Lehiaketa
Marivi Herranzek arbolen Erronka irabazi du egurrezko elefante batekin
Erredakzioa
2012/12/17
Bere irudiak (Senegalen dago aterata) erabiltzaileen botoen % 32 lortu ditu; Paco Morenok, bozen % 25ekin, eta Vicente Guineak, % 18rekin, bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte.
Marivi Herranz da asteko irabazlea Erronka lehiaketan; abenduaren 10etik 16rako astean arbolak izan dituzte hizpide lehiaketa horretan eta Senegalen aterata dagoen argazki bitxi eta ederr batek lortu du garaipena: egurrezko elefante baten itxura du bertan agertzen den enborrak. Irudiak erabiltzaileen botoen % 32 eskuratu ditu ETBren "Eguraldia" saioak eta eitb.com-ek antolatzen duten lehiaketan. Paco Morenok, bozen % 25ekin, eta Vicente Guineak, % 18rekin, bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte eta asteko podioa osatu dute.
Sailkapena, epaimahaiak hautatutako finalista bakoitzak lortu duten ehunekoen eta botoen arabera, honela geratu da:
Marivi Herranz: % 32 - 57 boto
Paco Moreno: % 25 - 44 boto
Vicente Guinea: % 18 - 32 boto
Carlos Ramos: % 10 - 18 boto
Ramon Beitia: % 4 - 7 boto
Ana Loyola: % 3 - 5 boto
Gonzalo Elorza: % 2 - 4 boto
Javier Legaz: % 2 - 4 boto
Konsuelo Errasti: % 2 - 3 boto
Juan Jose Diaz: % 1 - 2 boto
Laster jakingo dugu zein den abenduaren 17tik 23ra arteko asteko gaia lehiaketa honetan.