Zuzenean

IRUÑEKO UDALA

Joseba Asiron izendatu dute Iruñeko alkate, zentsura mozioa onetsita

Luzia Zugadi Lasa | EITB Media

-EH Bilduren, PSNren, Geroa Bairen eta Zurekin Nafarroa alderdien aldeko botoak jaso ditu; 15 guztira.

-UPNk (bederatzi zinegotzi) eta PPk (bi zinegotzi) aurka bozkatu dute.

-2015-2019 legealdian izan zen Iruñeko alkate Asiron.

-Ibarrolak esan du "ekainean hitzemandako oparia" dela gaurkoa, eta "hainbeste min egin dutenen oinordekoak" "harro" hartu duela.

-Asironek eta EH Bilduren bozeramaileak ez dute eztabaida saioan hitz egin.

Actualizar

Zurekin Nafarroako bozeramaile Txema Mauleonek adierazi du "indar progresista guztien akordioari esker, gobernu berri bat osatuko dugu, programa berri batekin, hiri proiektu berri batekin". "Zuek —eskuinari aipamen eginez— ondo ezagutzen duzuen proiektu bat da, eta horretaz ari garela azpimarragarria da ez duela puntu bakar bat kritikatu, egunotan hitz egindako guztiak hitz eginda ere", gaineratu du.

PPNren zinegotzi Carlos Garcia Adanerok azpimarratu du Madrilek egin duela Asiron alkate, eta horregatik daudela orain "mutu".

"Dohainik atera zaizue, normala da pozik egotea. Baina non daude ETAren biktima guztiak? Ez diozue ezeri uko egin, Espainiako presidenteak zuritu baitzaituzte", esan du.

PSNko bozeramaile Marina Curielek Ibarrolari aurpegiratu dio politika "agintzailea, aldebakarrekoa eta lausoa" egin izana, "elkarrizketari entzungor" eginez. "Inoiz ez dute akordioetara iristeko asmorik erakutsi, eta horrek gure herriari aurrera egitea eragotzi dio", esan du.

Ibarrolak, bere agerraldian: "Hau 'Iruñea traizionatuta' izeneko lan makabroaren bukaera da, duela sei hilabete idatzitako amaiera. PSOEk sari potoloa eman dio EH Bilduri, Sanchez bere eserlekuan gera dadin. Aurrekaririk ez duen gertaera garrantzitsu baten aurrean gaude. Estreinakoz, PSOEk erakunde bat oparitu dio EH Bilduri, boto batzuen truke. Alegia, maskara kendu du, eta Espainia guztiari erakutsi dio Iruñean PSNri bozkatzea EH Bilduri bozkatzearen parekoa dela".

Cristina Ibarrola

"Harro noa. Zapaldu nahi izan nauzue, baina ez duzue lortu. Sanchezek Iruñea saldu du EH bilduren sei botoren truke", erantsi du.

Joseba Asironek ez du hitz egingo.

UPNko zinegotziak kexu agertu dira Koldo Martinezek Joseba Asironi eman diolako hitza, UPNkoei hitz egiteko denbora tartea murriztuta.

EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa alderdietako 14 zinegotziek sinatutako testuak honela dio:

"-Udalari bultzada eman nahi diogu politika gardenagoekin. Sigletatik haratago doa, arduraz jokatuko dugu, elkarrizketa eta ulermena ardatz ditugula.

-14 zinegotzik sinatu dugu zentsura mozioa, alegia, gehiengo osoak.

-Joseba Asiron proposatzen dugu alkategai.

-Zinegotzi guztion sinadura du testuak, eta bilkurako idazkari nagusiak baimentzea eskatzen dugu."

Eztaidari ekin diote, Geroa Baiko Koldo Martinez mahaiburu dela. Saioa "gure bi hizkuntzetan" egingo dutela esan du hitza hartu duenean.

Asironen eta Ibarrolaren aldeko eta kontrako oihuak udaletxe atarian.

Ezohiko osoko bilkuran, Iruñeko Udalak Terrorismoaren Biktimen Elkarteari diru laguntzak ematea onartu dute alderdi guztiek, aho batez.

Cristina Ibarrola, bozkatzen

Javier Esparza, udaletxera bidean

Javier Esparza, udaletxera bidean

Adolfo Araiz, udaletxera bidean

Aldolfo Araiz

Koldo Martinez, udaletxera bidean

Koldo Martinez

Koldo Martinez (Geroa Bai) eta Txema Mauleon (Zurekin Nafarroa) izan dituzte gonbidatu gaur Radio Euskadiko "Boulevard" saio berezian. Bertan, nabarmendu dute gaurko zentsura mozioa ez litzatekeela posible izango euren botoengatik ez balitz.

Mauleonek, halaber, esan du gaur Iruñean gertatuko dena zera dela: "Herritarren gehiengoak ordezkatzen duen Gobernu bat izatea lortuko du".

'Boulevard' saio berezia, Iruñetik

Sumar alderdiaren buru Yolanda Diaz zentsura mozioaren alde azaldu da, iritzita "guztiz demokratikoa" dela. "Nire alderdiak gobernu aurrerakoiak ehunduko ditu beti", nabarmendu du.

Yolanda Diaz

Ezohiko ohiko bilkura deitu du Ibarrolak 11:30erako, hots, zentsura mozioaren eztabaida hasi baino ordu erdi lehenagorako. Asmoa da EH Bilduren eta PSNren akordioa ezgautu zenean bertan behera utzi zuten saioan onartu gabe geratu ziren neurriak eztabaidatu eta bozkatzea, ordenantza fiskalen araudia, esaterako. 

Iruñeko Udala

Garcia Adanero (PP): "Sozialistek EH Bilduri egindako lagatzeak maila gorenera heldu dira, Iruñean gertatutakoa erokeria da, baina akordien baitan sartzen zen".

Garcia Adanero

Joxe Abaurrea (EH Bildu): "Garai berriak datoz, ez da aurretik bizitakoaren jarraipena izango. Alegia, etapa berri bat irekitzen ari gara, egun historikoa da, batez ere gaurtik aurrera gertatuko denagatik. UPNk indarra galduko du Udalean, egonkortasuna eta ziurtasuna nagusituko dira, eta Iruñea berriro martxan jarriko dugu".

Gaurko deialdiak: UPNk elkarretaratzea egiteko asmoa zuen, 11:30ean, baina azkenean bertan behera utzi behar izan dute, ordu eta toki berean ezker abertzaleak ekitaldia deitu duelako "aro berri baten hasiera ospatzeko".

Aurretik, 10:00etan, "Bizi Iruñea" lelopean bilduko dira, eta 11:30erako baita, baina beste toki batean, Batzorde Demokratikoak "hauteskunde osteko itunak" gaitzesteko deialdia egin du.

Eitb.eus-ek zuzenean emango ditu eztabaida saioa eta bozketa, 12:00etatik aurrera.

Iruñeko udaletxea. Argazkia: Paco Moreno

Cristina Ibarrolak "bihotzez eskerrak" eman dizkie iruindarrei, alkate gisa egin dituen azken orduetan. "Bizitzen ari garena ez da normaltasun politikoan sartzen", nabarmendu du komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan.

Cristina Ibarrola

Ramon Alzorriz (PSN): "Zalantzarik gabe, egun historikoa da gaurkoa, eskuz aldatuko baitugu Udala, bizi izan duen blokeoaren ondotik, eta herritarrek horrela eskatuta. Ziur aski afiliatu sozialistaren batek edo bestek ez du begi onez ikusiko akordioa, baina gehiengoaren babesa dugu.

Ramon Alzorriz

Erabakia Nafarroak hartu du, ez da zerbaiten truke egindako ituna. Negoziazioa Iruñeak bizi zuen blokeoak eragin du, alegia, Ferrazek ez du honetan esku hartu, gure ituna babestera mugatu da". 

Iruñeko Udalbatzak 12:00etan ekingo dio demokrazian izan den lehen zentsura mozioaren eztabaidari. Aurreikuspenak betez gero, EH Bilduko bozeramaile Joseba Asironek hartuko du Alkatetza, Cristina Ibarrola kanpoan utzita. 

EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeetako bozeramaileak