Iragarpena
Aste hasiera hotza eta hodeitsua
Erredakzioa
2013/06/16
Tenperatura maximoak 20 graduren bueltan egotea espero da eta, eguerditik aurrera, haizeak iparretik joko du, goizean zehar aldakor egon ostean.
Astelehenean eguraldiak txarrera egingo du, tenperaturaren beherakadarekin. Zerua hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparradak botako ditu; arratsaldean espero dira zaparrada handienak eta sarrienak eta orduan ekaitzak jo lezake.
Haizea aldakor ibiliko da, baina eguerditik aurrera iparraldekoa gailenduko da, kantauri isurialdean behintzat, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak zabaldu duenez.
Tenperaturak, beraz, behera egingo du nabarmen, eta maximoak 20 ºC inguruan geratuko dira, hegoaldean gradu pare bat gorago, haizearen aldaketa beranduago gertatuko delako.