Urtaro aldaketa
Udaberria iritsi da Euskadira
2010/03/20
Euskalmeten arabera, ondorengo hiru hilabeteak "aldakorrak eta ezegonkorrak" izango dira. Hilaren 28ko goizaldean ordu bat aurreratuko da ordularia udako ordutegira egokitzeko.
Larunbat honetan, martxoaren 20an, 18:32an, udaberria hasi da ipar Hemisferioan.
Udaberriak 92 egun eta 18 ordu iraungo du zehazki. Azpimarragarria izango da hilaren 28ko ordu aldaketa, udako ordutegira egokitzeko, goizaldeko 02:00etan 03:00ak izango dira. Uda ekainaren 21ean hasiko da.
Euskalmeten iragarpena
Euskalmeten arabera, ondorengo hiru hilabeteak "aldakorrak eta ezegonkorrak" izango dira, batez ere apirila eta ekaina; maiatza lasaiagoa izan liteke.
Larunbatean hasiko den udaberria ohikoa baino euritsuagoa izango da, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Eguraldia "aldakorra eta ezegonkorra" izango da, batez ere apirilean eta ekainean; maiatza, hala ere, lasaiagoa izan liteke. Tenperaturari dagokionez, Agentziak ez du aurreratu nolakoa izango den udaberria; izan ere, aztertutako bi iturrik (Ipar Amerikako Meteorologia Zerbitzuak eta Britainiar Meteorologia Zerbitzuak) datu kontraesankorrak eman dituzte. Euskalmetek uste du, dena den, anomalia aipagarririk ez dela egongo.
Apirileko eguraldiak aldaketak izango ditu ezaugarri, iragarpenaren arabera, eta maiatzean egonkortasuna nagusituko da. Ekainean, ekaitzak izateko aukera dago. Euskalmeten arabera, iragarpen horiek udaberrian ohikoa denarekin bat egiten dute.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en.