Zuzenean
E. G. | EITB Media
- Sari potoloa (72.480) Logroñon saldu dute, baina zati bat Madrilera joan da.
- Bigarren saria (40.014) berandu iritsi da, baina 3,75 milioi euro banatu ditu Gernikan, Leioan, Sestaon eta Getxon (Bizkaia).
- Hirugarren sariak (11.840) 20,4 milioi euro utzi ditu Bilboko Miribilla auzoan eta beste 11 milioi, Laudion (Araba).
- Laugarren sariak oso banatuak izan dira. 77.768a Bizkaiko, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat udalerritan egokitu da. 48.020a Bilbon eta Leioan (Bizkaia) jausi da.
- Bosgarren sariei dagokienez, 74.778ak ia bost milioi utzi ditu Beasainen (Gipuzkoa). Beste batek (72.853) 60.000 eurorekin zipriztindu du Leioa (Bizkaia).
Egiaztatu eitb.eus-en bilatzailean (goialdean, eskuman) zure zenbakiak saria ote duen.
Amaitu da zozketa.
Bigarren sariak, 40.014 zenbakiak, zori ona eraman du Bizkaiko hainbat lekutara. Guztira, 3,75 milioi banatu ditu Gernikan, Leioan, Sestaon eta Getxon.
Eguneko pasadizoak Yadira Quinde Mendoza neskatoa izan du protagonista. Umeak hanka sartu du eta sari potoloa abestu du, aurrez atera bada ere.
Antza, "urduri baino urduriago", bolatxoan zetorrena (1.000 euro) irakurri barik, azken egunotan hainbestetan entsaiatutakoa abestu du: sari nagusiari dagokiona: 4 milioi euro.
Azken bosgarren sariak (60.622) ez du dirurik utzi Hego Euskal Herrian. Madrilen, Bartzelonan eta Toledon saldu dute, besteak beste.
Estatuko Loteria eta Apustuak erakundeak gogora ekarri duenez, arratsaldean argitaratuko dute Gabonetako zozketaren sari zerrenda ofiziala, eta hori da emaitza ofizial bakarra.
Loteriako taula batzuk. EFE
Horrela ospatu dute sari nagusia Logroñon (Errioxa):
Azken aurreko bosgarren saria atera da: 75.143. Oso-osorik Madrilen saldu dute.
Irribarrea ahotik kendu ezinda daude gaur Logroñon, han egokitu baita sari nagusia.
EFE
EFE
Seigarren bosgarren saria (97.345) Madrilen saldu dute oso-osorik.
Beasainen saldu duten bosgarren sariaren (74.778) zati bat Arri tailer mekanikoetan erori da, Gabonetako opari gisa banatu dutelako.
Bosgarren sarietako batek, 74.778 zenbakiak, dirutza utzi du Beasainen (Gipuzkoa), eta zati bat udalerriko osasun-zentroko langileen artean banatu dute.
Laudioko tabako denda batek 10,9 milioi banatu ditu herrian, hirugarren saria (11.840) saldu baitu.
Bosgarren bosgarren saria atera berri da: 45.225. Madrilen saldu dute.
Azkenean, 20,4 milioi euro banatu ditu Bilboko 71. loteria administrazioak (Miribilla auzoa). Izan ere, hirugarren sariaren (11.840) 291 dezimo itzuli egin zituen.
Sari nagusia, 72480 zenbakia, Logroñon saldu badute ere, zati bat Madrilera joan da, hango saskibaloi talde batek erosi baititu dezimo asko.
Miribillako (Bilbo) AltaFit gimnasioan ezti-bitsetan daude. Hirugarren sariaren (11.840) zati handi bat egokitu zaie.
EFE
EFE
Horrela kantatu dute sari potoloa:
Oraindik lau bosgarren sari eta bigarren saria falta dira ateratzeko.
Sari nagusia, 72.480a, Logroñon (Errioxa) saldu dute oso-osorik.
Laugarren bosgarren sariak (45.456) izkin egin dio Hego Euskal Herriari. Batez ere Las Palmasen saldu dute.
Falta zen beste laugarren saria: 48.020.
Bilbon eta Leioan 200.000 eurona banatu ditu.
Beasainen ez ezik, hirugarren bosgarren sari hau (74.778) Bilbon, Donostian, Irunen, Zumarragan, Legazpin (Gipuzkoa) eta Mendabian (Nafarroa) ere jausi da.
Hirugarren bosgarren sariaren (74.778) 90 serie Beasaingo (Gipuzkoa) Jose Mari Iturrioz kaleko loteria administrazioan saldu dira. 5,4 milioi euro dira!!!
Bosgarren sari honen serie bat (72853) Leioako (Bizkaia) Artea merkataritzaguneko loteria administrazioan saldu dute. 60.000 euro dira saritan.
Zortzi bosgarren sari daude, eta bigarrena kantatu berri dute: 72.853, zati bat Leioan (Bizkaia) saldu dute.
Hego Euskal Herrian ez ezik, lehen laugarren saria (77.768) Valentzian ere saldu dute. Beharrizan berezia duten udalerrietan jausi da, besteak beste, Paiportan, Sedavin eta Riba-rojan, goialdeko depresioaren zero eremuan, hain justu.
Zortea alde izan dute Nafarroan lehen laugarren sariarekin (77.768). 400.000 euro banatu ditu Altsasun, Cordovillan, Lodosan, Iruñean eta San Adrianen.
Beste bikote bat, bi neskek osatutakoa, ari da kantuan. Taula berri bat dute.
Hirugarren sariaren (11.840) 70 serie Bilboko 71. loteria administrazioan, Miribilla auzoan, zituzten gordeta. Horietako batzuk AltaFit gimnasioan saldu dituzte.
Lehen laugarren saria (77.768) oso banatuta dago. Besteak beste, Gasteizen, Bilbon, Barakaldon, Basaurin (Bizkaia), Donostian edo Altsasun (Nafarroa) erori da.
Hirugarren sari horren (11.840) dezimo bakoitzak 50.000 euroko saria du.
Hirugarren saria (11.840) Laudion (Araba), Bilbon, Abadiñon edo Gernikan (Bizkaian) saldu da.
11840 zenbakiak, hirugarren sariak, 50.000 euro banatuko ditu dezimoko.
Beste bikote bat, neskato batek eta mutiko batek osatutakoa, dago taula gainean. Taula berri bat kantatzen ari dira.
Ohitura den bezala, San Ildefonsoko umeek kantatuko dituzte sariak. Honako bikote honek iragarri du lehen bosgarren saria:
Bosgarren saria iragartzearen arduradunak. EITB Media
Urtero bezala, jendetza batu da Madrilgo Errege Antzokian. Betiko moduan, xelebrekeria ugari ikusteko aukera dago:
Loteriaren 'aita santua'. EFE
EFE
EFE
Lehen bosgarren sari honek (37.876) ez du dirurik utzi Euskal Herrian. Alacanten, Madrilen, Gironan edo Lugon saldu dute, besteak beste.
Zortzi bosgarren sari daude, eta lehena atera da, benetan goiztiarra. 37.876 da zorteko zenbakia.
Iaz sari potoloa Euskal Herrian tokatu zen. 4,8 milioi euro eraman zituen Gipuzkoara, gehiena Zarautzera, eta 2,4 milioi Bizkaira. Ia aurten!
Sari nagusiak 400.000 euro banatuko ditu dezimo bakoitzeko; bigarren saria 125.000 eurokoa da dezimoko, eta hirugarren saria, 50.000 eurokoa.
Horrez gain, 2 laugarren sari (20.000 euro dezimoko) eta 8 bosgarren sari (6.000 dezimo bakoitzeko) egongo dira.
Hasi da zozketa!
Heldu da zoriarekin dugun urteroko zita. Gabonetako Loteriaren zozketa zuzenean jarraituko dugu hemen.