Eguraldiaren iragarpena
Giro ezegonkorra nagusi gaur
O.A. | EITB.EUS
2015/07/18
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi eta Meteorologia zerbitzuak euriagatik abisu horia iragarri du Araban eta Gipuzkoan. 15 litro metro karratuko jaso daitzeke ordu betean.
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi eta Meteorologia zerbitzuak abisu horia iragarri du gaur arratsalderako Araban eta Gipuzkoan. Puntu batzutan 15 litro metro karrautuko jaso daitezke ordu betean. Txingorra ere ager daiteke, eta haize boladak indartsuak izan daitezke ekaitzen eraginez.
Azken egunotako egonkortasunaren ondotik, ezegonkortasuna areagotuko da eta ekaitzetarako joera hartuko du eguraldiak.
Gaur ezegonkortasuna izango da nagusi eta ez da aldaketarik espero. Goizean, ostarte zabalak irekiko dira, baina hodeiak ugaritu egingo dira egunaren bigarren zatian; batez ere, isurialde atlantikoan. Arratsaldean eta gauean, euria, ekaitza eta txingorra egin dezake. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango.
Igandean, hegoaldean argiago egongo da iparraldean baino, eta tenperatura jaitsi egingo da. Isurialde atlantikoan, hodei baxuek estaliko dute zerua, iparraldeko haizea ibiliko da eta baliteke euri-langarra egitea. Dena den, arratsaldean argitzera egingo du. Gainerako tokietan giro eguzkitsua izango da, nahiz eta goizean hodei hondar batzuk egon. Tenperatura jaitsi egingo da, batez ere barnealdean.
Informazio gehiago (1)