Eguraldiaren iragarpena
Giro goibela eta zaparradak asteburura arte
Erredakzioa
2013/05/02
Osteguna ere egun grisa izango da eta euria egingo du tarteka, kostaldean bereziki. Halaber, termometroak behera egingo du.
Gaur giro goibela izango dugu mintzagai, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera. Zerua ia estalita egongo da, batez ere kostaldean, eta tarteka euria egingo du. Bestalde, tenperatura gradu pare bat jaitsiko da.
Ostiralean pixkanaka hobera egingo du eguraldiak. Egunaren lehen partean hodeiak izango dira nagusi zeruan eta euri langar pixka bat egin lezake, batez ere kantauriar isurialdearen ekialdean. Dena den, orduek aurrera egin ahala, hodeitza saretzen joango da eta atertzera egingo du, bereziki hegoaldean. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak gradu pare bat gora egingo du.
Informazio gehiago (1)