Eguraldiaren iragarpena
Giro hobea larunbatean, eta igandean beste frente bat sartuko da
Erredakzioa
2013/06/21
Kostaldean eguzkia izango da nagusi larunbateko ordu gehienetan, baina hodeiak ugaritu eta euria egin lezake. Barnealdean, tenperaturak gorako bidea hartuko du eta eguzkia nagusituko da.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, eguraldi nahasia izango da asteburuan eta eguzkia, hodeiak eta euria tartekatuko dira. Hala ere, eguraldi hobea egingo du barnealdean Kantauriar isurialdean baino.
Ostiral arratsaldetik aurrera eguraldiak hobera egingo du, ostarteak zabalduko dira eta atertzera egingo du, bereziki, hegoaldean. Tenperatura bestalde, 18-19 ºC-ren bueltan geldituko da.
Larunbatean eguzkia nagusituko da hegoaldean, baina iparraldean, fronte baten hurbiltasunak eta ipar-mendebaldeko haizeak giroa trakestuko dute. Hegoaldean, eguna behe-lainoarekin hasiko da, baina jaso bezain laster zerua oskarbi geratuko da eta tenperatura nabarmen igoko da. Ipar isurialdean, aldiz, eguraldia bestelakoa izango da; Hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, baina berehala ipar-mendebala sartuko da. Hainbat orduz eguzkia nagusi izan arren, egunak aurrera egin ahala zerua lainotzen hasiko da, eta egunaren amaierarako euria egin lezake.
Igandean beste fronte bat sartuko da eta euria egingo du, egunaren lehen zatian eta Kantauriar isurialdean, batez ere. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da kostaldean eta Ebro bailaran, eta, ondorioz, termometroak 17-18 ºC inguruan kokatuko dira. Arratsaldean ostarteren bat zabaldu daiteke.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali zure argazkiak.
Informazio gehiago (1)