Eguraldiaren iragarpena
Behe-lainoak lagun kostaldeko hainbat puntutan, Erregetako egunean
Erredakzioa
2013/01/06
Larunbat honetako behe-lainoak igandean ere izango ditugu gurean. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak izotzari dagokion abisu horia ezarri du 00:00etatik 10:00ak arte.
Eguzkia eta behe-lainoak izango dira Erregetako eguneko protagonistak Euskadin, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez. Horrela, igandean eguzki giro atseginak jarraipena izango du.
Hala ere, barnealdeko hainbat zonaldetan behe-lainoarekin argituko du egunak, eta Araba eta Nafarroako hainbat bailaretan kosta egingo zaio altxatzea. Kostaldean ere behe-hodei tarteak nagusituko dira, goizean bereziki. Gainontzeko orduetan zerua hodei gutxirekin egongo da.
Goizeko lehen orduak hotzak izango dira, izotza ere egingo du hainbat puntutan. Horren ondorioz, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak izotzari dagokion abisu horia ezarri du 00:00etatik 10:00ak arte.
Hala ere, eguerdirako, giro goxoa nagusituko da; maximoak 13-15º bitartean geratuko baitira.
Astelehena
Joera berdinari eutsiko diogu. Eguzki tarte luzeekin jarraituko dugu eta arratsaldeko lehen orduetan 13-14º-tik gora kokatuko dira termometroak ia lurralde osoan. Haizea ahul eta norabide finkorik gabe ibiliko da. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da eta barnealdeko hainbat zonaldetan luze iraun dezake.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendariak izotzagatik ezarritako abisu horia mantenduko du astelehen bitartean.
Asteartea
Giro egonkorrari eutsiko diogu. Goizaldean behe-lainoa sortu daiteke barnealdeko hainbat puntutan, baina gainontzeko orduetan zerua hodei gutxirekin egongo da, arratsaldean goi-hodeiekin. Eguerdi partean 13-15º-ra gerturatuko da termometroa. Goizean goiz oraindik ere izotza egingo du barnealdean.
Informazio gehiago (1)