Iragarpena
Eguraldiak udako itxura hartuko du berriro igandean
Erredakzioa
2014/08/16
Eguzkiari esker, tenperatura maximoak altuagoak izango dira, kostaldean freskoenak, 24-25ºC ingurukoak, Ebro haranean altuenak, 28 edo 29ºC-ren bueltan.
Euskalmeten arabera, igandean eguraldiak udako itxura hartuko du berriro, eguzkitsua izango baita; tenperaturak ere lagunduko du eta igoko da nabarmen.
Egunsentian lainoa espero da barnealdean eta isurialde atlantikoan behe-hodei batzuk ere agertuko dira. Goizean goiz desegingo dira horiek eta zerua oskarbi egongo da.
Eguzkiari esker, tenperatura maximoak altuagoak izango dira, kostaldean freskoenak, 24-25ºC ingurukoak, Ebro haranean altuenak, 28 edo 29ºC-ren bueltan.
Azken orduetan baliteke behe-hodeiak bueltatzea iparraldera.
Eguraldi nahastua astelehenerako
Igandeko barealdiaren ostean, astelehenean eguraldia nahastuko da berriro. Egunaren lehenengo partean eguzkia agertuko da oraindik, baina iparraldean zerua tarteka hodeitsu egongo da eta baliteke zirimiria ere egitea.
Arratsaldetik aurrera bero-hodeiak garatuko dira barnealdean eta orduan ekaitza lehertzeko aukera handia dago. Iparraldeko haizea ibili arren, tenperatura ez da aldatuko eta tenperatura gozoarekin jarraituko dugu.