Itxi

IRAGARPENA

Giro bustia eta goibela Euskadin, ostiralera arte

Erredakzioa

2013/01/02

Ostegunean zerua estalita egongo da, eta baliteke euri zaparradak izatea. Dena den, ostiralerako, hodeitza desagertuko da, eta egun eguzkitsua izango dugu.

Gaur eta bihar euri zaparradak izango ditugu egun osoan zehar. Argazkia: Eitb

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren aurreikuspenaren arabera, ostegun goizean, hodeitsu agertuko da zerua, baina ateri eutsiko dio. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeitza desagertuz joango da eta urdinguneak agertuko dira. Ipar-ekialdeko haize finak zertxobait igoko du tenperatura; 10-13 ºC-tik ez dira pasatuko, edonola ere, eguneko beroenak.

Ostiralean, giro eguzkitsua izango dugu egun osoan. Egunsentian, behe-lainoa sortuko da, eta barnealdeko hainbat puntutan kosta egingo zaio desegitea, baina gerora urdin geldituko da zerua. Araba eta Nafarroako hainbat puntutan, termometroak zeropetik kokatuko dira lehen orduetan, baina, egunez, koska pare bat gorago geldituko dira, 10-15 ºC artean. Behe-lainoak gehiago iraungo duen zonaldeetan, beherago geldituko dira termometroak.