Zuzenean
E. G. | EITB MEDIA
Your browser doesn’t support HTML5 video
- EAJk eta PSE-EEk ituna egin dute, eta horri esker aukeratu dute Bakartxo Tejeria presidente. Laugarrenez izango da kargu horretan.
- Susana Corcuera sozialista hautatu dute presidenteorde lehena, eta Eba Blanco, bigarren presidenteorde.
- Idazkaritzak horrela banatuta geratu dira: Ion Aiartza jeltzalea (idazkari lehena) eta Iraitz Saez de Egilaz EH Bilduko kidea, bigarren idazkari.
Legebiltzarra osatzeko bilkura amaituta, abian da XIII. legegintzaldia.
Bakartxo Tejeria hautatu berriak hitza hartu du.
Ez da ezusterik izan: Ion Aiartza (EAJ) eta Iraitz Saez de Egilaz (EH Bildu) aukeratu dituzte idazkari lehen eta bigarren.
Bi Idazkaritzak aukeratzeko bozketa abian da. Aurrekoan bezala, bi hautagai daude: EAJk Ion Aiartza proposatu du, eta EH Bilduk Iraitz Saez de Egilaz.
Susana Corcuera PSE-EEko legebiltzarkidea aukeratu dute Ganberako lehen presidenteordea, 39 botorekin (EAJ+PSE-EE).
Corcuera.
Eba Blanco EH Bilduko ordezkaria izango da bigarren presidenteordea.
Blanco.
Presidenteordetzak bozkatzen ari dira orain. Bi hautagai daude: Susana Corcuera sozialista eta Eba Blanco (EH Bildu).
Tejeriak 39 aldeko boto jaso ditu (Ganberaren gehiengo osoa, beraz). Presidente karguan luzaroen egon den pertsona da. 36 boto zuri izan dira lehen bozketa honetan
Presidenterako hautagai bakarra dago: Bakartxo Tejeria jeltzalea. Legebiltzarkideak bozkatzen ari dira.
Tejeria, gaur Legebiltzarrean. EiTB Media
Kazetari andana ari da saioa jarraitzen; argazkilariak ganberatik bertatik.
Medio grafikoak Ganberan. EITB Media
Araudiak ezarritakoari jarraiki, saioa 15 minutuz eten da. 10:44an ekingo diote berriro.
Buruzagi politiko ezagunak gonbidatuen tribunatik ari dira saioa jarraitzen. Bertan dira, besteak beste, Juan Maria Atutxa Barne sailburu izan zena, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea edo Itxaso Atutxa BBBko buruzagia.
Ortuzar eta Atutxa. EITB Media
Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria eta aurreko Jaurlaritzako sailburuak euren lekuetan daude jesarrita.
Urkullu eta Erkoreka. Argazkia: EITB Media
Diputazio Iraunkorreko idazkaria banan-banan ari da deitzen legebiltzarkideak. Euren lekua hartu behar dute ordezkariek.
Minutu gutxi batzuk baino ez dira falta saioa hasteko, eta legebiltzarkide gehienak heldu dira hemiziklora. Batzuk justu samar iritsi dira, trafiko arazoak tarteko.
Pradales, Tejeria eta Diez Antxustegi. EITB Media
EH Bilduko ordezkariak. EITB Media
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan gaur Legebiltzarrean hasiko diren hiru ordezkari elkarrizketatu dituzte. PSE-EEko Patricia Campelo, EH Bilduko Josu Aztiria eta EAJko Markel Aranburu.
Entzun elkarrizketak, oso-osorik..
Aztiria, Aranburu eta Campelo. Argazkia: EITB Media
PPk ere ez du argitu nor izango den bozeramailea. De Andres bera izan liteke, edo beste legebiltzarkide bat (zazpi dira guztira).
PPren taldea Legebiltzarrean. Legebiltzarra
Sozialistek ez dute baieztatu oraindik nor izango duten eledun. Aurreko legegintzaldian Ekain Ricok izan zuen ardura.
EH Bilduk Nerea Kortajarenaren alde egin du beste behin. Maddalen Iriartek Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagai izateko lanok utzi zituenean, Kortajarenak hartu zuen egitekoa, eta hurrengo legegintzaldian ere horretan jardungo du.
Kortajarena, Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Talde parlamentario batzuek euren bozeramaileak nortzuk izango diren iragarri dute jada. EAJk atzo bertan jakinarazi zuenez, Joseba Diez Antxustegi izango da eleduna. Arabako legebiltzarkide gazteak Joseba Egibarren lekua hartuko du.
¿ Joseba Díez Antxustegi izango da gure taldeko bozeramaile
— EAJ-PNV Legebiltzarra (@eajpnv_Legebil) May 13, 2024
¿ Joseba Díez Antxustegi @josebadian será el portavoz de nuestro grupo @eajpnv https://t.co/1BnrC3eHh0
Azkenik, bi idazkariak hautatuko dituzte, aurreko bozketan erabilitako metodo berarekin. Ezusterik ezean, Ion Aiartza (EAJ) eta Eraitz Saez de Egilaz (EH Bildu) izango dira aukeratutakoak.
Bi presidenteordeak aukeratzeko, honakoa da araudiak ezarritakoa: proposatutako hautagaien artetik, legebiltzarkide bakoitzak izen bakarra idatziko du txartel batean. Boto gehien lortzen dituzten biak hautatuko dituzte, hurrenkeran.
Aurreikusitakoaren arabera, EAJk eta PSE-EEk Susana Corcuera sozialistaren alde bozkatuko dute, eta hura aukeratuko dute presidenteorde lehena. Bigarren presidenteorde kargua Eba Blancok (EH Bildu) beteko du.
Bakartxo Tejeria jeltzalea presidente hautatzeko, ganberaren gehiengo osoaren babesa behar du. Bermatuta ditu botoak, EAJk eta PSE-EEk 39 eserleku baitituzte.
Tejeria, artxiboko argazki batean. Legebiltzarra
Adineko Mahaiak gidatuko ditu egin beharreko hiru bozketak: lehena, Presidentetza aukeratzeko; bigarrena, bi Presidenteordetzak hautatzeko, eta hirugarrena eta azkena, bi Idazkaritzetarako.
Legebiltzarreko Mahaia. Argazkia: @PVasco_EuskoL
Behin izapide hori eginda, Adineko Mahaia osatuko dute, Legebiltzarreko kide zahar eta gazteenekin. Oraingo honetan, honakoek eratuko dute: Miren Gallastegi (PSE-EE, 63 urte), Susana Corcuera (PSE-EE, 61), Irune Zuluaga (EAJ, 62), Eraitz Saez de Egilaz (EH Bildu, 27) eta Edurne Benito del Valle (EH Bildu, 27).
Legebiltzarreko araudiaren arabera, Diputazio Iraunkorreko idazkariak banan-banan deituko ditu legebiltzarkideak, akreditazio ordenaren arabera.
Hala, deitzen lehenak Talde Mistoko kideak izango dira, Jon Hernandez (Sumar) eta Amaia Martinez (Vox). Ondoren, EAJ, PSE-EE eta PPren ordezkarien txanda izango da. EH Bilduko 27 kideak izango dira azkenak, atzo bertan jaso baitzituzten kredentzialak.
Gaur osatuko den Legebiltzarra eraberrituta dator —ia erdia "hasiberriak" dira— eta emakume aurpegiak ditu nagusi —39 emakumezko eta 36 gizonezko—. Inoizko ganberarik abertzaleena izango da, gainera.
Horrelakoa da hurrengo hemizikloa. EITB MEDIA
Saioa zuzenean jarrai dezakezu eitb.eus-en.
Hiru aste pasatxo igaro dira apirilaren 21eko EAEko hauteskundeak egin zirenetik, eta gaurkoan osatuko da emaitza horien araberako Legebiltzarra. 10:00etan da hastekoa saioa.
Bilkuren aretoa. Argazkia: Legebiltzarra