Itxi

Iragarpena

Hegoaldeko haizea eta tenperatura epela, Errege egunerako

2014/01/05

Arratsalderako giroa ilunagoa izango da, baina goizean ostarteren bat ikusteko aukera izango dugu.

http://www.eitb.com/eu/eguraldia/

Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur hego-haizeak aginduko du berriro ere. Eguraldiak jada ohikoa den itxura hartuko du. Hego-haizea zakar ibiliko da, lainoak ugariak izango dira eta euri apur bat egingo du tarteka.

Tenperatura nahikoa balio epeletan kokatuko da eta beroenak 15 ºC-tik gora kokatuko dira kantauri isurialdean.

Arratsaldean ilunago geldituko da giroa, baina goizean ostarteren bat ere ikusteko aukera izango dugu.

Asteartean, aldaketarik ez

Asteartean ere hegoaldeko haizea ibiliko da, beste behingoz; barnealdean ez du indar handirik edukiko, isurialde atlantikoan bolada gogorren bat espero da haizeguneetan. Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugariak izango dira eta giro goibela sortuko dute; ziurrenik noizbehinka euri apur bat ere ekarriko dute gurera, goizean batez ere.

Tenperatura ez da apenas aldatuko; barnealdekoa freskoa izango da eta kostaldean, berriz, epela, 16-17 ºC inguruko maximoekin.