Eguraldiaren iragarpena
Eguraldiak okerrera egingo du igande arratsaldean
Erredakzioa
2013/02/17
Iluntze aldera, fronte berria izango da gurean. Astelehenean giro nahasia izango dugu berriro, eta euria ere botako du.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren araber, igandean hodeiak ugarituz joango dira. Egunaren lehen partean giroa eguzkitsua izango da, baina orduak aurrera joan ahala hodeitza handituz joango da. Izan ere, mendebaldetik gurera hurbiltzen joango da fronte berri bat. Ondorioz, azken orduetan tantaren bat bota dezake. Hego-haizea ibiliko da egun osoz eta termometroak larunbatean baino pixka bat gehiago igoko dira.
Astelehenean giro nahasia izango dugu berriro. Fronte baten eraginez, egunaren lehen partean, hodeitza handia izango da eta euria egingo du. Arratsaldean, aldiz, eguraldiak hoberako bidea hartuko du eta ostarteak zabalduko dira berriro.
Tenperatura apur bat jaitsiko da asteburukoarekin alderatuz, eta 11-15 ºC bitartean kokatuko dira beroenak. Haizea, hegoaldetik etorriko da, ahul.
Informazio gehiago (1)