Eguraldiaren iragarpena
Fronte ahul bat iritsiko da astelehenean eta hodeiak nagusituko dira
Erredakzioa
2013/04/14
Tenperaturak jaitsi egingo dira, hala ere, 20 graduko tenperatura maximoei eutsiko diegu.
Astelehenean iparraldeko haizea ibili eta tenperatura jaitsiko da; Kantauri isurialdean izango da beherakada handiagoa. Haizeak hodeiak ekarriko ditu gurera, erdi mailakoak eta goi-hodeiak gehienbat, eta ez dute ondorio handirik ekarriko; egunaren bigarren partean euri apur bat egin lezake.
Asteartean haizea hego-ekialdera aldatuko da berriro eta tenperatura maximoek gora egingo dute; igoera ez da handia izango, arratsaldean iparraldekoa ibiliko baita tarteka. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira, baina giroa lasaia eta atsegina izango da, askotan eguzkitsua ere bai; ateri egongo da edonon.