Itxi

Iragarpena

Hotza eta elurra, asteleheneko protagonistak EAEn

Erredakzioa

2013/01/13

Elurrari eta izotzari dagokion abisu horia aktibatuta mantendu dute datozen bi egunetan. Astelehenean 600 metrotan botako du elurra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Asteburuko joerari eutsiko diogu astelehenean, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.

Horrela, astelehenean euria barra-barra egingo du; kantauri isurialdean etengabea eta oso ugaria izango da, hegoaldean ateri egongo da tarteka baina goizaldean elurra egin dezake hor, orduan elur-kota 600 metro inguruan egongo baita. Eguna aurrera joan ahala elur-kota igoko da, eta arratsaldetik aurrera 1000 metro inguruan kokatuko da. Oro har, giroa hotza eta ezatsegina izango da.

Asteartean eguraldi berdina izango dugu lagun. Zaparrada oso handiak espero dira iparraldean eta litro ugari pilatuko dira edonon; hegoaldean ere euri handia espero da, baina tarteka atertzera egingo du. Tenperaturak neguko itxura hartuko du berriro, baina orduak pasa ahala elur-kota igoko da. Ez da ekaitzik espero.

Segurtasun Sailak elurrari eta izotzari dagokion abisu horia ezarri du iganderako eta astelehenerako, baita zaparrada handiengatik ere, batik bat Kantauri isurialdean botako du. Euriarengatik jarritako abisua asteartera arte luzatuko da.

Errepideak

Errepideen egoerari dagokionez, Arabako Herrera gainetik ibiltzeko ibilgailuek kateak behar dituzte elurragatik, Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera. Halaber, kamioientzat Urruñako mendatea itxi dute, eta bertatik igarotzeko kateak behar dituzte gainontzeko ibilgailuek, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Errepide sare nagusian, berriz, ez dago inolako arazorik eta, bigarren mailakoan, Arabako Azazeta eta Opakua gainetan zuhurtziaz gidatzeko gomendioa eman dute, izotza dagoelako.

Nafarroa

Nafarroako Gobernuak lan-talde berezia martxan jarri du, elurra kentzeko 32 makinarekin. Iragarpenen arabera, elurra 60 metrotik gora bota dezake.