminizatuetan, hala nola garbiketan eta eskola-jantokietan. Bertan, Ausolagun enpresan izandako eragina nabarmendu dute. Ausolagun sektoreko enpresa handiena da Nafarroan.

Grebak jarraipena izan du merkataritzaren sektorean ere, ehungintzan eta oinetakoetan bereziki, Tendamen eta H & M-ren jarraipena nabarmendu da. Elikagaien merkataritzaren arloan ere, Eroskin eragin nabarmena izan du grebak. 

Azalera handietako zentroetan jarraipena ere nabarmena izan da (Alcampo eta abar). Gipuzkoan, halaber, grebaren jarraipena altua izaten ari da hotel esanguratsu batzuetan, azpikontratatutako garbikuntzan edo lorezaintzaneta kiroldegietan.

- Zahar egoitzak eta eguneko zentroak: Gutxieneko zerbitzuek guztiz baldintzatu dute grebaren eragina. Gehiegizkoak izateaz gain, zahar egoitza gehienetan dauden egoilarrak dependentzia handikoak direnez greba egitea ia ezinezko egiten du. Hori kontuan izanda, greba egin zezaketen langileen artean grebak jarraipen zabala izan du.

- Hedabideei dagokionez, EITB taldean grebaren jarraipena zabala izaten ari da, eta informatiboak bakarrik ari dira emititzen. Horrez gain, Gara, Berria, Hamaika Telebista, Argia aldizkaria, Hala Bedi Irratia, Pikara Magazine eta eskualdeetako Hitzak greban daude.

Araban ere greba egiten ari dira. Gasteizen, DHL eta Ferrovial bezalako enpresetan izandako eragina nabarmendu dute, geldialdi handiak izan baitira industrialde osoan. Aiaraldean, grebaren eragina berezia izaten ari da, Amurrio Ferrocarriles, JEZ Sistemas edo Artiach bezalako enpresetan.

Nafarroan, industriasektoreko grebaren jarraipena desberdina izaten ari da, eta eragin handiagoa izan du Iruñeko industria-ingurabideko enpresetan. Iparraldean eta Sakanan jarraipena garrantzitsuagoa izan da, Magotteaux eta Torraspapel bezalako enpresak nabarmenduz.

- Industria: Grebak jarraipen handia izan du industrian, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian.

Gipuzkoan, ekoizpena erabat geldirik dago honako enpresa hauetan: Indar (Beasain), Arcelor Mittal (Bergara), CIE Automotive, GKN edo Bellota (hirurak Legazpikoak), Polmetasa (Arrasate), Mondragon Assembly (Arrasate), Natra Zahor (Oñati), SNA Europe (Irun), Sammic (Azpeitia), Jose Maria Mendiola (Andoain), Kelsen (Zizurkil), IAT
(Urnieta) eta Niessen (Oiartzun), besteak beste. Halaber, jarraipena oso handia izaten ari da Beasaingo eta Irungo CAF enpresetan.

Bizkaian, grebak eragin berezia du Lea Artibaiko eta Durangaldeko industrian. Microdeco edo AKT Plásticos bezalako enpresek jarduera eten dute. Intzidentzia Bizkaia osoan ere nabaritu da, Kadaguako Lucart taldekoak bezalako enpresekin eta Cementos Lemonarekin.

- Osasungintzari dagokionez, grebak jarraipen zabalagoa izango du Lehen Arretan, eta anbulatorio batzuk itxita egongo dira. Etxez etxeko laguntzan ere greba egiteko eskubidea dutenen artean, jarraipen zabal
izango du.

- Gizarte ongizateko zerbitzuetan eta osasungitzan ezarritako gutxieneko zerbitzuek grebaren jarraipena "erabat" baldintzatuko dutela eta milaka langileri "grebarako eskubidea ukatu" zaiela salatu dute, "kasu askotan %100eko gutxieneko zerbitzuekin".

- Udal mailan ere grebaren jarraipena zabala izango dela iritzi diote, batez ere Gipuzkoan, lurraldeko ia udal guztiek "oso modu orokortuan" egin baitute bat greba deialdiarekin.

Gipuzkoako hainbat udalek bat egin dute grebarekin: Irura, Anoeta, Mutriku, Aretxabaleta, Azpeitia, Ordizia, Oñati , Arrasate , Orio, Urretxu, Tolosa, Bergara eta Beasain, besteak beste. Bizkaian eta Araban ere jarraipen zabala espero da.

 

- Hezkuntza: Hezkuntza publiko ez unibertsitarioan eta unibertsitarioan greba egiteko eskubidea dutenen artean grebak erantzun zabala izango duela aurreikusten dute. Hezkuntza Publikoko 600 ikastetxeetan eragina izango du. Unibertsitateei dagokienez, campsuetako jarduera ia erabat geldituta egongo da. Itunpeko ikastetxeetan ere jarraipen zabala izan du: ikastola gehienek ateak itxi dituzte eta gainerako zentroetan ere "garrantzitsua" izan da erantzuna.

- Garraioa: Greba jarraipen "oso zabala" izaten ari da Eusko Trenen eta Metro Bilbaon.

Greba feminista orokorraren jarraipena, sektorez sektore:

Greba feminista orokorreko mobilizazioak Nafarroan.

Greba feminista orokorraren harira deitutako manifestazioek Bilboko sarrera-irteerak blokeatu dituzte gaur goizean, eta mobilizazioetan parte hartzen ari ziren bi pertsona identifikatu dituzte. Udaleko iturrien arabera, goizeko zortzietatik aurrera Sabino Arana kalea eta Salve kalea, besteak beste, moztu egin dituzte.

Ordu erdiko atzerapenarekin abiatu da Iruñerriko autobus garraioa, 120 lagunek osatutako pikete batek eserialdia egin duelako aparlekuaren sarreran. Foruzaingoak altxarazi ditu piketeko kideak, aparteko tentsiorik gabe.

Pikete informatiboak Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan elkartu dira.

Pikete informatiboek hainbat errepide moztu dituzte:

- Goizeko manifestazioek trafiko mozketak eragin dituzte Bilboko sarreretan.

- Pikete informatiboek AP-8 autobiderako sarrera-irteerak blokeatu dituzte Zumaia eta Zestoa artean, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.

- Sunbillan N-121-A errepidea moztu dute.

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Michelingo lantegiaren atarian, Gasteizen, desordena publikoak egotzita.

Gaur, azaroak 30, greba feminista orokorra dago deituta Hego Euskal Herri osoan, zaintzarako eskubide kolektiboaren alde. Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek "lantokiak husteko" eta "kaleak hartzeko" deia egin diete herritarrei.