Cargando...
Itxi

Zerbitzu berria

Euskalmeteko aurreikuspenak, Euskalteleko 467. kanalean

Erredakzioa

2010/03/09

Herrizaingo Sailak ohar batean jakinarazi duenez, modu "erraz eta zuzenean" eskainiko dituzte hurrengo hiru egunetako aurreikuspenak (gaur, bihar eta etzi).

Euskalteleko erabiltzaileek Euskalmeteko aurreikuspenak kontsultatzeko aukera izango dute telebista digitaleko 467. kanalean, bi enpresek martxan jarritako zerbitzu berriari esker.

Urrutiko agintea erabiliz, Euskalteleko bezeroek Euskal Autonomia Erkidegoko aurreikuspenak ikusteko aukera daukate, 467. kanalean.

Herrizaingo Sailak ohar batean jakinarazi duenez, modu "erraz eta zuzenean" eskainiko dituzte hurrengo hiru egunetako aurreikuspenak (gaur, bihar eta etzi).

Horrez gain, itsasoaren egoera, tenperatura-mapak, jasotako euri kopurua edota alerta eta abisuak jakinaraziko dituzte kanal berri honetan.