Cargando...
Itxi

Lehiaketa

Imanol Aragon garaile, zubien 'Erronka'n

Erredakzioa

2012/12/10

Erabiltzaileen botoen % 29 lortu ditu. Lehia estua izan du Ion Otxoarekin, bozen % 27 eskuratu baitu. Lorentxo Portularrume geratu da hirugarren.

Imanol Aragonek irabazi du zubien Erronka.

Legutioko urtegian dagoen zubiari egindako argazki eder batek eman dio garaipean Imanol Aragon erabiltzaileari zubien inguruko "Erronka"n. Irabazleak botoen % 29 lortu ditu. Lehia estua izan da, izan ere, bigarren sailkatuak, Ion Otxoak, bozen % 27 eskuratu ditu. Atzetik geratu da Lorentxo Portularrumen (% 15), ETBko "Eguraldia"k eta eitb.com-ek antolatzen duten 'Erronka’ honetan.

Horrela geratu da aste honetako (abenduak 3-9) klasifikazioa:

Imanol Aragon: 121 boto  (% 29)

Ion Otxoa: 111 boto (% 27)

Lorentxo Portularrume:  64 boto (% 15)

Marcos Ferrer: 46 boto (% 11)

Vicente Guinea: 35 boto  (% 8)

Jesus Lejarza: 9 boto  (% 2 )

Roman Ramos:  9 boto  (% 2)

Imanol Fernandez: 9 boto (% 2)

Begoña Barrutia: 7 boto (% 2)

Felix Fraile: 3 boto (%1)Arbolak ("egurrezko eskulturak") da abenduaren 10etik 16ra arteko asterako "Erronkak" proposatuko duen gaia.