Cargando...
Itxi

Alerta gorria bertan behera

200 km/h baino gehiagoko haizeteak utzi ditu 'Xynthiak' Euskadin

Erredakzioa

2010/02/28

Haize-bolada gogorrenak mendi inguruetan eman dira. Hala ere, ageriko zonaldeetan ere 135 km/h-ko abiadura tarteka gainditu da. Goizaldeko 00:00ak aldera, haizea ahulduz joan da.

Haizea zakarra izan da igaro den gauean euskal lurraldeetan. Hala ere, goizalde partera haizea ahulduz joan da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak larunbat arratsaldeko 18:00etatik aktibatutako alerta bertan behera utzi dute.

Ordu konplikatuak izan dira bartekoak. Haize-ufada indartsuenak mendi inguruetan eman dira. Euskal Meteorología Agentzia Euskalmeten arabera, Orduñan (Bizkaia) neurtu dituzte ufada gogorrenak. Larunbat arratsaldeko 20:00etan, 220 km/h baino gehiagoko abiadura hartu du bertan haizeteak.

Ageriko zonaldeetan ere haize zakarra nabaritu da: Bilbon 123 km/h-ko abiadura neurtu dute, 135 km/h Gasteizen eta 140 km/h-rainoko ufadak Ordizian (Gipuzkoa).

Igandeko 00:00etatik haizea nabarmen baretu zen. Ordu horretan bertan Orduñako radarrak 110 km/h neurtu zuen eta 77 km/h duela ordu gutxi. Euskalmeten iragarpenen arabera, Iparralderako bidea hartu du ziklogenesiak.

Eguraldiblogeko erabiltzaileak haizeteen lekuko izan dira eta haien argazkiak konpartitu dituzte. Gainera, unean-uneko eguraldia kontsultatu dezakezu gure webkameren bidez.