Eguraldiaren iragarpena
Euria eta txingorra dakartzan fronte hotza dator
Erredakzioa
2023/09/26
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du elurragatik, 15:00etatik 00:00etara; olatuengatik, 18:00etatik 00:00etara, izotzagatik 00:00etatik 24:00etara eta haizeagatik 06:00etatik 15:00etara.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, igande arratsaldean fronte hotz batek Bizkaiko itsasoa zeharkatuko du eta arratsaldean eguraldiak nabarmen egingo du okerrera. Dena den, goizean eguraldi polita izango da: eguzkia ikusteko aukera izango da.
Eguerditik aurrera zerua estaltzen joango da eta euritara egingo du. Egunaren amaieran trumoiak jo eta txingorra ere egin lezake. Goizean hego-mendebaldeko haizeak joko du eta iluntzean ipar-mendebaldera egingo du.
Tenperatura maximoak igo egingo dira, kantaurialdean bereziki. Alabaina, gauean tenperatura asko jaitsiko da, eta elur-maila ere bai: 500-600 metroan kokatuko da.
Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du elurragatik, 15:00etatik 00:00etara; olatuengatik, 18:00etatik 00:00etara, izotzagatik 00:00etatik 24:00etara eta haizeagatik 06:00etatik 15:00etara.
Astelehena
Astelehenean giroa erabat desatsegina izango da eta tenperatura jaitsiko da berriz. Zerua estalita egongo da eta zaparradak ia etengabe botako ditu toki askotan. Tarteka trumoi-ekaitzak eta txingorra bota ditzake ipar isurialdean.
Horrez gain, ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du, bereziki kostaldean eta Ebro bailaran. Tenperatuta maximoak 4-9 ºC artekoak izango dira. Elur-kota 500 m-ra egongo da, baina goizaldean eta goizeko lehen orduetan zertxobait beherako egon daiteke.
Astelehenerako abisu horia deitu dute elurragatik, izozteengatik eta olatuengatik, 00:00etattik 24:00etara.
Informazio gehiago (1)