Zuzenean
E. G. | EITB Media
Your browser doesn’t support HTML5 video
- "Entzun bihotzari" lelopean, gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko dirua bilduko da egun osoan zehar. Helburua da aurreko urteko zenbatekoa gainditzea.
- Dohaintzak 900 840 750 doako telefonora deituta, BIZUMen bidez (33478) edota gure webgunean egin daitezke.
- 16 orduko musika maratoi ikusgarri batekin ari gara osatzen elkartasun eguna. Jarraitu zuzenean!
¿ Maria Gonzalezen alabari zazpi hilebeterekin egin zioten bihotzeko lehen ebakuntza, etorkizunean bihotzeko transplante egin beharko diote. #amarauna #eitbmaratoia @EITBofiziala @bihotzez
— Euskadi Irratia (@euskadi_irratia) December 12, 2024
¿Entzun osorik¿¿https://t.co/kokOyVyudS pic.twitter.com/b644tDzI43
55.280 euro bildu ditu gaixotasun kardiobaskularren aldeko maratoiak. Hori behin-behineko datua baino ez da, zure laguntzarekin gehiago batuko dugu!!
Donostiako San Martin azokako maratoi musikalean, Golde Apple Quartet ari da orain. Urtz taldea izan da taularatzen lehena:
Hasita behar du Donostiako San Martin merkatuan maratoi musikalak. Besteak beste, Urtz, Sara Zozaya edota Janus Lesterren kontzertutxoak izango dira.
Aurpegi ezagun asko ikusi ditugu EITB Maratoiaren deigunean:
Iñaki Anasagasti. EITB Media
EITB Media
Santi Ugalde. EITB Media
EITB Media
¿¿¿ 51.780 batu ditugu! Lagunduko zenbakia loditzen?
— EITB (@EITBofiziala) December 12, 2024
¿ Bizuma 33478
¿¿ 900840750#EITBMaratoia pic.twitter.com/ogkuEBIEdC
Eguerdiak jo du, eta kontagailuari erreparatu diogu berriro. Pitin bat baino ez zaigu geratzen 50.000 euroak erdiesteko!!!!
Ordubete eskas geratzen zaio Gasteizko maratoi musikalari. Horrela hasi du Kai Nakaik bere emanaldia:
Beste koska bat egin du gora ekarpenen kontagailuak: 44.475 euro batu ditugu!
Maratoi musikalak aurrera jarraitzen du Gasteizko hiri merkatuan. Bi ordu eskas barru, Donostiako San Martin merkatuak hartuko du lekukoa. Hauek dira aurreikusitako emanaldiak:
12:55-13:10 Urtz
13:20-13:35 Twin Melody
13:40-13:55 Golden Apple Quartet
14:05-14:20 Leize
14:30-14:45 Sara Zozaya
15:05-15:20 Alex Ubago
15:30-15:45 Janus Lester
15:55-16:10 Andoni Ollokiegi
16:20-16:35 Xabi Solano
16:45-17:00 Nogen
¿¿Hazten jarraitzen du bildutakoak: 41.900 euro ditugu dagoeneko.
— EITB (@EITBofiziala) December 12, 2024
Eta Gasteizen musikak ez du etenik! ¿https://t.co/az3aUjrhz8 #EITBMaratoia pic.twitter.com/MORTPIuAQH
¿ Gaur EITB Maratoiaren egun handia ospatzen da eta Leartikerren ere gure bideotxoa grabatu dugu eskuekin bihotzak marraztuz. #Ikerkeka ezinbestekoa da, etorkizuna da!#Leartiker #EitbMaratoia #PertsonentzakoTeknologia #gaixotasunkardiobaskularrak #enfermedadescardiovasculares pic.twitter.com/z2sGnr4EKR
— Leartiker (@leartiker) December 12, 2024
ETB-1eko "Egun On" saioan eritasun kardiobaskularra duten hiru protagonistarekin izan dira. Bere kasua kontatu du Aloña Erauskinek, "miraria" dela dio jaio eta berehala hilko zela aurreikusi baitzuten medikuek.
Egunak daramatzagu bihotzeko eta odol hodietako gaixoekin hitz egiten. Euskadi Irratian eritasun kardiobaskularra duten haur eta gazteekin izan ziren "Amarauna" saoian.
Potolotzen hasi zaigu zakua: 36.700 euro ditugu jada gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko.
Aurki, Gasteizko hiriko merkatuak Cristian Brownen flamenko urbanoen doinupean geratuko da, maratoi musikala tarteko.
09:00etan hasi dira kontzertuak, oso bestelako melodiekin:
Ehunka bideo jaso ditugu banakoen, taldeen eta erakundeen aldetik "Eskutitza" abestia kantatuz. Oraindik ez duzula egin? Animatu eta bidali zure bideoa.
Bermeotik (Bizkaia) jaso dugu azkenetarikoa:
¿¿ Telefonoak martxan!
— EITB (@EITBofiziala) December 12, 2024
¿¿ #EITBMaratoia ¿¿ pic.twitter.com/si8i8DPayd
Unai Iparragirre ETBko zuzendaria EITB Maratoiaren deigunean izan da, elkartasun egunari ekiteko. Nabarmendu duenez, euskal gizarteak "azken 24 urteotan erakutsi du prest dagoela laguntzeko, bere ekarpenekin eta bideoak bidalita".
25. maratoi honetan euren "ahalegintxoa" egiteko eskatu die, beste behin, herritarrei.
Iparragirre, deigunean. EITB Media
09:30era heldu ez garen honetan, badugu lehen bilketa datua: 32.500 euroko zakua dugu dagoneko.
Dohaintzak 900 840 750 doako telefonora deituta eta BIZUMen bidez (33478) egin daitezke.
Abian dena, era berean, maratoi musikala da. Gasteizko hiriko merkatuan izaten ari dira lehen emanaldiak. Lehen kontzertua Otxote Ausartak taldearen eskutik izan da.
09:00etatik, zabalik dago dohaintzak jasotzeko prest dago 900 840 750 zenbakia. Telefonoaren bestaldean izango dira Euskal Herriko pertsona ezagunetako asko.
EITB Maratoiaren deigunea, hutsik, deiak hartzeko prest. EITB Media
Iktusa ere gaixotasun kardiobaskularra da. EITB Patricia de la Riva medikuarekin izan da, urteak daramatza Iktusaren inguruko ikerketa eta entsegu klinikoetan parte hartzen.
¿¿¿ Minutuak baino ez dira falta 2024ko #EiTBMaratoia -ri hasiera emateko.
— EITB (@EITBofiziala) December 12, 2024
'Entzun bihotzari' lelopean, egun berezia izango da, eta bildutakoa #gaixotasun #kardiobaskularrak ikertzera bideratuko da.#batzengaituztenemozioak pic.twitter.com/7VANlW5xbn
Aurten bildutako dirua gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko erabiliko da. Bihotz zein odol-hodiei eragiten dieten eritasunak mundu osoko heriotzen % 32ren erantzule dira, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera.
Egun on! Iritsi da egun seinalatua, EITBren egun solidarioa: EITB Maratoia. Minutuz minutu kontatuko dizugu hemen.