Eguraldiaren iragarpena
Negu beteko giroari eutsiko diogu, baina euri gutxiago egingo du
Erredakzioa
2013/04/27
Elurrari dagokion abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzak, nahiz eta elur-mailak gora egingo duen egunak aurrera egin ahala.
Euskalmeten arabera, negu beteko giroari eutsiko diogu igandean. Hodeiek zerua ia erabat estaliko dute eta euria egingo du, baina larunbatean baino gutxiago, eta une askotan ateri eutsiko dio. Goizaldean elur-maila 700-800 metro inguruan kokatuko da eta arratsaldean eta gauean 1000-1200 metrora igoko da. Tenperaturan, aldaketarik ez.
Datorren astearen hasieran, tenperaturak gora egingo du pixkanaka-pixkanaka, eta elur-maila 1.300 metro inguruan kokatuko da.
Elurrari dagokion abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzak, larunbatean hasi eta igande eguerdira arte; izan ere, elur-maila 700 metrora jaistea eta tarteka ekaitza eta txingorra egitea aurreikusi du Euskalmetek.
Informazio gehiago (1)