Eguraldiaren iragarpena
Abisu horia ezarri dute igandera arte, elurragatik
Erredakzioa
2015/03/13
Elurraren maila 500 metroan kokatuko da eta igande eguerditik aurrera 800 edo 900 metrora igoko da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak elurrari dagokion abisu horia ezarri du igande eguerdira arte, izan ere, gaur arratsaldetik aurrera elurraren maila 600 metroan kokatuko da.
Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak zehaztu duenez, gaur arratsaldean elurraren maila 800-900 metroan kokatuko da eta gauean, berriz, 600-700 metrora jaitsiko da. Halaber, euri arina egin lezake, batez ere, Kantauriar isurialdean eta gauean txingorra eta ekaitza ere egin dezake.
Bihar, larunbata, elurrari dagokion abisu horia indarrean egongo da egun osoan zehar; izan ere, elurraren maila 500-600 metrora kokatuk da goizaldean, eta ekialdean eta ekaitz guneetan beherago ere egin dezake.
Kantauriar isurialdean euri zaparrada arinak eta mardulak espero dira eta litekeena da noiz behinka txingorra ere egitea.
Igandean, abisu horia eguerdira arte egongo da indarrean; izan ere, eguerditik aurrera elurraren maila 800-900 metrora igoko da. Bestalde, igandean euria egingo du, batez ere, goizean eta Kantauriar isurialdean.
Informazio gehiago (1)