Itxi

Alerta horia

Elurteek eragindako alerta ezarriko dute ostegunean ere

Erredakzioa

2010/03/10

Elur-kota 100-300 metro inguruan kokatzeko probabilitatea handia da. Kontsultatu EAEko trafikoaren egoera.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, elurteek eragindako alertak ostegunean ere jarraituko du. Elur-kota 100-300 metro inguruan kokatuko da ziurrekin. Prezipitazio txikia egingo du, arratsalde-gauean zenbait tokitan ertaina izateko probabilitate handia dago, bereziki kantauri isurialdean.

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak etxera lehenago bueltatzeko gomendioa egin du asteazken arratsalderako, ahal den neurrian; izan ere, elurra berriro egin lezake itsas mailan. Herrizaingo Sailaren arabera, Gasteizen 5 zentimetro pilatzeko aukera dago, 2 zentimetro Donostian eta 1 cm Bilbon. Hortaz, iragarpenaren arabera, meteorologia goizean baino zailago egongo da; dena dela, goizean ere egin du elurra EAEko puntu askotan, batez ere Araban eta Gipuzkoan.

Eguraldi iragarpena ikusita, Eusko Jaularitzaren Herrizaingo Sailak elurteek eragindako alerta horia ezarrita utziko du ostiraleko amaierara arte, behintzat; gainera, indarrean egongo da izozteek eragindakoa, maila horikoa ere bai, eta, halaber, ostiral gauera arte. Une horretarako, elur-kota 300-400 metrora igoko dela iragarri dute, baina badirudi prezipitazioak, berriro, apur bat nabarmenagoak izango direla orduan.