Zuzenean

Ardanzaren heriotza

Itxi dute Ardanza lehendakariaren hil-kapera

O. A. | EiTB Media

Your browser doesn’t support HTML5 video

- Ardanza lehendakaria astelehenean hil zen, 82 urterekin. Lehendakari karguan urte gehien egin duena da, 1985etik 1999ra

- Ajuria Eneko hil-kaperatik ehunka pertsona igaro dira goizean, erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak ez ezik, baita herritar anonimoak ere

- Hileta-elizkizuna 19:00etan egingo da Elorrioko Sortzez Garbiaren Basilikan, eta ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean ikusi ahal izango da

Actualizar

Hil-kapera amaituta, sei agentek hilkutxa Ajuria Eneatik hileta-autoaren barrura eramango dute. Hilkutxa ateratzen den bitartean musika bandak 'Agur Jaunak' jo du, familiak hala eskatuta.

Ondoren, Ertzaintzak hil-autoa errausketa-lekuraino lagunduko du. Bereizgarriak dituen ibilgailu batek bidea irekiko dio segizioari. Berriz ere, aurrealdetik Ertzaintzaren bi moto joango dira, eta beste bi atzealdetik.

14:00ak pasatxoan itxi dute Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hil-kapera, Ajuria Enean.

Ardanza lehendakariaren hil-kapera, Ajuria Enean. Argazkia: EFE

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak nabarmendu duenez, "ideia, negar eta ilusio asko" partekatu zituen Jose Antonio Ardanza lehendakariarekin. Haren agintaldian lehendakariorde izan zen eta gero Ardanza ordezkatu zuen karguan.

Ibarretxek azpimarratu duenez, Ardanzarekin "ideia, ilusio eta euskal herriarekiko maitasuna" partekatu zituen. "Elkarrekin lan, pentsatu eta negar egin dugu", azaldu du.

Ibarretxe lehendakaria Ardanzaren hil-kaperan. Argazkia: EFE

Carlos Garaikoetxea lehendakariak "pasta oneko" gizon giza definitu du Ardanza lehendakaria, eta horrela "gogoratu" behar dela nabarmendu du.

Ajuria Enean bildutako senideak agurtu ondoren, tristura eta atsekabea agertu ditu Ardanzaren heriotzagatik. "Familiaren mina sentitu eta partekatzen dut", adierazi du.

"Pertsona ona zen. Eztabaidatzen genuen, baina pasta onekoa zen", gehitu du.

Carlos Garaikoetxea Ajuria Eneko hil-kaperan. Argazkia: EFE

Jose Antonio Ardanzaren hil-kaperatik igaro den Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak azpimarratu du egungo Euskadiren oinarriak jarri zituela eta EAJri dagokiola "ondare" horri jarraipena ematea.

Imanol Pradales Ardanza lehendakariaren hil-kaperan. Argazkia: EFE

BIDEOA: Hiru ahaldun nagusiek agur esan diote Ardanza lehendakariari

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia Ardanza lehendakariaren hil-kaperan izan dira gaur eguerdian.

Aurrez, hil-kaperatik igaro dira hiru batzar nagusietako presidenteak: Irma Basterra (Araba), Ana Otaduy (Bizkaia) eta Xabier Ezeizabarrena (Gipuzkoa).

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaia ere Ardanza lehendakariaren hil-kaperan izan da.

Otxandianok "errespetu osoa" adierazi dio Jose Antonio Ardanzari eta ekitaldian egon nahi izan duela azpimarratu du, "herrialdearen zati honek lehendakari bat galdu duen une honetan".

Pello Otxandiano, Ajuria Enean. Argazkia: EFE

BIDEOA: Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta PSE-EEren lehendakarigaia ere Ardanza lehendakariaren hil-kaperan izan da, besteak bestea, Idoia Mendia sailburua eta Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria alboan zituela.

BIDEOA: Garaikoetxea lehendakaria Ardanza lehendakariaren hil-kaperan izan da 

BIDEOA: Jose Angel Iribar ere Ardanza lehendakaria agurtzera joan da Ajuria Enera

Jose Angel Iribar Athleticeko atezain historikoa ere Ardanza lehendakariaren hil-kaperan izan da.

Jose Angel Iribar, Athleticeko atezain historikoa, Ardanzaren hil-kaperan. Irudia: EiTB Media

BIDEOA: Javier de Andres popularra Ardanza lehendakariaren hil-kaperan izan da.

Javier de Andres PPren lehendakarigaia alderdiko zuzendaritzako kideez lagunduta joan da Ajuria Eneko hil-kaperara.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Ardanza lehendakariaren hil-kaperan.

Aburtoren esanetan, Ardanzaren heriotzarekin "erreferente bat, zerbitzari publiko bat, lehendakari handi bat eta pertsona handi bat" joan da.

Juan Mari Aburto, Ardanza lehendakariaren hil-kaperan. Argazkia: EFE

BIDEOA: Juan Mari Atutxaren agurra Jose Antonio Ardanza lehendakariari. Ardanzarekin Barne sailburu izan zen 1991tik 1998ra eta, ondoren, 1998tik 2005era, Eusko Legebiltzarreko presidente.

Jose Luis Zubizarreta, Jose Antonio Ardanza lehendakariaren aholkulari izandakoa, Ajuria Eneko hil-kaperan.

Zubizarretaren esanetan, "gizon handia, ona eta gertukoa" izan zen, "garai zailetan ere akordioak lortzeko sosegua" izan zuena. 

Jose Luis Zubizarreta, Ardanza lehendakariaren hil-kaperan. Argazkia: EFE

BIDEOA: Ibarretxe lehendakariak agur esan dio karguan bere aurrekoa izan zen Jose Antonio Ardanzari

Inaxio Oliveri sailburu ohia eta Josu Bergara Bizkaiko ahaldun nagusi izandakoa, Ardanza lehendakariaren hil-kaperan.

EAJren barne zatiketa gorabehera, Ardanzarekin lan egitea "oso erraza" izan zela nabarmendu du Oliverik eta garai zailetan "ezberdinen arteko akordioak" lortzeko "meritu handia" izan zuela gaineratu du.

Inaxio Oliveri eta Josu Bergara. Argazkia: EFE

Roman Sudupe Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu izandakoa eta Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia, Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hil-kaperara iristen

Roman Sudupe. Argazkia: EFE

BIDEOA: Andoni Ortuzar, hunkituta, Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hil-kaperan

Ilara luzea sortu da Jose Antonio Ardanzaren hil-kaperan sartzeko

Ardanza lehendakariaren hil-kaperan sartzeko jende-ilara. Argazkia: EFE

BIDEOA: Iñigo Urkullu lehendakaria eta gaur egungo Eusko Jaurlaritzako sailburuak izan dira Jose Antonio Ardanzaren hil-kapera bisitatzen lehenak

Jose Antonio Ardanzaren hil-kapera 10:00ak pasatxoan ireki dute eta 14:00ak arte egongo da zabalik.

Hil-kaperatik pasatzen lehenak Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako gaur egungo sailburuak izan dira.

Ondoren, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Mahaiko kideak iritsi dira.

Atzetik, Andoni Ortuzar EAJren presidentea eta Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentea igaro dira.

BIDEOA: Honela iritsi da Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hilkutxa Ajuria Enera

Jose Antonio Ardanzaren hilkutxa 09:50ean iritsi da Ajuria Enera, Ertzaintzak lagunduta. 

Galaz jantzitako sei agentek hilkutxa ibilgailutik Ajuria Eneara eraman dute, eta bitartean musika bandak Euskadiko ereserkia jo du. Ajuria Eneako sarreran galaz jantzitako beste sei agente zeuden zain, hiru alde banatan.

Ajuria Eneko eskaileratan Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jose Antonio Ardanza lehendakariaren senideek egin diote harrera hilkutxari.

Jose Antonio Ardanzaren hilkutxa, Ajuria Enean. Argazkia: EFE

Dena prest Ajuria Enean, Jose Antonio Ardanzaren hilkutxari harrera egiteko

Ajuria Enea. Argazkia: EiTB Media

Gaur aldaketak izango dira EiTBren programazioan, Jose Antonio Ardanza lehendakariaren azken agurreko ekitaldiak zuzenean eskaintzeko.

Albistegi bereziak egingo dira ETB1en, goizean Ajuria Enean irekiko den hil-kaperaren berri emateko, 10:00etatik 10:45era, eta arratsaldean Elorrion egingo den hileta-elizkizuna zuzenean eskaintzeko, 18:50etik 19:45era.

Jarraitu, zuzenean, Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hil-kapera, Ajuria Enean

09:30ak aldera iritsiko dira Jose Antonio Ardanza lehendakariaren senideak Ajuria Enera, eta ordu laurden geroago, 09:45erako espero da hilkutxaren iritsiera.

Galaz jantzitako sei agentek hilkutxa ibilgailutik Ajuria Eneara eramango dute, eta bitartean musika bandak Euskadiko ereserkia joko du. Ajuria Eneako sarreran galaz jantzitako beste sei agente egongo dira, hiru alde banatan. Hilkutxa galako lau agentek zainduko dute.

Honelakoa izango da Jose Antonio Ardanza lehendakariari emango dioten azken agurra

Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hilkutxa 08:13an atera da Gernikako tanatorio batetik Ajuria Enera (Gasteiz), Ertzaintzak lagunduta.

Bereizgarriak dituen ibilgailu bat ari zaio bidea irekitzen segizioari, eta aurrealdetik Ertzaintzaren bi moto eta atzealdetik beste bi doaz.

Gaur, apirilak 10, azken agurra egingo diote astelehenean hil zen Jose Antonio Ardanza lehendakariari.

Hil-kaperak 10:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak Ajuria Enean.

Hileta-elizkizuna 19:00etan egingo da Elorrioko Sortzez Garbiaren Basilikan. Meza Gasteizko, Bilboko eta Donostiako gotzainek emango dute, eta Bilboko gotzain izandako Mario Iceta ere bertan izango da, lehendakariarekin harreman estua baitzuen.