Iganderako eta astelehenerako
Izotzagatik ezarritako abisu horia asteartera arte luzatu dute
Erredakzioa
2015/01/04
Euskalmetek izotza iragarri du Araban datozen egunetarako, eta abisu horia astearteko 10:00ak bitartean egongo da indarrean.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak izotzagatik Araban ezarritako abisu horia asteartera arte luzatu du. Abisua indarrean egongo da igande, astelehen eta astearte honetan 00:00etatik 10:00etara.
Astelehen goizaldean eta goizeko lehen orduetan izotza egingo du,
Asteartean ere izotza egingo du goizaldean eta goizeko lehen orduetan, bereziki, Araban.
Bestalde, Araban neurtutako tenperatura minimoak jakinarazi ditu Euskalmetek: -4º Ozaetan, -3,6º Trebiñun, eta -3,4 Otxandion.
Informazio gehiago (1)