Cargando...
Itxi

Igande honetarako

Abisu horia Euskadin 100 km/h-rainoko haize-ufadengatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2016/05/07

Abisua indarrean egongo da 00:00etatik 24:00ak arte, eta haize-ufada handienak haizeguneetan espero dira, ekialdeko mendi inguruetan bereziki.

Haize-bolada handiak espero dira biharko Euskadin. Argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia aktibatu du igande honetarako, 100 km/h-rainoko haize-ufadak izan daitezkeelakoan, ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Abisu horia 00:00etatik 24:00ak arte egongo da indarrean. Hego-ekialdeko haize-boladak 100 km/h ingurukoak izango dira haizeguneetan, bereziki ekialdeko mendi inguruetan.

Haizeguneak ez diren tokietan, berriz, 00:00etatik 12:00ak arte egongo da abisua aktibatuta. Hego-ekialdeko haize-boladak baliteke 80 km/h ingurukoak izatea, bereziki ekialdean. Arratsaldean haize-boladak 60-70 km/h ingurukoak izango dira.