Cargando...

Zuzenean

Gabonetako Loteria

Horrela kontatu dugu, zuzenean, Eguberrietako loteriaren zozketa

E. G. | EITB Media

- Sari potoloak (88008) 8,8 milioi euro banatu ditu hainbat udalerritan, tartean Zarautzen, Iruñean edo Donostian.

- Gasteizen saldu dute bigarren sariaren (58303) dezimo bat: 125.000 euro dira.

- Hirugarren sariak (37038) eta laugarrenek (93361 eta 41147) ez dute dirurik utzi Hego Euskal Herrian.

- Bi bosgarren sarik (57421 eta 01568) 5,4 milioi eta 600 000 euro banatu dituzte Bilbon eta Getxon, hurrenez hurren. Gainerako bosgarren sari gehienak EAEko eta Nafarroako hainbat tokitan egokitu dira.

galeriak (1)

Actualizar

Amaitu da aurtengo loteriaren zozketa.

Zarauzko (Gipuzkoa) loteria administrazio batek sari nagusiaren (88008) zortzi dezimo zituen gordeta. Denak saldu baditu, 3,2 milioi euro dira dirutan. Iruñean, hiru dezimo saldu dituzte, eta Donostian, beste bi.

Lehen sari hau leku askotan saldu dute. Tartean Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

13:16 jota zirenean atera da sari potoloa: 80008.

Inoizko (erregistroak daudenetik, 1993tik) berantiarrena da aurtengo sari potoloa. Marka 2014an ezarri zuten, 13:00ak jota irten baitzen.

58303 zenbakiaren, bigarren sariaren, dezimo bat Gasteizen saldu dute. 125.000 euro dira.

Zozketak bere laugarren ordua bete berri du, oraindik ez da sari nagusia atera.

Getxon ere alde izan dute zortea, 600.000 euro banatu dituzte saritan 01568 zenbakiarekin.

"Atera dadila sari potoloa!", oihukatzen ari dira Madrilgo Errege Antzokira bertaratu direnak. Aurten, azken unera arte izango dugu zirrara.

Horrela ospatu dute saritan banatutako 5,4 milioiak Bilboko Ledesma kaleko loteria saltokian.

Sari potoloaren eta bigarren sariaren zain gaude oraindik. Zozketa duela hiru ordu eta erdi hasi da.

41147, beste laugarren saria. Hego Euskal Herrian ez du dirurik utzi.

Irten da azken bosgarren saria ere: 37038

31938a, hirugarren saria, Alacanten saldu dute oso-osorik. Zorteak izkin egin digu oraingoan.

Bilboko Ledesma kaleko loteria administrazioak 57421 zenbakiaren (bosgarren saria) 90 serie saldu ditu. 5,4 milioi euro dira saritan.

57421a, zazpigarren bosgarren saria, Hego Euskal Herrian tokatu da: Bizkaian (Bilbo eta Leioa) Nafarroan (Allo) eta Gipuzkoa (Zarautz, Donostia, Lasarte-Oria). 

Laugarren sari honek (93361) ez du dirurik utzi gurean.

86007 zenbakiak 60.000 euro utzi ditu Gipuzkoako hiriburuan; 30.000 euro, Irunen; 12.000 euro, Bilbon eta Azkoitian, eta 6.000, Sestaon, Gasteizen, Tuteran eta Cordovillan.

86007 zenbakia Hego Euskal Herriko lau lurraldetan saldu da: Bizkaia (Bilbo eta Sestao), Gipuzkoa (Donostia, Irun eta Azkoitia), Araba (Gasteiz) eta Nafarroa (Tutera eta Cordovilla).

01568 bosgarren sariak 900.000 euro utzi ditu Getxon, eta 6.000 eurona, Bilbon eta Leioan. Iruñean bi dezimo (12.000 euro) saldu dituzte.

Bosgarren sari horren (01568) zati bat Bizkaian (Leioa, Bilbo eta Getxo) eta Nafarroan (Iruñea).

Laugarren bosgarren sariak (92023) ez du dirurik utzi Hego Euskal Herrian.

Hirugarren bosgarren sari hori (88979), Estatuko leku askotan saldu dute, tartean Hego Euskal Herriko 16 udalerritan.

Zehazki, horrela banatu dute: Donostia (3 dezimo), Zumarraga (2 dezimo), Santurtzi (beste 2 dezimo), Urduliz, Leioa, Ondarroa, Derio, Galdakao, Zornotza, Bilbo, Faltzes eta Iruñea.

Bosgarren saria kantatu duten haurrak.

Beste bosgarren sari bat irten da, hirugarrena! 88979

Bosgarren sari hau (45353) oso banatuta egon da. Serie bat (60.000 euro) Bilbon saldu dute (Azcarreta loteria administrazioan), eta dezimo bat (6.000 euro) Leioan (Artea merkataritzaguneko postuan).

Beste bosgarren sari bat, 45353.

Bikote honek kantatu du lehen sari handia, bosgarren bat.

Lehen bosgarren saria kantatu ondoren, San Ildefonsoko bi haurrak sari txikiak banatzen ari dira.

54274 da lehen bosgarren saria. Teruelen saldu dute oso-osorik.

Irudi bitxiak ikusi ahal izan dira Madrilgo Errege antzokian, honakoak, besteak beste.

Estatuko Apustu eta Loterien Sozietateak eguneratu berri ditu Gabonetako loterian gastatutako batez besteko kopuruak. Gora egin du gastuak Hego Euskal Herrian, betiere 2022arekin alderatuta. Hauek dira behin betiko datuak.

Bizkaian gastatu dute gehien: 96,28 euro (% 6,24 gehiago)

Gipuzkoa, 62,57 euro (% 1,54 gehiago)

Nafarroa, 58,80 euro (% 2,68 gehiago)

Araba, 56,72 euro (% 2,61 gehiago).

Oraingoz, sari txikiak baino ez dira atera. 1.000 euroko saria dute, dezimoko.

Hauek dira sariak:

Lehen saria edo sari potoloa: 400.000 euro dezimoko (20.000 euro, jokatutako euro bakoitzeko)

Bigarren saria: 125.000 euro dezimoko (6.250 euro, jokatutako euro bakoitzeko)

Hirugarren saria: 50.000 euro dezimoko (2.500 euro, jokatutako euro bakoitzeko)

Laugarren sariak: 20.000 euro dezimoko (1.000 euro, jokatutako euro bakoitzeko)

Bosgarren sariak: 6.000 euro dezimoko (300 euro, jokatutako euro bakoitzeko)

Sari txikiak: 100 euro dezimoko (5 euro, jokatutako euro bakoitzeko)

Abian da zozketa! Zorte on denoi!

Zozketako ontzietako bat. EFE

Ikerketa matematiko baten arabera, loteria jokatu duten pertsonen % 5ek bakarrik lortuko dute xahututako dirua baino gehiago irabaztea. Gainera, lehen hiru sariak egokituz gero, zati bat Ogasunari ordaindu beharko diote.

Hala, sari potoloa tokatuz gero, 328.000 euro poltsikoratuko dituzte, behin zergak ordainduta.

Sari nagusiaren zati bat Bilbon saldu zuten iaz. EFE

08:30etik zuzenean ari gara eskaintzen Madrilgo Errege antzokiko irudiak. 20 minutu falta dira zozketa abiatzeko.

Gabonetako loterian batez beste gastua igo egin da aurten Hego Euskal Herrian. EAEn 82 eurokoa da, iaz baino zortzi bat euro gehiagokoa. Espainiako Estatuan gutxien xahutzen duten erkidegoetako bat da Nafarroan, 58 eurokoa da batez beste.

Ilarak Bilbon, loteria erosteko. EFE

Madrilgo Errege Antzokiko ateak 07:15ean zabaldu dituzte. Han egin ohi dute zozketa. Batzuek gaua eman dute zain, ilaran, zozketa bertatik bertara ikusi ahal izateko.

Antzokiaren atarian zain zeuden atzotik bi lagun hauek. EFE

Iritsi da zortearekin urtero dugun hitzordua. Betiko moduan, eitb.eus-ek zuzenean jarraituko du Eguberrietako loteriaren zozketa. Minutuz minutu kontatuko dizugu zeintzuk diren egokitutako zenbakiak, eta non jausi diren sari nagusiak.

Dena prest dute Madrilgo Real antzokian. EFE