Eguraldia
Abisu horia ezarri dute gauerdira arte, haizeagatik
Erredakzioa
2014/10/16
Mendiguneetan haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gaindi dezakete.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur arratsalde-iluntzerako, haizeagatik. Izan ere, mendiguneetan haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gaindi dezakete.
15:00etan sartuko da indarrean abisua, eta gauerdira arte izango da indarrean. Hegoaldeko haizeak gogor joko du mendiguneetan, baina babesguneetan ere 50-70 km/h bitarteko boladak espero dira.
Eguraldi iragarpenaren arabera, hego-haizearen eraginez, tenperatura maximoek gora egingo dute.
Informazio gehiago (1)