Igande euritsua
Elurragatik abisu horia ezarri dute biharko Euskadin
Erredakzioa
2015/03/21
Elur-kota 800 metroren bueltan egongo da. Igande honetarako giro goibela espero dugu, izan ere, euria egingo du lurralde osoan.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du biharko Euskadin barnealdeko zonaldeetan elurteak izango direlakoan, 800 metrotik gora, hain zuzen ere.
Abisua 06:00etatik 18:00ak arte izango da indarrean. Elur-kotak behera egingo du goizaldetik, 1.500-1.600 metrotik 1.000 metrora goiza aldera. Eguerdian, berriz, 800-1.000 metrotan kokatuko da. Hala ere, iluntze aldera, 1.300-1.500 metrora igoko da berriro.
Igande honetarako prezipitazioak espero dira. Egunaren lehenengo partean prezipitazio handiak izango dira han-hemenka, eta arratsaldean, ordea, prezipitazio txikiagoak izango dira. Litekeena da mendi-zonaldeetan ekaitzak eta izotzaldi txikiak izatea. Bestalde, baliteke elur-geruzak 5 cm-ko lodiera izatea 1.000 metrotan.
Informazio gehiago (1)