Zuzenean

AEB-ko hauteskundeak

Trump urtarrilaren 20an jabetuko da presidente karguaz, bigarrenez

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

- Alderdi Errepublikanoak 277 ordezkari lortu ditu; Demokratak, 224.

- Mende pasatxoan, lehen aldia da presidente ohi bat gailentzen dena aurreko hauteskundeak galdu ostean. Gainera, zigortutako hautagai batek ez ditu inoiz AEBko bozak irabazi.

- Trumpek bere burua presidentetzat jo du, garaipenerako beharrezko zituen 270 ordezkariak bermatuta izan baino lehen. Kamala Harris, aldiz, isilik dago.

- EBk eta nazioarteko buruzagi nagusiek AEBko presidente berria zoriondu dute.

- Senatua errepublikanoen esku geratu da, eta badirudi Ordezkarien Ganberak ere gehiengo errepublikanoa izango duela.

Actualizar

Horrela jaso dute AEBko hedabide nagusiek Trumpen garaipena. Fox News pozarren azaldu da; The New York Times, aldiz, oso ezkor.

Fox Newsen orrialdea.

'The New York Times'-en azala.

CNNen azala.

Donald Trump 2025eko urtarrilaren 20an egingo da presidente karguaren jabe. Ordura arte, Bidenek jarraituko du Etxe Zurian, baina ez du erabakirik hartzeko eskumenik izango.

Alderdi Errepublikanoak zazpi estatu giltzarrietatik lautan irabazi du: Ipar Carolinan, Georgian, Pennsylvanian eta Wisconsinen. Gainerako hirutan ere aldea ateratzen dio Alderdi Demokratari.

Trumpek 277 ordezkari lortu ditu Konpromisarioen Biltzarrean. Batzar hori da, hain justu, AEBko presidentea izendatzen duena. Biltzarrean gutxienez 270 ordezkari lortzen dituena bilakatzen da presidente, eta kasu honetan, Trumpek beharrezkoa zena biano zazpi boto gehiago eskuratu ditu.

538 konpromisario edo hautatzailek osatzen dute, eta presidentea aukeratzeko hautesbotoa ematen dute. Estatu bakoitzean irabazten duen hautagaiak (boto bakarragatik bada ere) estatu horretako ordezkari guztiak lortzen ditu.

Donald Trump gailendu da AEBko hauteskundeetan, CNN eta AP hedabideek zabaldutako proiekzioen arabera.

Ultraeskuinako buruzagiak pozarren daude Trumpen garaipenarekin. Javier Milei Argentinako presidenteak zoriondu berri du X sarean:

Sei estatutan zalantza dago oraindik. Dena den, proiekzioen arabera, ematen du Trumpek Nevadan, Arizonan, Alaskan, Wisconsinen eta Michiganen irabaziko duela.

Harrisek Mainen lortuko luke garaipena.

Grisean ageri dira banatu bako estatuak. EITB Media

Jasotako porrotaren erakusle, Kamala Harris hautagai demokrata eta, itxura guztien arabera, hauteskundeetako galtzailea ez da gaur prentsa aurrera aterako.

Howardeko Unibertsitatea, demokraten egoitza bihurtuta, ia hutsik. EFE

Trumpen garaipena baieztatuko balitz, lehen aldia litzateke azken mendean presidente ohi batek hauteskunde batzuk galdu ostean irabazten duena. Aurreneko aldia da, halaber, zigortutako buruzagi bat presidente bilakatzen dena.

Trump, Melania emaztea eta semeetako bat ondoan dituela, gaurko agerraldian. EFE

Estatuen banaketa honakoa da, gaur-gaurkoz, betiere AEBko hedabide nagusienen proiekzioen arabera:

Trumpek Pennsylvanian, Georgian, Ipar Carolina eta beste 23 estatutan irabazi du.

Harris New Yorken, Kalifornian, Illinoisen eta beste 14 estatutan gailendu da.

AEBko mapa gorriz tindatuta ageri da. EITB Media

AEBko hauteskundeen behin-behineko emaitzek eragin zuzena izan dute herrialdearen adierazle ekonomiko nagusietan. Dolarrak, bitcoin kriptotxanponak eta AEBko zorraren errentagarritasunak gora egin dute, nabarmen.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Trumpi zuzendutako zorion mezuetara bildu da berriki. "Aldebiko harreman estrategikoak" edukitzeko deia egin dio presidente errepublikanoari X sarean ingelesez idatzitako mezu batean.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak "zorion beroa" eman dio Donal Trump AEBko presidenteari, eta "EBri zein AEBri mesede egingo dien ozeanoez haraindiko agenda" lantzeko deia egin dio.

Trump balizko irabazle gisa, Kamala Harris hautagai demokratak garaipena lortu du Minnesotan eta New Jerseyn.

Eztitan daude Alderdi Errepublikanoko jarraitzaileak. Etxera joaten harrapatu dituzte Euskadi Irratiko lankideek:

Georgia Meloni Italiako lehen ministroak "zorionik zintzoenak" helarazi dizkio Trumpi, eta azpimarratu du Italia eta AEB neba-arrebak direla.

Nazioarteko buruzagiak hasi dira Trump zoriontzen. Lehena Nayib Bukele Salvadorgo presidentea izan da, baina laster batu zaizkio Viktor Orban Hungariako lehen ministroa edota Benjamin Netanyahu Israelgoa.

Europar Batasunean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea izan da aurrenekoa Trump zoriontzen.

AEBko hauteskunde gauaren irudi onenak:

Elon Muskek Trumpen garaipena ospatu du. "Etorkizuna izugarria izango da", esan du X sarean.

AEBko hedabideen proiekzioen arabera, Kamala Harris hautagai demokratak 224 ordezkari eskuratu ditu. Gora egin badu ere, urrun ditu Trumpek lortutako 267ak.

Demokraten egoitza, ia hutsik. EFE

Trumpek bere lehen neurria izango omen dena iragarri du: "Mugak itxiko ditugu... Etor daitezke, baina modu legalean".

J.D. Vance presidenteordea eta Elon Musk goraipatu ditu Trumpek.

Donald Trumpek hizketan jarraitzen du: "AEBren urrezko aroa izango da".

Trump, artxiboko argazki batean. EFE

"Herrialde honek ez du sekula halakorik ikusi. Boto emaile guztien alde borrokatuko dut, gure etorkizunaren alde", adierazi du Trumpek.

Trump zaleen aurrera atera da Alderdi Errepublikoanoak Palm Beachen (Florida) duen egoitzan.

Donald Trump hautagai errepublikanoak Pennsylvaniako estatuan irabazi du. Estatu giltzarri garrantzitsuenetakoa da, eta horretan gailenduta, eskura-eskura du Presidentetza.

Errepublikanoak pozaren pozez. EFE

Etxe Zurian nor izango den eta bi ganberetako ordezkariak aukeratzeaz gain, 10 estatutan abortua debekatzeko edo murrizteko legeak bozkatu behar zituzten gaur.

New York, Arizona, Colorado, Maryland eta Missouri estatuetan aborturako eskubidea bermatuko duen zuzenketa bat onartu dute. Floridan, ordea, baztertu egin dute ekimena, hedabide nagusien proiekzioen arabera.

Argazki batek mila hitzek baino gehiago balio du. Demokraten egoitza, Howardeko Unibertsitatea, husten joan da AEBn gauak aurrera doan heinean.

Howardeko Unibertsitatea, ia hutsik. EFE

Fox News telebista kate Trumpzaleak garaipena eman dio hautagai errepublikanoari.

Donald Trump hauteskundeetako balizko irabazlea West Palm Beacheko taula gainera igotzear dago.

Trump, kanpainan zehar. EFE

The New York Times egunkariaren arabera, Trumpek hauteskundeak irabazteko dituen aukerak % 95ekoak dira.

Senatua galdu ostean, demokratak Behe Ganberan ere bide beretik doazela ematen du. Ordezkarien Ganbera kontrolatzeko behar diren 218 eserlekuetatik 151 eskuratu dituzte. Trumpek 183 ditu jada.

Boto emaile errepublikano bat, pozarren, emaitzak jarraitzen.

Harrisen kanpainako buruak baieztatu duenez, hautagai demokratak ez du gaur hitz egingo.

Harris, artxiboko argazki batean. EFE

Kamala Harris hautagai demokrataren kanpainak ez du amore eman nahi oraingoz, eta "harresi urdinean" ditu (Wisconsin, Michigan eta Pennsylvania) itxaropen guztiak jarrita. Dena dela, estatuok Trumpentzat izango direla ematen du.

Balizko garaipen presidentzial horrez gain, Alderdi Errepublikanoak Senatuaren kontrola lortu du. Errepublikanoek 51 eserleku eskuratu dituzte, eta demokratek, 42. AEBko hedabide guztiek hala diote, The New York Times egunkariak barne.

Kontaketa nahiko aurreratuta dago AEBn, eta lehen emaitzen arabera, Trumpek garaipena eskura izan dezake, botoen % 51,1 eta 230 ordezkari eskaratu baititu, Kamala Harrisen kaltetan (botoen % 47,6 eta 210 ordezkari). Etxe Zurirako txartela 270 ordezkari eskuratzen dituen hautagaiarentzat da.

Hainbat demokrata, kezka aurpegiarekin, kontaketa jarraitzen. Argazkia: EFE