Itxi

Eguraldia

Amaitutzat jo dute olatuengatik indarrean zegoen alerta laranja

Agentziak Erredakzioa

2016/01/06

Egoera abisu horira jaitsi da, 15:00etatik 00:00etara arte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arratsaldeko 15:00ak arte euskal kostaldean itsasaldeko arriskuagatik indarrean zegoen alerta laranja bukatutzat jo dute, aparteko eraginik izan gabe. Goizean, olatuen altuera adierazgarria 5 metro ingurukoa izan da.

Egoera abisu horira jaitsi da, 15:00etatik 00:00etara arte. Arratsaldean eta gauean olatuen altuera adierazgarria txikituz joango da, 5 metrotik azken orduetan 3,5 metro ingurukoak izan arte.

Bestalde, abisu horia izango da ere haizeagatik haizeguneetan Bizkaian Araban, 20:00etatik 00:00etara ordu lokala. Hego-mendebaldeko haize-boladek, Bizkaia eta Arabako haizegunetan, 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute. Gipuzkoako haizeguneetan 80-100 km/h ingurukoak izango dira.

Aipatutako haizeagatiko abisu horia bihar ere indarrean egongo da eguerdiko 12:00ak arte.