Aurreikuspena
Abisu horia euriteengatik gaur arratsaldean, EAEn eta Nafarroan
2016/05/28
Estatuko Meteorologia Agentziak Nafarroarako ere abisu horia ezarri du euriteengatik, kasu horretan 14:00etatik 21:00ak arte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaur prezipitazio handiagatik.
Euria 15:00etatik has daiteke botatzen eta abisua gaueko 21:00ak arte egongo da indarrean; izan ere, EAEko zenbait lekutan ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki ekialdean eta arratsaldean.
Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, eta baliteke zenbait lekutan handiak izan eta txingorra botatzea ere. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak izan daitezke.
Igandeari begira, Euskalmetek tenperatura jaitsi egingo dela dio, eta zaparrada batzuk egon daitezkeela, bereziki arratsaldean. Goizean giro lasaiagoa, hodeiak eta urdinguneak zeruan eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste bota dezake. Eguerditik aurrera, aldiz, ipar-mendebaldeko haizearekin hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparrada giroa nagusituko da, bereziki barnealdean.
Nafarroan ere abisu horia
Estatuko Meteorologia Agentziak Nafarroarako ere abisu horia ezarri du euriteengatik, kasu horretan 14:00etatik 21:00ak arte.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)