Cargando...
Itxi

Iragarpena

Eguzkia eta giro hotza nagusi, astearen hasieran

Erredakzioa

2013/01/06

Kostaldean laino apur batzuk agertuko dira. Asteartean egunsenti oso hotza izango dugu, zero azpiko tenperaturarekin.

Giro eguzkitsuak jarraipena izango du hurrengo egunetan. Argazkia: Juan Luis Albaizar.

Astea giro berdintsuarekin hasiko dugu. Goizean goiz behe-lainoa agertuko da eta barnealdeko zenbait txokotan izotz txikia egingo du. Behe-lainoa altxatzen doan heinean giro eguzkitsua nagusituko da, bereziki barnealdean. Kantauri isurialdean behe-hodeien multzoak agertuko dira berriro.

Tenperaturari dagokionez, balio berdintsuetan mugituko dira eta estalita dagoen tokietan giroa hotzagoa izango da.

Asteartea

Asteartean hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta ipar parteko hodeiak uxatu egingo ditu. Behe-lainoa desegin bezain pronto eguzki giroa gailenduko da , hala ere egunaren bukaeran goi-hodeiak agertzen joango dira.

Goizeko lehen orduetan barnealdeko tokirik hotzenetan termometroa zeroz azpitik egon daiteke eta eguneko tenperatura beroenetan ez dugu aldaketa nabarmenik sumatuko.