Igande honetan
Bero handiagatik eta galerna arriskuagatik abisu horia ezarri dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2015/08/30
Gaurko 35º-tik gorako tenperaturak espero ditugu, eta 60 km/h-ko haize-ufadak. Prezipitazio mardulengatik abisu horia ezarri dute biharko gurean.
Haize-ufadek 60 km/h-ko abiadura gainditu dezakete. Argazkia: Zurriolako hondartza, Donostia / EiTB
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu hori ezarri du gaurko muturreko tenperaturengatik eta galerna izateko arriskuagatik. Ohar baten bidez Zuzendaritzak azaldu duenez, kostaldean 35º-ren bueltan ibiliko da termometroa kostaldean, eta 36º barnealdean.
Halaber, galerna arriskuagatik ezarritako abisua 21:00etatik 24:00ak arte egongo da indarrean. Haizearen norabidea aldatuko da, mendebalde-ipar-ekialdera, eta horren ondorioz, litekeena haize-ufadek 60 km/h-ko abiadura gainditzea.
Haizetearekin batera, gaurko euria espero da, arratsalde-gauatik aurrera, hain zuzen ere. Litekeena da zaparrada trumoitsuak izatea.
Gainera, tenperatura minimoak bere horretan mantenduko dira, edo zertxobait igoko, eta tenperatura maximoak, berriz, behera egingo du kostaldean.
Ekaitz-giroa aste hasieran
Bestalde, aste hasierari dagokionez, abisu horia ezarri dute biharko, 12:00etatik 24:00ak arte, prezipitazio mardulak izango direlakoan. Litekeena da ordu batean 15 litro ur metro karratu bakoitzeko pilatzea, ekialdean bereziki.
Beraz, astelehenean ekaitz-giroarekin jarraituko dugu. Goizetik lehertuko dira zaparradak, baina eguerdian eta arratsaldean espero dira handienak eta sarriago botako ditu orduan. Tenperaturaren beherakada, beraz, nabarmena izango da kantauri isurialdean.
Informazio gehiago (1)