Zuzenean

Denboralea

Nafarroako Gobernuak uste du Ebro ibaiaren hazkundeak ez duela arazorik sortuko hiriguneetan

EITB MEDIA

- Gasteiz da arazo gehien sortu den puntuetako bat. Zadorra ibaiak gainezka egin du eta uholdeak ari dira izaten, bereziki, hiriaren hegoaldean.

- Oriako arroan Lasarteko eta Alegiko estazioak maila gorrira iritsi dira, eta baita, Alzolakoa ere, Deban.

- Arga ibaiak ere gainezka egin du Iruñea, Burlata eta Atarrabia parean, eta uholdeak eragin ditu.

Actualizar

Amparo Lopez Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak azaldu duenez, arratsaldean ez da uholde handirik espero hiriguneetan. Arazoak gehienbat nekazal-ustiapenetan egon litezke.

Aemetek abisu horia ezarri du euriagatik, Nafarroa iparraldean eta Pirinioetan, 18:00ak arte.

15:00etan bertan behera gelditu dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak prezipitazio iraunkorrengatik, haizeagatik, olatuengatik eta elurragatik aktibatutako abisu eta alerta guztiak.

OLAZTI: A-1 autobidea itxi egin dute Olazti parean (Nafarroa) eta Irunerako noranzkoan, luiziagatik.

DEBA - MENDARO: N-634 errepidea guztiz itxi dute Deba eta Mendaro artean, uholdeengatik

 

Eusko Jaurlaritzak esan du "okerrena pasatu" dela, eta gogoratu du 15:00etan ezarrita dauden abisu guztiak bertan behera geratuko direla. Larrialdietarako mahaia goizean bildu da, eta ondoren, Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunak hitz egin hedabideen aurrean. Ordurik zailenak igaro direla esan badu ere, Oria arroaren ur-emaria oso handia dela eta arreta, orain, hor jarriko dutela nabarmendu du.

Uholdeetarako Planaren 1 fasea ezarri du Nafarroako Gobernuak lurralde osoan, "badaezpada", egoeraren jarraipen "zuzenagoa" egiteko. Nolanahi ere, "ez da arriskurik aurreikusten". Amparo Lopez Nafarroako Barne kontseilariak agerraldia egin du, egoeraren berri emateko. Goizean goizetik "gorabehera asko" egon badira ere, egoera kontrolpean dagoela eta "arazo larriririk ez" dela izan nabarmendu du.

LIZARRA: Larrialdietarako plana (lehen fasea) ezarri du Lizarrako Udalak ere, uholde arriskuagatik. Ega ibaiaren ur-emaria handitzen ari da orduek aurrera egin ahala. SOS Nafarroaren aurreikuspenen arabera, 4,4 metroraino igoko da arratsaldean.

IRUÑEA: Arga ibaiak gainezka egin du astearte goiz honetan, eta hainbat toki itxi behar izan dituzte Nafarroako hiriburuan;  Arrotxapea auzoan eta Magdalena inguruan izan dira uholdeak, baita inguruko herrietan ere, hala nola, Burlatan eta Atarrabian. Joseba Asiron alkateak agerraldia egin du, egoeraren berri emateko. Bere hitzetan, goizeko gorabeheren ondotik, egoera "egonkorra" da orain, eta kalteak ez dira handiak izan. Larrialdi zerbitzuetako langileak zoriondu ditu egindako lanagatik.

Uholde arriskuagatik EAEn ezarrita zegoen alerta laranja 12:00etan amaitu da. Nolanahi ere, arazoak oraindik handiak dira, bereziki, Gipuzkoako eta Nafarroako zenbait lekutan. Euskalmeten aurreikuspenen arabera, arratsaldetik aurrera atertzera egingo du.

AZKOITIA: Azken orduetako euriten ondorio lur jauzia izan da Azkoitia eta Zumarraga lotzen dituen GI-631 errepidean, eta ondorioz, errepide zati bat itxita. (Azkoitia eta Aizpurutxo artean)

Atzotik, euria gogotik ari du eta ibaiak harro datoz, toki askotan gainezka egiteraino. Hala nola, Cadagua, Deba, Urola, Oria, Urumea eta Zadorra ibaien arroetan urak gainezka egin du, eta uholdeak sortu dira herriguneetan eta errepidetan.

OLATZAGUTIA: A-1 autobidea itxita dago Olatzagutia parean (395. kilometroan), Irungo noranzkoan, luizi baten ondorioz. 395 irteeratik ari dira trafikoa bideratzen. 

GASTEIZ: Hiriaren kanpoaldean ere hainbat arazo sortu dira, Zadorra ibaiak gainezka egin ondoren. Udalak jakitera eman duenez, Arkauten eta Margarita inguruan animaliak erreskatu dituzte udal langileek.

LASARTE: Oria ibaiaren ur-emaria maila gorrira iritsi da, eta Lasarteko Udalak uholdeei aurre egiteko protokolo berezia ezarri du. Herritarrei, besteak beste, garajeetatik ibilgailuak ateratzeko eskatu zaie.

AZPETIA eta ZESTOA: Urola ibaiak gainezka egin du Azpeitia eta Zestoa lotzen dituen GI-631 errepidean. Ondorioz, tarte horretan bidea itxi egin dute.

AÑARBE: Azken 24 orduotako euriteen ondorioz, Añarbeko urtegian 120 l/m2 pilatu dira. Ate guztiak itxita dituzte,  Añaberko Urak erakundeak jakitera eman duenez.

TUTERA: Ebro ibaiaren ur-emari handia dela eta, Tuterako Udalak aurre larrialdi maila ezarri du, uholde arriskuagatik. Oraingoz, ez da aparteko gorabeherarik sortu. 

ANDOAIN: Oriako arroan Lasarteko eta Alegiko estazioak maila gorrira iritsi dira, eta, besteak beste, Andoain parean ibaiak gainezka egin du.

GASTEIZ: Euriteen ondorioz, estoldek gainezka egin, eta uholdeak eragin ditu horrek, bereziki, hiriaren hegoaldean. Araba eta Salbatierrabide kaleak urak hartu ditu, eta itxita daude. Egoera horrek TUVISA autobus-zerbitzuaren BEI lineari eragin dio, eta Unibertsitatea eta Salbatierrabide geralekuetan ez dago zerbitzurik une honetan. 8 zenbakidun linean ere arazoak sortu dira. Gainerako autobus-zerbitzuak, oraingoz, arazorik gabe ari dira lanean, Udalak jakinarazi duenez. 

 

SENPERE: Urdazuri ibaiak gainezka egin du, eta larre eta soro asko urpean daude une honetan. Oraingoz, uholdeek ez dute kalterik eragin herrigunean.

IRUÑEA: Arga ibaiak gainezka egin du hainbat puntutan, eta arazoak eragin ditu errepideetan. Iruñeko Udaltzaingoak itxita ditu Burlatako Bidea, Caparrosoko Bidea eta Errotazar-Aranzadiko oinezkoentzako zubia.

ISTRIPUA, VILLABONAN: Euriak, haizeak eta ur putzuek zirkulazioa zaildu dute goizetik euskal errepideetan. N-1ean, Villabona parean, bi ibilgailuk elkar jo dute, eta auto ilara luzeak sortu dira, Donostiarako noranzkoan.

ANDOAIN, LASARTE, USURBIL...: Harro dator Oria ibaia, eta leku askotan egin du gainezka. Halere, azken orduotan egonkortu egin da ur-emaria, eta aparteko uholderik ez da sortu. Zenbait lokal eta garaje hartu ditu urak, eta herritarrei autoak garajeetatik ateratzeko eskatu zaie. 

BALMASEDA: Kadagua ibaiak hiru puntutan egin du gainezka: Magdalena auzoan, kiroldegi parean eta herri sarreran. Oraingoz, etxabe eta garajeetan ez da kalterik izan. Bertako Udaltzaingoak lasaitasunerako mezua igorri du. 

ERREPIDEEN EGOERA (EAEn): errepide sare nagusian, luiziagatik itxita daude A-636 bidea, Deskarga parean Beasaingo noranzkoan, eta N-1a Idiazabalean, Gasteizko noranzkoan.

Uholdeak, Gasteizen:

Euskalmeten prebisioen arabera, goizean eguraldiak ia ez du aldaketarik izango, bazter guztietan egingo du euria eta ipar-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da. Elur-kota 1000 m inguruan egongo da orokorrean, nahiz eta uneren batean eta lekuren batean apur bat beherago jaitsi. Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertzera egingo du, mendebaldetik hasi eta ekialdera. Tenperatura maximoak apur bat jaitsi daitezke.

Foruzaingoak eta suhiltzaileek Ororbiako (Nafarroa) ur-putzu batean harrapatuta geratu diren bi ibilgailutako bidaiariak erreskatatu dituzte.

GASTEIZ: Zadorra ibaiaren mailak gora egiten jarraitzen du. Uholde txikiak direla eta, hiriaren iparraldean, bide-mozketak Forondako sarbidean, eta, aurreikuspenen arabera, Iurrerako sarbidea ere laster moztuko dute.  Hegoaldean, oraingoz, aparteko gorabeherarik ez, uholdeek hainbat etxabe hartu badituzte ere.

NAFARROA: Arga ibaiaren "ur-emaria oso handia" bada ere, "egoera egonkorra" dela jakinarazi du Iruñeko Udaltzaingoak. Badaezpada, trafikoarentzat itxita daude ondorengo kaleak: Burlatako Bidea, Kaparrosoko Bidea, eta Errotazar eta Aranzadi lotzen dituen zubia.  

Era berean, ondorengo errepideak ere itxita daude, hainbat puntutan, ur putzuak direla eta: NA-30, Volkswagen parean; NA-2410, Barrankan (12-13 kilometroen artean); eta NA-7010, Astrain-Irurtzun tartean (8-10 kilometroen artean).

Euriteen ondorioz, Herrerias ibaiak gainezka egin du Sodupe parean:

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak uholdeen jarraipen eta kontrolerako batzarra deitu du, 11:30erako. Euriteak direla eta, alerta laranja dago ezarrita EAEn, eta atzotik martxan da Uholde Arriskuetarako Plan Berezia. Aurreikuspenen arabera, arratsaldera arte ez du atertuko.

Salbatierrabidea kalea, Gasteizen, gaur goizean

Arga ibaia maila gorrian dago hainbat puntutan, besteak beste, Iruñean, Arazurin eta Etxaurin. Ibaiak gainezka egin du ohiko tokietan. Udaltzaingoak hainbat errepide itxi ditu, eta kontuz ibiltzeko gomendioa eman du.

Ibaiei begira abiatu dute eguna gaur EAEn eta Nafarroan. Eguerdira arte, bi erkidegoek indarrean dituzte uholde arriskuari aurre egiteko larrialdi planak, eta ibaien maila bereziki zaintzen ari dira, gainezka egingo duten beldur.