Itxi

Iragarpena

Fronte batek euria ekarriko du, baina arratsaldean hobera egingo du

Erredakzioa

2013/02/17

Tenperatura igandean baino apur bat beherago geldituko da, baina hala ere, 11-15 ºC-ren bueltan kokatuko dira beroenak. Asteartean ostarteak nagusituko dira.

Eguraldiak hobera egingo du astelehenak aurrera egin ahala. Argazkia: Jon Otxoa.

Astelehenean fronte baten eraginez giroak txarrera egingo du. Egunaren lehen partean, zerua lainotuta egongo da eta euri apur bat egingo du. Baina arratsaldean jaso egingo du berriro; atertzen hasiko da eta ostarte batzuk ikusteko aukera izango dugu.

Tenperatura igandean baino apur bat beherago geldituko da, baina hala ere, 11-15 ºC-ren bueltan kokatuko dira beroenak.

Asteartean hodeiak eta urdinguneak azalduko dira zeruan. Oro har, eguraldi lasaia izango dugu eta eguneko tenperatura aurreko eguneko balio oso antzekoetan kokatuko da. Hori bai, goizean goizeko tenperatura baxuagoa izango da.

Haizea eki/hego-ekialdetik etorriko da eta eguna behe-lainoarekin hasiko da ohiko lekuetan.