Iragarpena
Giro nahasia astebururako, 15ºC-ko maximoarekin
2013/01/25
Egunaren lehenengo partean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria txikia egingo du, ekialdean bereziki, baina egunak aurrera egin ahala, ostarteak zabalduko dira.
Larunbat goizean euri apur bat egingo du. Egunaren lehenengo partean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria txikia egingo du, ekialdean bereziki. Goizean zehar atertzen joango da. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira eta gauean zerua, oro har, partez hodeituta geratuko da.
Goizean mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta goizaldean oso gogor batzuekin kostaldean. Arratsaldean hego/hego-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira eta 15 ºC-ren inguruan ibiliko dira kostaldean eta 10-12 ºC-ren bueltan barnealdean.
Igandean, okerrera
Igandean beste fronte batekin eguraldiak beltzera egingo du. Goizean hodeiak ugaritzen joango dira eta eguerditik aurrera prezipitazio txiki-ertainak botako ditu, ipar partean bereziki. Egunaren lehenengo partean mendebal/hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan.
Arratsaldean haizea ipar-osagaira aldatuko da. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez eta goizaldean izotza bota dezake barnealdean.
Izotza errepideetan
Ertzaintzak zuhurtziaz gidatzeko abisua eman du gaur, ostirala, galtzadan izotza dagoelako, batez ere barnealdean. Ondorioz, goizean hiru istripu izan dira, baina zauritu larririk gabe.
Istripuak Legazpin, Altzauteko gainean eta Durango eta Iurreta artean gertatu dira.
Informazio gehiago (1)