Zuzenean
EITB MEDIA
- 244 milioi herritar inguru daude botoa ematera deituta AEBn; horietatik, 80 milioik eman dute boto aurreratua.
- 538 ordezkariz dago osatuta Konpromisarioen Biltzarra. Hauteskundeak irabazi eta presidente bihurtzeko, 270 boto behar dira batzorde horretan. Inkesta ia denek berdinketa iragarri dute.
- Jokoa zazpi estatutan dago: Pensilvanian (19 ordezkari), Ipar Carolinan (16), Georgian (16), Arizonan (11), Wisconsinen (10) eta Nevadan (6).
Kamala Harris presidenteorde eta hautagai demokrata ezustean agertu da Alderdi Demokrataren egoitzan, eta bertatik boto-emaileei deitu die, bozkatzera joan daitezen. Bere bisita ez zegoen Etxe Zuriko agenda ofizialean. Sartu denean, eskerrak eman dizkie boluntarioei: "Hau da onena, eskerrik asko guztioi".
Donald Trumpek Palm Beacheko bere etxean igaroko du hauteskunde gaua. Gertuko gonbidatuak izango ditu alboan, besteak beste, Elon Musk enpresaria, kanpainan zehar izan duen babes handienetako bat.
Bestalde, Kamala Harrisek Howardeko Unibertsitatean (Washington D.C.) egongo da hauteskunde emaitzen zain. Ikasle afroamerikarrentzako erakunde historikoa da unibertsitate hau. Harris bera ere bertan graduatu zen.
Pennsylvanian, software-arazoak izan dituzte Cambria konderrian boto-orriak irakurtzeko makinetan. Hori dela eta, epaile batek konderriko bozketa bi orduz luzatzea agindu du, bertako 22:00ak arte (01:00 GMT).
Estatu Departamentuak arazoak onartu ditu, eta "betetako boto-orriak onartuko direla eta Hauteskunde Kontseiluak zenbatuko" dituela ziurtatu du.
Horrez gainera, jakinarazi du boto-emaileak erregistratzeko orduan egindako ustezko ehunka iruzur kasu ikertzen ari direla sei konderritan.
Georgia estatuan, bonba-mehatxuak jaso dituzte bi hauteslekutan. Lekuak berehala hustu dituzte eta miaketak iraun duen bitartean itxita egon dira.
FBIk jakinarazi duenez, hainbat hauteslekuren aurka, "sinesgarriak ez diren" mehatxuak jaso ditu eta horietako asko "Errusiako posta elektronikoko domeinuetatik" egindakoak direla salatu du.
Hainbat istiluren berri ematen ari dira Estatu Batuetan hauteskunde egun honetan. Kapitolioko Poliziak linterna bat eta bengala-pistola bat gainean zeramatzan gizon bat atxilotu du. "Erregai usaina" ere bazeukala jakinarazi dute ohar batean.
Kapitolioko Bisitarien Gunea itxi egin dute, gertatutakoa ikertzen ari diren bitartean.
Kamala Harrisek azken orduko elkarrizketak eskaini ditu astearte honetan hainbat irrati-katetan, zalantzan egon daitezkeen boto-emaileak konbentzitzeko.
Pennsylvaniako eta Georgiako (giltzarriak diren bi estatu) irratietan aritu da hautagai demokrata eta ekonomia, immigrazioa eta herrialdeak bizi duen polarizazioa izan ditu hizpide, besteak beste.
Nazioarteko Espazio Estazioko (EEI) lau astronauta estatubatuarrek espaziotik bozkatu dute. NASAk ezohiko posta bidez bozkatzeko aukera eman die Don Pettit, Nick Hague, Butch Wilmore eta Sunita Williamsi espazioko nabigazio- eta komunikazio-programaren bidez.
"Gure betebeharra da herritar gisa", adierazi du Williamsek. "Espaziotik bozkatu ahal izateko irrikan gaude", gehitu du.
It’s important to exercise your right to vote – even in space!
— NASA (@NASA) November 5, 2024
In our latest episode of "Houston We Have a Podcast," we explain how @NASA_Astronauts vote from the @Space_Station: https://t.co/zYPty9Rrkh pic.twitter.com/UDSUOYyN5c
Donald Trumpek Floridan eman du botoa, bere egoitzatik gertu dagoen Palm Beacheko hautesleku batean, han goizeko 11:40 zirenean (16:40 GMT). Melania emaztearekin batera bertaratu da.
Bozka eman ondoren, garaipenarekin ziur agertu da. "Gauean garaipen argia lortuko dugu" esan du. "Georgian eta leku guztietan oso ondo doakigu", gehitu du.
Joe Biden AEBko presidenteak bere 'bigarrena', Kamala Harris presidenteordea, babesteko deia egin die boto-emaileei.
"Joan bozkatzera!", idatzi du, sare sozialetan publikatutako mezu labur batean.
Go vote.
— Joe Biden (@JoeBiden) November 5, 2024
Let’s make history by electing @KamalaHarris. https://t.co/Hy8C4mIL2M
Hauteskunde gaueko kezka nagusietako bat da Donald Trumpek muzin egingo ote dien emaitzei, 2020an egin bezala. Hemen aztertu dugu presidente ohiak behar baino lehenago jo dezakeen irabazletzat bere burua.
Donald Trump
Parte-hartze handia espero da, inoizko handiena. 80 milioi herritarrek boto aurreratua eman dute, eta gaur, ilara luzeak ari dira sortzen, botoa emateko. 2020ko bozetan, % 66,6koa izan zen parte-hartze tasa. Beheko irudian, Wahingtoneko Martin Luther King Jr. Memoriala liburutegiko hauteslekua.
Donald Trumpek mezua publikatu du bere sare sozialetan, hauteslekuak ireki ondoren, eta gaurkoa "AEBren historiako egunik garrantzitsuena" izango dela adierazi du. Gainera, bozkatzera joateko deia egin du.
"Boto-emaileen gogoa oso bizia da, AEB berriro handi egin nahi baitute. Horregatik, ilarak luzeak izango dira. Bozkatu behar duzu, bost axola horretarako zenbat denbora behar duzun. Gera zaitez ilaran!", erantsi du.
It is now officially ELECTION DAY! This will be the most important day in American History.
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) November 5, 2024
Voter enthusiasm is THROUGH THE ROOF because people want to Make America Great Again. That means lines are going to be long!
I need you to deliver your vote no matter how long it takes.…
Kamala Harrisen profila: AEBko presidenteordea aukeratu du Alderdi Demokratak presidentetzarako hauteskundeetan Donald Trump hautagai errepublikarrari aurre egiteko. Harrisek politikan eta justizian egin du ibilbide profesionala eta, kasu askotan, bideak urratzen aritu da.
Donald Trumpen profila: Amerikako Estatu Batuetako Presidentetza eskuratu eta zortzi urtera, Donald Trumpek presidente izatera heldu nahi du. Bere azken saiakera izango da. 78 urterekin, berriz hautatua izanez gero, bigarren presidenterik zaharrena izango litzateke. Izan ere, AEBko historian egon den hautagairik adinekoena da.
Kamala Harris Alderdi Demokrataren hautagaiak igandean jakinarazi zuen, boto aurreratua eman duela. Azaldu zuenez, Kalifornian dago erregistratuta, eta hango hauteskunde batzordera igorri zuen bere boza. "Nire boto-papera bete dut. Bozkatu dut", azaldu zuen, Detroiten egindako agerraldian.
Barack Obama AEBko presidente izandakoak bideo bat zabaldu du X sare sozialean, herritarrei botoa ematera joateko eta Kamala Harrisen alde egin dezatela eskatuz. Bere hitzetan, "boto gutxi batzuk" erabaki dute nor den irabazlea.
Today is Election Day.
— Barack Obama (@BarackObama) November 5, 2024
Millions of Americans will be going to the polls to show the world who we are and what we stand for. Find out where and when you can vote today at https://t.co/NKXRGNgbZX.
And once you do, I want to see your voting sticker. I’ll be sharing your posts… pic.twitter.com/JwRuT2s08s
¿¿ Nola bizi dituTe nazioarteko kazetariek AEBko hauteskundeak? @inaki_guridi @NewsCentralTV @_GlobalFokus #arb #aebhauteskundeak pic.twitter.com/oUUi3mIp1e
— Euskadi Irratia (@euskadi_irratia) November 5, 2024
Donald Trumpek berriro migranteen kontra egiteko aprobetxatu du kanpainako azken ekitaldia
Kamala Harris baikor, AEBn aro berri bat zabaltzear dela sinetsita
AEBko hauteskunde batzordeetako arduradunek lasaitasunerako mezua igorri diete herritarrei, indarkeria ekintza oro ekiditeko eskatuz. Halaber, hauteskundeen inguruan zabaltzen ari diren "konspirazio teoriak" baztertzeko ere galdegin dute. Bereziki, 'swing states' bezala ezagunak diren estatuetan egin dute deia, giltzarri direnetan, hain zuzen.
'Presidentzialen show birala', Miquel Pellicer kazetari eta antropologoaren eskutik. Sare sozialek AEBko hauteskunde kanpainan izan duten eragina aztertu dugu. Hemen, elkarrizketa osoa.
¿¿ #EleccionesEstadosUnidos
— Boulevard Radio Euskadi (@Boulevardeitb) November 5, 2024
¿ 'El ‘show’ viral de las presidenciales: cómo las redes sociales están redefiniendo la política de EEUU'
¿¿ Miquel Pellicer (@mpellicerala), periodista y antropólogo.https://t.co/lzxoC3X0Uq pic.twitter.com/VvMDlSnlE7
AEBn arratsaldeko azken ordua denean (goizaldea, Euskal Herrian) hasiko dira ezagutzen lehen emaitza ofizialak. Bi hautagaietako bat 270 konpromisarioen langara iristen denean, hura izendatuko du Konpromisarioen Biltzarrak irabazle.
Donald Trumpen eta Kamala Harrisen kanpaina amaierako ekitaldiak eta azken mezuak
, bideo honetan laburbilduta:
Euskal jatorrizko lau estatubatuarrekin solasean, Euskadi Irratian: Iñaki Zabala amorotoarra Donald Trumpen aldekoa da; baita Nevadako Elkon bizi den Scott Igoa ere. Kamala Harris nahiago dute, aldiz, Kati Iturriria, Bakersfieldeko kaliforniarrak eta Boisen bizi den Steve Mendivek.
Kirmen Uribe AEBn bizi den idazle ondarrutarra elkarrizketatu du Radio Euskadik. Bere hitzetan, "AEB prest dago emakume presidente bat" izateko. Kamala Harrisek irabaztea "nahi eta desio" duela esan du, "zail" ikusten duen arren. Hemen, elkarrizketa osoa.
Harrisek zein Trumpek sare-sozialak baliatu dituzte euren azken mezuak zabaltzeko
America, this is the moment to make your voices heard.
— Kamala Harris (@KamalaHarris) November 5, 2024
Go to https://t.co/VbrfuqVy9P to find everything you need to cast your ballot today. pic.twitter.com/EfEFcxNo0z
Zabaldu dituzte, baita ere, beste sei estatutako hauteslekuak: Connecticut, Kentucky, Maine, New Jersey, New York eta Virginia. Orduerdi barru, gutxi gorabehera, Ohion, Mendebaldeko Virginian eta Ipar Carolinan irekiko dituzte, eta goizak aurrera egin ahala, gainerako estatutan hasiko dira eskolak irekitzen. Kalifornia, Idaho, Whashington, Alaska eta Hawai dira beranduen zabaltzen dituztenetako batzuk.
Euskal Herrian bizi diren hiru estatubatuarrekin hitz egin dute Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan: Navar Watsonek (Indiana), Josephine Etcheverryk (Kalifornia) eta Sheila Fritzek (Boise) AEBko hauteskundeak nola ari diren jarraitzen azaldu dute.
¿¿ “Guztiok nahi dugu Jainko presidente Donald Trump presidente izan dadila”. #aeb #aebhauteskundeak @inaki_guridi pic.twitter.com/js5MM8kyCz
— Euskadi Irratia (@euskadi_irratia) November 5, 2024
Hasi dira zabaltzen lehen hauteslekuak AEBn, inoizko ikusminik handiena piztu duten hauteskundeetan. Vemonteko herritarak izan dira botoa ematen aurrenetakoak. Inkesta guztien arabera, azken txanpara oso berdinduta iritsi diren bi hautagaien artean dago jokoa: Kamala Harris eta Donald Trump. Bietako bat izango da Etxe Zuriaren hurrengo maizterra. Datozen orduotan, bata bestearen atzetik hasiko dira zabaltzen eskolak, Estatu bakoitzak ezarritako ordutegia jarraituz.
¿¿ Oihane Yustos lankidea, Kamala Harrisen azken mitinean. #aeb #aebhauteskundeak pic.twitter.com/rN612VP2JB
— Euskadi Irratia (@euskadi_irratia) November 5, 2024
Meta konpainiak iragarri du bere plataforman hauteskunde iragarkiak jartzeko debekua luzatu egingo duela, hauteskundeak igarota ere, boto kontaketan "nahasmendurik" ez eragiteko. Hala jakinarazi du Axios enpresak. Ez du zehaztu noiz arte egongo den ezarrita debekua.
¿¿ Dennis Hower Teamsters sindikatuko ordezkariarekin izan da Lander Eizagirre lankidea, hautagaiez eta egiera ekonomikoaz hizketan. @LanDer42 pic.twitter.com/h10BUCSGds
— Euskadi Irratia (@euskadi_irratia) November 5, 2024
Rafael Anchian, Texaseko Ordezkarien Ganbarako diputatu demokrata: "Desio dut behin betirako lurperatzea trumpismoa" (Entzun hemen, elkarrizketa osoa)
Donald Trumpen eta Kamala Harrisen arteko berdinketa utzi du Dixville Notch((New Hampshire) herriak, botoa ematen lehendabiziko herria: hiru boto Trumpentzat eta beste hiru Harrisentzat. 2020an, Joe Biden egungo presidenteak irabazi zuen han. Ia beti, herri horretako emaitzak joera orokorrarekin bat egin ohi du.
Egutegia:
- Azaroak 5: hauteskunde eguna. Herritarrek euren botoarekin datozen lau urteotarako presidentea aukeratuko dute, eta baita ere, Ordezkarien Ganberako kideak zeintzuk izango diren.
- Abenduak 17: Konpromisarioen Biltzarrak izendatuko du ofizialki presidente berria. 538 kopromisario edo hautatzailek osatzen dute organu hori.
- Urtarrilak 6: Ordezkarien Ganberak eta Senatuak hautesbotoak egiaztatuko dituzte.
- Urtarrilak 20: presidente berria karguaz jabetzeko ekitaldia egingo da Kongresuan.
Arabiarren botoek demokratak zigortu ditzakete, Israeli emandako babesagatik
Nolakoa da AEBko hauteskunde sistema eta zergatik ez du beti bozkatuenak irabazten? Hemen, azalpena
Riki Lasa eta Luis Elu, AEBn bozkatuko duten bi pilotari ohi: Harrisen aldekoa bat, Trumpen aldekoa bestea
Euskal Herrian eguerdia denean zabalduko dira hautesleku gehienak AEBn: 06:00ak eta 08:00ak artean (hemen 12:00-14:00) ireki, eta 19:00ak eta 21:00ak artean (hemen 01:00-03:00) itxiko dira eskolak. Nolanahi ere, Estatu bakoitzak bere ordutegia zehazten du.
Atzera berriz, hauteskunde iruzurraren mamua atera du kanpainan Donald Trump hautagaiak
Kamala Harris ere oso baikor agertu da milaka jarraitzaileren aurrean, Filadelfian (Pensilvania) eman duen azken mitinean. Jokoan asko dagoela esanez, etxean inor ez geratzeko deia egin du hautagai demokratak. "Herritarren eskubideak daude jokoan", esan du.
Michigango Grand Rapids hirian egin dute kanpainako azken ekitaldi errepublikanoek, eta Donald Trump ziur agertu da hauteskundeak irabaziko dituela. "Erraz irabazi dezakegula iruditzen zait. Gure esku dago", esan du milaka jarraitzaileren aurrean.
Ekonomia, immigrazioa, abortua... AEBko hauteskundeen emaitzetan erabakigarriak izango diren gaiak
Latinoen botoa erabakigarria izan daiteke Trumpen eta Harrisen arteko norgehiagokan. Sekula baino latino gehiago dago deituta AEBko hauteskundeetara. 36 milioi inguru dira bozkatzeko eskubidea dutenak eta, historikoki demokratak izan badira ere, Trumpek indarra hartu du latinoen artean.
Inkesta guztien arabera, ez dago faborito argirik eta oso parekatuta iritsi dira hauteskunde egunera Harris eta Trump hautagai nagusiak. Zazpi estatu dira giltzarriak; orain demokrata, orain errepublikano, batetik bestera aldatzen da botoa horietan. 'Swing state' deitzen zaie.
Zortzi mitin, hiru estatu giltzarritan. Kamala Harris hautagai demokratak eta Donald Trump hautagai errepublikanoak bart itxi dituzte euren kanpainak, ia 24 orduz jendaurrean boto eske ibili eta gero.