Zuzenean

EITB Maratoia

Azken kopurua: 908.000tik gora!

EITB Media

Your browser doesn’t support HTML5 video

- "Minbiziaren Aurka Aukera Berriak" lelopean, bildutako dirua gaixotasun hori ikertzeko baliatuko da. Aurten helburua da milioi bat euroko dohaintzen langa gainditzea.

-  Egin zure dohaintza EITB Maratoiaren webgunearen bitartez, BIZUM bidez (33478), banku transferentzia bidez edo telefonoz 900 840 750 (doakoa da). 

- Xabier Salillas atletak, EITBko egoitzan abiatuta, 16 orduko lasterketa solidarioa egin du. Jarraitu zuzenean.

Actualizar

Gauerdira arte ordu erdi eskas falta da, eta dagoeneko 700.000 euro baino gehiago bildu dugu minbiziaren kontrako ikerketarako. Mila esker!

EITB Maratoia.

400.000 eurotik gertu gaude!

Arratsaldean zure deiek ez dute etenik, eta hori gertutik nabaritzen ari dira gurekin dauden aktoreak, kirolariak eta beste aurpegi ezagunak. 5 euro, 10 euro, ehunka... Edozein ekarpen oso garrantzitsua da!

Minbiziaren kontrako ikerketari laguntzeko finantzaketa lortzen ari gara EITB Maratoian. Minbiziaren inguruan egiten du lan Aspanogik, minbizia duten adingabeei eta haien familiako kideei laguntzen dien gipuzkoako elkarteak. "Biba Zuek" saioan bi kide izan dira.

Hemen ez da inor falta... Spiderman ere gurekin dago!

Xabier Salillas atletak 50 kilometro egin ditu dagoeneko!

Xabier Salillas.

150.000 euroko langa gainditu dugu dagoeneko, baina oraindik arratsalde luzea dugu aurretik, zuen ekarpenak jasotzeko. Anima zaitez!

Abel Barriola pilotari ohia, Iñigo Vicens, Aspanovaseko Maitane Rodriguez, Santi Ugalde, Joseba Apaolaza eta Itziar Aizpuru aktoreak, Maixabel Lasa, Aitzol Atutxa aizkolaria eta Josu Erkoreka lehendakariordea... Hona hemen zuen telefono deiak hartzen egon diren aurpegietako batzuk!

80.000 euroko langa igaro berri dugu, eta horrela, iazko ordu honetako kopurua ere gainditu dugu. Zorionak guztioi eta mila mila esker parte hartzeagatik!

BIOEF Fundazioak kudeatuko du EITB Maratoian bildutako dirutza. Iñaki Gutierrez Antolaketa eta Kudeaketa Berrikuntzarako zuzendariak azaldu duenez, ikerketako proiektuen emaitzak minbiziadun gaixoengana heltzen dira, eta hori da "garrantzitsuena".

Ia 60.000 euro bildu ditugu zuon ekarpenei esker! Eskerrik asko!

Aitzol Atutxa aizkolaria dago, besteak beste, deigunean.

54.489 euro bildu ditugu dagoeneko!

Abian jarraitzen du Bilbao Arenan egiten ari diren elkartasun lasterketak. Ia 1.000 pertsonak eman dute izena Xabier Salillas atletarekin batera korrika egiteko. Egindako kilometro bakoitzeko 200 euroko ekarpena egingo du La Caixak.

Bilbao Arena, lasterketaren une batean. EITB Media

Aurreko txandan, Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua izan da deigunean.

11:00etatik, pertsona ezagunen beste talde bat ari da EITB Maratoiko telefonoa hartzen. Deigunean daude, besteak beste, Manu Lezertua arartekoa, Maider Unda kirolaria edota Andoni Zubiarreta futbolari ohia. Egin zure ekarpena 900 840 750 telefono zenbakira deituta!

50.000 eurora hurbiltzen ari gara: 47.987 euro bildu ditugu dagoeneko!

Elkartasun markagailua eguneratu berri dugu: 44.627 euro bildu ditugu dagoeneko.

10. buelta emana du jada Javier Salillas iraupen korrilariak Bilbao Arenan. EITBko egoitzan hasi du lasterketa, EITB Kirolak lantaldeko kideak ondoan zituela.

Arabako emakume batek 1.000 euroko ekarpena egin berri du. Dena dela, dohaintza guztiak, handiak zein txikiak, dira beharrezko. Egin zurea!

Euskal gizarteak orain arte erakutsitako elkartasuna eskertu du Unai Iparragirre ETBko zuzendariak. Horren hitzetan, gaurko eguna "potoloa" da, baina baita herritarren erantzuna ere.

Iparragirre. EITB Media

Unai Iparragirre ETBko zuzendaria eta Iñaki Gutierrez BIOEF Fundazioko arduraduna lekuko zirela, "Egun On Euskadi" saioan jakinarazi dute bildutako dirutzaren lehen datua: 30.079 euro.

Dena prest dago Bilbao Arenan Xabier Salillas atletaren lasterketa solidarioa hasteko:

Bilbao Arena. EITB Media

Deiguneak ateak zabaldu berri ditu. Han dira, besteak beste, Paul Urquijo zinema zuzendaria, Maixabel Lasa J.M. Jauregiren alarguna edota Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua. Telefono deiak hartzen ari dira, eta dohaintzak jasotzen. Egin ezazu zurea 900 840 750 zenbakian!

Azpiazu eta Lasa, deigunean. EITB Media

EITB Maratoian bildutako dirua BIOEF Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioak kudeatuko du eta minbiziaren ikerketara bideratuko da.

Eritasun hau Euskadiko heriotzen lehen kausa da, % 28,1eko datuarekin. Hala ere, maila orokorrean, minbizia daukaten pertsonen bizi-itxaropena nabarmen handitu da azken urteotan. Ingurumari horretan, ikerketa gako da.

Euskadi Irratia Ainara Arceri minbiziak jotako gaixoarekin izan zen atzo. Testigantza gogor eta hunkigarria eskaini zuen Donostia Ospitalean kimioterapia jasotzen zuen bitartean:

Aurtengo helburua da EITB Maratoia "inoizko handiena" izatea, eta 1.000.000 euroko dohaintzen langa gainditzea. Hala nabarmendu du Isabel Octavio EITBren Estrategia eta Komunikazio zuzendariak.

Octavio, Maratoiaren aurkezpenean.

Hona hemen Getxoko Bularreko Minbizi Metastasikoaren Elkarteko kideek "Aukera Berriak" abestiarekin egindako bideoa. Ba al dakizu zuk ere grabazioa egin dezakezula eta bideo bakoitzeko 50 euro bideratuko direla Maratoira? Animatu zaitez!

Ordu berean, hots, 09:00etan, abiatuko du bere kirol balentria Javier Salillas atletak. Hernaniarrak 16 orduz egingo du korrika, geldiunerik gabe, Bilbao Arenan.

Salillas, lasterketaren aurkezpenean. EITB Media

Ordubete pasatxo barru 900 840 750 zenbakira deitzen baduzu, egunean zehar deiak hartzen egongo diren 150 pertsonaia ezagunen batek hartuko dizu telefonoa. Dena prest dago deigunean.

Bilbon dago deigunea.