Zuzenean

EUSKO LEGEBILTZARRA

Pradalesek hartu du Urkulluren lekukoa

EITB Media

- Imanol Pradales hautagai jeltzaleak osasunaren inguruko plana iragarri du, 1.000 milioi euroko inbertsioarekin. Halaber, estatutu berria adosteko "ausardia" galdegin du.

- Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak sei elkargune proposatu ditu "etorkizuneko herri-proiektu baten lurzoru partekatu" gisa. Horrez gain, 25 herri erronka definitu ditu.

- Ezusterik ezean, lehendakarigai jeltzalea hautatuko dute lehendakari, EAJk eta PSE-EEk duten gehiengo osoari esker (39 boto).

Actualizar

Pradalesek Pello Otxandiano EH Bilduko hautagaia gainditu du. Otxandiano ere lehendakarigaia zen, baina 27 boto baino ez ditu izan. PP, Sumar eta Vox abstenitu egin dira.

Imanol Pradales izendatu dute lehendakari, Legebiltzarreko gehiengo osoarekin (39 boto), EAJk eta PSE-EEk hautagaitza babestu ostean.

Eusko Legebiltzarrak Imanol Pradales lehendakari izendatu du.

Jendaurreko bozketa hasi da.

Bost minutuko atsedenaldia eta ondoren bozketaren unea iritsiko da.

Antxustegik Otxandianori: "Zuek bakarrik iritsi zarete Ganbera honetara eta bakarrik alde egingo duzue".

Antxustegik Otxandianori esan dio ez EAJk ez PSE-EEk ez dutela diskurtso autokonplazienterik egin, baina Kortajarenari diskurtso «katastrofista» egitea egotzi dio.

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria osoko bilkurara itzuli da, arratsalde osoan kanpoan egon ostean.

Joseba Diaz de Antxustegi EAJko bozeramaileak hartu du hitza.

"Jendea gogaituta dago, bakoitzak ikusiko du zer irakurketa egin", ohartarazi du Kortajarenak.

"Pradales jaunak dio ez dela gutaz fio, eta hori normaltasunaren barruan sartzen da, gu ere ez baikara fidatzen", aitortu du EH Bilduko bozeramaileak.

"Komenientziazko gobernua zarete, 'Nini' gobernua, batak bestea deuseztatzen duelako", esan du Kortajarenak. "Onartuko al duzue PSE-EEren betoa berriro?", galdetu dio EAJri.

Nerea Kortajarena EH Bilduko bozeramaileak hartu du hitza.

Anduezak EH Bilduren aurka egin du, eta proiekturik ez izatea leporatu dio; jarraian, koalizioaren "diagnostikoaren ondorioak beti berdin amaitzen direla: subiranotasuna, independentzia".

Eneko Andueza PSE-EEko bozeramailearen txanda.

De Andresen iritziz, Pradales "errealitatetik kanpo" dago. "Gauzak oso ondo doazela uste baduzu, oso gutxirekin konformatzea da". "Enplegu-tasa ez da txarra, baina lanpostu gutxi sortzen dira", azpimarratu du.

Javier de Andres PPko bozeramaileak hartu du hitza.

"Guztiok bat etorri gara bi gauza aurpegiratzean: taldeekin hitz egiteko borondaterik eza eta gobernu programa ez ezagutzea", esan dio Pradalesi.

Jon Hernandezen (Sumar) txanda.

"Entzun ondoren, Pradales jauna, gure lehen hitzaldian adierazi genuen jarrera berresten dugu: kontinuismo argi eta garbia", esan du Martinezek. "Ezer ez da aldatuko", errepikatu du. Gainera, Voxeko legebiltzarkideak Otxandianoren aurka egin du: "Biktimenganako desmemorian oinarritutako sistema bat ezin hobeto ordezkatzen duzue".

Amaia Martínez Vox ultraeskuineko ordezkariak hartu du hitza.

Talde parlamentario bakoitzeko ordezkariek hamar minutu izango dituzte orain erantzuteko. Gero etorriko da bozkatzeko unea.

Iñigo Urkullu lehendakaria ez da arratsaldeko saioan. Goizean Pradalesen hitzaldian bakarrik egon da Ganberan.

"Herri hau ez da inertziaz gobernatu", gogorarazi dio Pradalesek EH Bilduri.

Kortajarenak Pradalesi Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura alorrean Supersurrekin gertatutakoa gogorarazi dio. Erantzunean Pradalesek esan dio: "Beti gertatzen da gauza bera obra handi bat egitean. Beti dago kontrako elkarte bat protestan".

Gobernu akordioa zerbait zurruna eta itxia ez dela azaldu du Pradalesek, eta "aldaketetara eta akordioetara irekita" dagoela nabarmendu du.

Imanol Pradalesen erantzunaren txanda hasi da.

"Hemen denok gara independentistak, baina kontua da batzuek ez dugula Estaturik. Eta hemen denok gara abertzaleak. Estatu-nazioak bueltan dira. Hemen abertzale espainiarrak eta euskal nazionalistak daude", azaldu du Otxandianok.

"Gu ez gara konplot politikorik antolatzen ari", azpimarratu du Otxandianok.

"Bere hitzaldian autokonplazentzia egon dela uste dut", esan du EH Bilduko hautagaiak. "Egoera ekonomikoaren diagnostikoa egin dezakegu datu batzuk planteatuz eta egoera bikainean gaudela esan, baina nik azterketa sakonagoa behar dugula diot", eskatu du.

Autogobernuari buruz, Otxandianok esan du ulertzen duela gai horri buruz "aldaketa bat emateko proposamenik ez izatea, EAJren eta PSE-EEren artekoa delako gobernua". EH Bilduk eztabaida hori "azken puntura" eramateko konpromisoa duela erantsi du.

EH Bilduko lehendakarigaiak behin baino gehiagotan gogorarazi du ez duela Gobernu programa irakurtzeko aukerarik izan, "gaur arte ez dutelako aurkeztu".

Otxandianok hartu du hitza bere erreplika txandan. "Egoera ekonomikoaren diagnostikoa egin dezakegu datu batzuk planteatuz eta egoera bikainean gaudela esan dezakegu, baina nik azterketa sakonagoa behar dugula diot", erantzun dio Antxustegiri.

"Herri hau ezin du gobernatu errealitatean lur hartzen ez duten esaldi edo kontzeptu akademikoak bakarrik erabiltzen dituenak", esan dio Antxustegik Otxandianori.

"Gobernu honek eskua luzatuko dio oposizioari, baina baita gizarte zibilari ere", azaldu du Antxustegik.

"Lankidetza behar dugu, eta ez konfrontazioa", adierazi du bozeramaile jeltzaleak.

Joseba Diez de Antxustegi EAJko bozeramaileak jeltzaleen eta sozialisten arteko akordioa aldarrikatu nahi izan du, "beste batzuk gaur Ganberan bakarrik sartu eta bakarrik aterako diren bitartean".

"Finean, ardura, erantzukizunak, kooperazioak, garaiek eta gure herriak hala eskatzen dutelako, baina argi izan, txeke zuririk ez", ohartarazi du Kortajarenak.

"Nosotras hacemos lo que decimos y decimos lo que hacemos. Nos conocerán por nuestros hechos. Seguiremos insistiendo en los acuerdos que requiere este país. Nuestra actitud será propositiva,  constructiva, cooperativa y, también exigente, muy exigente", ha agregado la portavoz de EH Bildu.

"Gaur beste behin ere diskurtso autokonplaziente batekin aurkeztu zara hemen. Onartu duzu ziklo aldaketa batean gaudela, maila globalean salbuespen egoera bat bizi dugula, arriskuak eta mehatxuak ditugula. Baina gero hori EAEra jaitsita, zoragarri!  Dena ondo, txarra kenduta, klaro, nahiz eta batzuk deseroso dauden", esan dio Kortajarenak Pradalesi.

Nerea Kortajarena EH Bilduko bozeramaileak hartu du hitza, eta "mapa politikoa aldatu" dela eta "belaunaldi politiko berri bat" Legebiltzarrean dagoela azpimarratu du. Deitoratu duenez, "bistakoa da, zuentzat gaurkoa tramite hutsa da", EAJri eta PSE-EEri erreferentzia eginez.

De Andresek Pradalesi: ''Zuen lehentasunak aurreko legegintzaldietan sortu dituzuen arazoak dira''

Anduezak, Otxandianori: "Proposatu duzun proiektuak dena esaten du: 100 aipamen baino gehiago zuen obsesio identitarioei. Zer daukazue zuek gurekin partekatzeko?"

Andueza: "Asko pentsatutako dokumentua da. Oso landua. Jaurlaritzan egiten ari garenetik sortua. Badakigu zer aldatu behar den herri honek zer behar duen aurrera egiteko. Inor atzean utzi gabe, konpromiso irmoarekin landutako programa da. Abian jartzen ari den gobernu honek gehiengoa badu ere, bere proiektua aurrera ateratzeko ahalik eta aliantza gehien beharko ditu"

Hernandezek Pradalesi: 'Guk ez dugu bat egiten zure proposamenarekin, aurreko gobernuetako gauza bera delako'

De Andresek bere hitzaldia bukatuta, PSE-EEko Eneko Anduezak hartu du hitza. "Aro berri bat zabaldu da Euskadin", esanez abiatu du bere txanda.

"Botere publikoek indarkeriaren onarpen soziala desagerrarazteko" neurriak hartzea ere eskatu du buruzagi popularrak. "Hiltzaileak omentzen dituztenek, eta, oraindik, ETA eta haren krimenak gaitzesten ez dituztenek, ez dute sinesgarritasunik, ez zilegitasun moralik", esan du.

De Andresek uste du "benetako euskal nortasuna ahaleginean, lanean, inbertsioan, gure betebeharrekiko konpromisoan" dagoela.

Martinezek, Pradalesi: "Patroi itxura duen arraunlaria izaten jarraituko duzu"

De Andres: "EAJren eta PSEren kudeaketak agerian utzi du autogobernu gehiago izateak ez duela ongizate gehiago eta hobea esan nahi: pisu ekonomikoa, kulturala eta ekonomikoa galtzea ekarri du kudeaketa horrek Espainian"

Javier De Andres Talde Popularrak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen txanda da. Esan duenez, "legegintzaldi honetarako EAJ-PSE akordioaren oinarrien irakurketak eta Pradalesen diskurtsoak ez dute konfiantzarik ematen, argi bitago ez dituztela esperotako emaitzak izan".

Hernandez: "Pradales jaunaren proposamena, beraz, ez da berria, gauza bera baino gehiago da. Aurpegiak aldatuko dira, izenak, baina politika ez"

"Uste dugu Euskadik aspaldi bilatu ahal eta behar dituela gobernu alternatiboak, ezkerreko gobernuak, legebiltzar honetan geure burua halakotzat definitzen dugun indarrekin. Bide batez, ganbera honetan gehiengoa gara, 2016an gertatu zen bezala", esanez abiatu du bere hitzaldia Hernandezek, PSE-EEri erreferentzia eginez.

Jon Hernandez Sumarreko eledunak hartu du hitza

Martinez: "Segurtasunik eza eta delinkuentzia behin betiko ezarrita geratu dira Euskadin. Datuek agerian uzten dute zuek garrantzia kendu nahi diozuen errealitatea. Delinkuentzia modu esponentzialean hazi da azken lau urteetan".

Hasi da arratsaldeko saioa, eta  Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea izan da hitza hartzen lehena. Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiari zuzendu zaio hitz egiten hasi orduko. "Voxen aurkako hesiari eutsiko diozu ala herritarrek gugan jarritako kofidantza aitortuko duzu?"

Nerea Kortajarena EH Bilduren bozeramaileak "kontraste bat" ikusi du gaurko bilkuran, "garai berriek eskatzen duten herri proiektu anbiziotsu baten" eta "kontinuista den eta anbizio eta konkrekziorik ez duen proiektu baten" artean.

Kortajarenaren ustez, Pradalesek egoera globalaren "azterketa zorrotza" egin duela, baina EAEren egoera aztertzean "zoragarria" dela adierazi du. "Analisia autokonplazentzia da, beste behin", erantsi du. "Hasiera eskasa izan da", borobildu du.

Azkenik, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria kritikatu du Otxandianoren hitzaldia ez entzuteagatik (geroago heldu da, Pradalesena jarraitzeko). "Bere agintaldia bukatu du ez lehendakari bezala, bere alderdiko kide bezala baizik", deitoratu du.

Kortajarena. Argazkia: EITB Media

Amaia Martinez Voxen legebiltzarkideak uste du Imanol Pradalesek "betikoa" eskaini duela, eta "Sabin Etxearen kontrolpean" egongo dela "proiektu politiko zahar" batekin. 

Hurrengo Jaurlaritzak izango dituen sailburu kopurua kritikatu du ultraeskuineko kideak: "Beharrezkoa ez den gastu bat igoko dute, herritarrek ordainduko dutena".

Otxandianoren hitzarteari buruz, iritzi dio ez dela 'terrorismo' hitza esateko gai ere ez, eta "Josu Terneraren irudi zuritua" izatea egotzi dio.

Martinez. EITB Media

Alberto Alonso PSE-EEko legebiltzarkidearen esanetan, gaurtik aurrera "gobernu indartsu bat" eta "bide orri argia" izango du Euskadik. "eraldaketaren legealdia" izango den horretarako. Sozialistek uste dute EAEk "jauzi modernatzaile handia" egin behar duela datozen urteetan.

Era berean, azpimarratu du Jaurlaritzak "adostasuna lortzeko borondatea" duela, gehiengo absolutua izan arren.

Pello Otxandiano hautagaiaren hitzarteari buruz, Alonsok nabarmendu du EH Bilduk ez duela "herri honen benetako Euskadirentzako proiekturik". Alonsoren ustez, "adierazgarria" izan da subiranotasunari emandako garrantzia, "herritarrek konpontzeko eskatzen dizkiguten arazoetatik aldenduz".

Alonso. EITB Media

Jon Hernandez (Sumar) legebiltzarkidearen hitzetan, Imanol Pradalesen hitzartea "kontinuista" izan da. "Aurpegiak aldatuko dira, izenak, baina politika ez", deitoratu du. Horren ildoan kritikatu duenez, Legebiltzarrean dagoen ezkerreko gehiengoa gorabehera, EAEk "eskuineko lehendakari kontserbadorea" edukiko du berriro.

Taldeekin aldez aurretik inolako hartu-emanik ez izatea ere egotzi dio, eta orain "kolaborazioa" eskatu diela salatu. "Ez da ez, ondo hasi", gaineratu du.

Azkenik, etxebizitzari "minutu gutxi batzuk" eskaintzeagatik kritiko azaldu da Hernandez. Horren ustean, hori da Euskadik duen "arazo handiena" eta.

Hernandez. EITB Media

Talde parlamentarioen bozeramaileek bi hautagaien hitzaldien balorazio laburra eskainiko dute. Laura Garrido PPren eleduna izan da lehena. Azaldu duenez, bereziki Imanol Pradalesena aztertu du, berak duelako lehendakari izateko aukera.

Garridoren aburuz, Pradalesena hitzaldi "guztiz orokorra" izan da, Euskadiren arazoei aurre egiteko "konponbiderik zehaztu gabe". Izan ere, PPko buruzagiarentzat asko dira EAEn dituen arazoak: Osakidetza, etxebizitza, segurtasuna, talentuaren ihesa...

Hala, "autokritikarik gabeko eta autokonplazentzian instalatutako" hitzartea egitea egotzi dio EAJko hautagaiari, ". berria izango balitz bezala". 

Garrido. EITB Media

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria 10:30 pasatxo heldu da Legebiltzarrera. Aitortu duenez, "kontzientzia guztiz lasai" duela amaituok du bere jarduna.

Bilkura 14:30ean berrabiaraziko dute, taldeen agerraldiekin.

Imanol Pradalesek akordiorako eta elkarrizketarako deia eginez amaitu du bere hitzartea.

"Ezin dugu bakarrik egin. Herri proiektu bat da hau. Denon artean egin behar dugu", adierazi du, eta erantsi bere helburuak lortzeko lan egingo duela, "gogor eta gogoz, zorroztasunez eta zintzotasunez, zerbitzu publikoak eskatzen duen apaltasunarekin".

Pradalesek eskerrak eman dizkio Iñigo Urkulluri. "Gure herriari eskaini eta erakutsi dizkiozun lidergo, lan eta konpromisoa eredugarriak izan dira. Eskerrik  asko, bihotz bihotzez!

Pradalesen ustez, "ausartak izateko eta anbizioa izateko" unea heldu da. "Egin dezagun aurrera eta adostu  dezagun hemen gauden guztion artean Euskadi etorkizunera eramango duen Itun berri bat", adierazi du estatutu berriaren itunaz.

Pradales, Legebiltzarrean. EFE

Bizikidetzari buruz, Pradalesek lau oinarri izango dituen plana proposatu du: indarkeriaren deslegitimazioa, biktima guztien aitortza, memoria inklusibo, kritiko eta etikoa bat eraikitzea eta balio etiko eta demokratikoak susatzea.

Pradalesen aburuz, "herritar guztion ondarea da euskara. Munduan bereizten gaituen altxorra. Euskal hiztunik ez zuen familia batean jaio nintzen. Euskara ez zen gure etxeko hizkuntza. Hala ere, amak eta aitak oso garbi izan zuten euskara ikasteko aukera eman behar zigutela. Bizitzak eman didan oparirik onenetakoa da, zalantzarik gabe".

Erronka demografikoari aurre egiteko, iragarri du 7 urtera arte luzatuko dutela seme-alabak dituzten familiei hileroko 200 euroko diru-laguntza.

"Euskadiren harrobia zaindu behar dugu", esan du gazteriaz. Horren ildoan, besteak beste, alokairurako "prezio eskuragarrian" jarriko dituzte 7.000 etxebizitza eraikiko dituztela iragarri du.

Hezkuntza hizpide, honakoak agindu ditu Pradalesek: Eskola publikoaren bikaintasuna bermatzeko plan estrategikoa egitea, Segregazioaren kontrako Itun Soziala erdietseta eta euskara eta euskal kultura ardatz izango duen "marko eleanitz berria" garatzea.

Osasuna, "gure altxor preziatuena", hartu du hizpide aurrena. Osakidetzaren izen ona berreskuratzeko lan egingo dutela hitzeman du, eta besteak beste, Lehen Arretarentzako plana eta itxaron zerrendak jaistea planteatu du.

Hautagai jeltzaleak "zintzotasun osoz" esan du uste duela "akordio zabalak lortzeko gai" izango direla, eta osasuna, euskara edota autogobernua aipatu ditu horren harira.

Pradalesek agindu du EAEk dituen erronka ugariei "sentsibilitate emozionalaren politika" erabilita egingo dietela aurre.

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak ekin dio bere hitzarteari. 1.000 konpromiso eta ekinbide proposatu ditu Euskadiren "aro berri batentzat".

EH Bilduk 25 herri erronka identifikatu ditu. Erronkok "ekarpen gisa" hartzeko eskatu dio Jaurlaritza berriari, "herri erronkak askoren artean adostu behar dira", argudiatu du.

Gobernantza eredu berri bat galdegin du Otxandianok, eta Legebiltzarra erdigunean jartzeko eskatu. "Ez dezagun jarduera parlamentarioa tramite huts bihurtu", eta horren adibide jarri du Hezkuntza Legearen inguruan gertatutakoa.

"Legea eztabaidatzeko ponentzia tramite hutsa izan zen, ez zen inolako deliberaziorik egon, legeari egindako hainbat zuzenketa baztertu egin ziren inolako argudiorik mahaigaineratu gabe gobernuko alderdien partetik, eztabaida politikoari uko eginez", salatu du.

Otxandiano. Argazkia: EFE

Eztabaida horren kontura, EH Bilduren prestutasuna nabarmendu du Otxandianok: "Gure eskua luzaturik daukazue eztabaida honetan parte hartzeko borondatea duzuen guztiok. EH Bildu akordiorako bokazioarekin eta arduraz eta eskuzabaltasunez jokatzeko prest dator eztabaida honetara".

Luze eta zabal mintzatu da Otxandiano Estatus Politiko Berriari buruz. "Hauxe da momentua, ezin da gehiago itxaron", aldarrikatu du.

Luze eta zabal mintzatu da Otxandiano Estatus Politiko Berriari buruz. "Hauxe da momentua, ezin da gehiago itxaron", aldarrikatu du.

Segurtasunari dagokionez, eredu propioa sortu behar dela azpimarratu du, eta gertuko polizia eredurako trantsizioa egitea.

Hezkuntzaren alorrean, segregazioaren kontrako herri ituna osatu eta martxan jartzea proposatu du, eta euskararen irakaskuntzan jauzia egitea galdegin.

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria Eusko Legebiltzarrera heldu da.

Kazetariei esan dienez, "Ondo egindako lanarekin pozik noa. Garai bat amaitu da".

Ongizatearen arloan, zaintza sistemaren egiturazko eraldaketa bat eskatu du, baita osasun profesional gabeziari
egiturazko erantzuna ematea ere.

Sei elkarguneen ekimen eta proposamenak banan-banan ari da aletzen Otxandiano. Horrez gain, 25 herri erronka ere definitu ditu.

Hauek dira EH Bilduko hautagaiak proposatutako sei elkarguneak:

- Burujabetza estrategikoa irabazi, herri gisako autosufizientzia emendatze aldera

- Ongizate egiturak eraldatu, errealitate soziodemografiko berrian gizarte berdintasuna bermatzeko helburuz

- Aztarna ekologikoa jaitsi, krisi ekologikoaren testuinguru historikoan geure ardurak har ditzagun

- Hezkuntza sistema berritu, gure herri-eraikuntzaren zutabe nagusietakoa dena

- Identitate komunitarioa sendotu, zeina funtsezkoa zaigun edozelako gizarte eraldaketari berme nahikoz heltzeko

- Segurtasun eredu propioa sortu, joera autoritarioen aurrean giza eskubideen errespetua gailendu
dadin

Otxandianoren ustez, egoera politikoak eta EAEk "proiektu partekatu bat" behar dute, eta etorkizuneko herri-proiektu horri "sendotasuna eta egonkortasuna" emateko "lurzoru partekatua" planteatu du.

Sei elkargune proposatu ditu. Izan ere, azpimarratu duenez, "Legebiltzar honetan adierazten diren bi gehiengo
handiak, hiru herrialde hauetako euskal gizartearen bi ardatz egituratzaileak, bietako bat ere gutxitu edo erlatibizatu gabe, eta elkarren kontra jaurti beharrean, artikula ditzagun honako bi oinarriak partekatuz: naziogintza garaikidea eta politika ekonomiko postneoliberala".

Salatu duenez, orain arteko Jaurlaritzek "jaun eta jabe izan diren hegemonia neoliberalaren inertzia kudeatu" dute, eta Euskaltel jarri du horren adibide.

Euskararen egoerari buruz, esan du "argi gorriak" ikusten direla, eta horren harira, hainbat aipatu ditu: euskararen kontrako oldarraldi politiko-judiziala, arnasguneen ahultzea, edo eta erabilerakurbaren estankamendua.

Ondoren, Euskal Herriaren egoerari buruz EH Bilduk duen argazkia egin du. "Botilak ura galtzen du", laburbildu du.

Egungo egoera politiko globalaren argazkia egin du Otxandianok. Horren ustez, "gaur globalizazio neoliberalaren porrota bizitzen ari gara".

Otxandianoren ustez, "ziklo politiko berri batean" gaude, "eraldaketa nazional berri baterako garaia da". Azpimarratu duenez, "inflexio puntu bat" behar da, "arnasberritze bat, inertzia hautsi eta norabidea finkatzea". Horretarako, "herri-proiektu partekatu bat eta gobernantza eredu berri bat" aldarrikatu ditu.

Otxandiano kritiko azaldu da EAJrekin eta PSE-EErekin, euren gobernu programa ezagutarazi ez dutelako. "Gaurko saio hau ez da tramite parlamentario huts bat. Hori baino askoz gehiago da", azpimarratu du.

Otxandianoren esanetan, "ohorea" da berarentzat hautagai gisa tribunatik jardutea. "Ziklo politiko berri" baten hasiera dela uste du.

Pello Otxandianok hasi du bere hitzartea, gehienez 90 minutukoa izango dena.

Legebiltzarkideak hasi dira euren eserlekuetan jesartzen. Pello Otxandiano eta Imanol Pradales lehendakarigaiak ere euren lekuetan daude jada.

Jardunean den Jaurlaritzako kideek ere bertatik bertara jarraituko dute bilkura. Ganberara heltzen ikusi ditugu Josu Erkoreka Segurtasun sailburua, Jokin Bildarratz Hezkuntzakoa edo Iñaki Arriola, Garraio Saileko burua.

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea eta Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia ere bertaratu dira.

Goiz ibili dira legebiltzarkide batzuk. EAJren, PSE-EEren eta EH Bilduren ordezkariak 09:00ak baino lehen heldu dira ganberara.

Maitane Ipiñazar eta Jon Aiartza. EITB Media

Alberto Alonso eta Susana Corcuera. EITB Media

Rebeka Ubera eta Julen Arzuaga. EITB Media

Gonbidatuetako batzuk ganberara iritsi dira jada. Besteak beste, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria edota Maddalen Iriarte EH Bilduko Gipuzkoako batzarkidea ikusi ditugu.

Elgarresta. EITB Media

Iriarte. EITB Media

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak aurreratu duenez, erabakitzeko eskubidean jarriko du azpimarra, euskal estatus politiko berrian jasotzea "funtsezkotzat" jotzen baitu. Koalizio subiranistaren arabera, "legealdiaren lehen urtean martxan jarri beharko litzateke". 

Otxandiano, Kortajarena ondoan duela, Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB taldeak jarraipen zabala egingo dio hitzordu politikoari. Bilkura eitb.eus-en jarraitu ahalko da zuzenean, baita ETB1en ere.

Erakundeetako ordezkariak ez ezik, alderdi politikoetako buruzagiak ere izango dira gaur Ganberan. Hala nola, Andoni Ortuzar (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Jose Ignacio Asensio (PSE), Iñaki Oyarzabal (PP) eta Alba García (Sumar), baita senatari eta diputatu ugari ere.

EAEko erakundeetako ordezkariak izango dira Legebiltzarrean, saioa gonbidatuen tribunatik jarraitzen. Besteak beste, honako hauek espero dira bertan: hiru lurraldeetako ahaldun nagusiak (Ramiro Gonzalez, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza), Batzar Nagusietako presidenteak (Irma Basterra, Ana Otadui eta Xabier Ezeizabarrena), Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria, eta Esther Apraiz Eudelen presidentea.

Unai Uhalde Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Manu Lezertua arartekoa ere bertaratzekoak dira.

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak jeltzaleen eta sozialisten koalizio gobernurako akordioaren ildo nagusiak azalduko ditu bere agerraldian. Ituna, "Ongizatean hazi" izenburua duena, atzo izenpetu zuten Pradalesek berak, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak eta Eneko Andueza Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak.

Bi lehendakarigai izango dira: Imanol Pradales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu). Biak ala biak euren hitzarteei azken ukituak ematen dabiltza. Hautagai subiranista izango da berba egiten lehena, 09:30etik aurrera.

Dena prest dago Eusko Legebiltzarrean, XIII. Legegintzaldiko lehendakaria aukeratzeko.

Ganberaren kanpoaldea. Argazkia: EFE