Cargando...
Itxi

Eguraldiaren iragarpena

Elurrari dagokion abisu horia ezarri dute gauerdira arte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2015/11/22

Igandean elur-maila 700-900 metroan kokatuko da eta egunaren amaieran 600 metrora ere elurra egin dezake. Gainera, ekaitza eta txingorra egiteko arriskua handia da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Berokiak eta aterkiak armairutik ateratzeko ordua heldu da. Aire-masa hotz bat iritsi da larunbat goizaldean Euskal Herrira, eta tenperaturak bat-batean jaitsi dira, batez ere, Kantauri itsasoaren ertzean. Hotzaz gain, eurite gogorrak iritsi dira.

Larunbat eguerdian elurrari dagokion abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, eta asteleheneko 00:00ak arte egongo da indarrean.

Bestalde, itsasaldeko arriskuari dagokion abisu horia larunbat gauerditik igande gauerdira arte egongo da indarrean. Itsasoa zakar ibiliko da, eta 3,5-4 metrorainoko olatuak espero dira.

Igandean ere, ia egun osoan zehar euri asko egingo du, eta txingorra eta ekaitza ere iragarri dituzte. Iluntze aldera, zerbait atertuko du. Elur-maila 600 metrora jaitsiko da.

Astelehenerako, berriz, euri gutxiago iragarri dute adituek, baina egunaren hasieran 500 metroan egin dezake elurra.