Cargando...
Itxi

Lehiaketa

Eneko Anasagastik irabazi du Erronka Matxitxakoko itsasargiarekin

Erredakzioa

2013/01/07

Bere irudiak erabiltzaileen botoen % 26 eskuratu ditu, Imanol Mugikarenak lortutako ehuneko bera, baina azken horrek baino boto bat gehiago izan du. Lorentxo Portularrume hirugarren sailkatu da.

Eneko Anasagastik irabazi du 2013ko lehen Erronka, itsasargien ingurukoa, Ibarrangelun aterata dagoen Matxitxakoko itsasargiaren argazki batekin. Bere irudiak erabiltzaileen botoen % 26 eskuratu ditu, Imanol Mugikarenak lortutako ehuneko bera, baina azken horrek baino boto bat gehiago izan du (142-141). Lorentxo Portularrume, bozen % 24rekin, hirugarren sailkatu da ETBko Eguraldiak eitb.com-ek antolatzen duten lehiaketan.

Sailkapena, epaimahaiak hautatutako finalista guztiek eskuratu dituzten ehunekoen eta lortutako botoen arabera, honela geratu da:

Eneko Anasagasti: % 26 - 142 boto

Imanol Mugika: % 26 - 141 boto

Lorentxo Portularrume: % 24 - 127 boto

Esther Aguirrezabal: % 9 - 50 boto

Carlos Ramos: % 8 - 44 boto

Félix Arce: % 4 - 19 boto

Rubén Redondo: % 2 - 11 boto

Pedro Luis Ajuriaguerra: % 0 - 2 boto

Jon Arrue: % 0 - 0 boto

Juan Sánchez: % 0 - 0 boto

Erronka, dagoeneko, urtarrilaren 7tik 13rako asteko irabazlearen bila dago. Gaia behelainoa izango da.