Iragarpena
Hodeiak desegin eta eguzkia nagusituko da
Erredakzioa
2013/09/01
Kostaldean hodeiak izango dira goizean, baina arratsaldetik aurrera eguzkia nagusituko da. Hegoaldean, berriz, hodei gutxi batzuk agertuko dira zeruan. Tenperatura 20-24 ºC-ren bueltan geldituko da.
Eguna giro ilunarekin hasiko da kostaldean eta euria egin lezake. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, hodeiak desegin eta ostarteak zabalduko dira, eta atertu egingo du.
Hegoaldean, Ebro haranean batez ere, eguraldia hobea izango da; hodei batzuk agertuko dira zeruan baina giroa eguzkitsua izango da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du; minimoak igoko dira apur bat, hodeiak ugariak izango direlako goizaldean.
Astelehenean eguraldiak hobera egingo du. Hodeitsu esnatuko da eguna, Kantauriar isurialdean batez ere, baina goizak aurrera egin ahala, hodeiak desegiten joango dira eta urdinguneak ugarituz eta zabalduz joango dira. Tenperaturak koska bat gora egingo du eta beroenak 22-27 ºC artean geldituko dira.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali zure argazkiak.
Informazio gehiago (1)